2010/09/15

Aurpegi ezagunak, Twitterren egingo duten lehen enkante solidarioan

Hainbat artistak parte hartuko dute Etxe bat Haitin gobernuz kanpoko erakundeak Twitterren egingo duen lehen enkantean. Alicia Keys eta Paulina Rubio izango dira, besteak beste, ekimenean.

Sare sozialek izan dezaketen erabilera askotarikoa da, baina, oraingo honetan, badirudi pertsonaia ospetsuen talde bat helburu solidario bat lortzeko elkartu dela. Horrela, 150 artista eta pertsonaia ezagun, Alicia Keys, Alyssa Milano, Ashlee Simpson, Ashley Tisdale, Demi Lovato, Elizabeth Banks, Jessica Alba, Jessica Simpson, Jonas Brothers, Kim Kardashian, Lenny Kravitz, MC Hammer, Nicole Richie, Olivia Wilde, Perez Hilton, Saquille O’Neill, Paulina Rubio, Ricky Martin eta Alejandro Sanz, besteak beste, Etxe bat Haitin Gobernuz Kanpoko Erakundeak Twitterren egingo duen lehen enkante solidarioan parte hartzeko prest agertu dira. @twitchange izena hartu duen ekimen honen irudia Eva Longoria aktorea da.

Gobernuz kanpoko erakunde horrek antolatutako maratoia ez omen da ideia txarra; izan ere, erakundeak sare sozialen bitartez 1,5 milioi bildu ditu dagoeneko.

Parte hartu nahi dutenek enkantean hartzeko lau aukera izango dituzte: pertsonaia ospetsuak erabiltzailea Twitterren jarraitzea, retwitteatua izatea, pertsonaia ospetsu horrek bere tweet batean erabiltzaileari aipamen berezia egitea edo aurreko hiru aukera biltzen dituen lotea. Hala ere, pertsonaia ospetsu guztiak ez dira maila berekoak eta, hortaz, milioi bat jarraitzaile baino gutxiago dituztenek lotea bakarrik jarriko ahalko dute enkantean.


Eva Longoria @twitchange kanpainako irudia da. Argazkia: @twitchange

No hay comentarios:

Publicar un comentario