2010/09/07

Bideo-jokoen mundura hurbilduko da AlhondigaBilbao ostegunetik aurrera

Irailaren 25era bitartean, hóPLAY'10 Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da Bilbon. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, jolas-gunea, emanaldiak eta kustomizazio txapelketak izango dira bertan.

Irailaren 9tik 25era, hóPLAY'10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua bideo-jokoen jendea mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa izango dira bertan egun horietan eta, gainera, Kinect gailu berria erabiltzeko aukera ere emango dute jolas-gunean. Gaur bertan egin dute jaialdiaren aurkezpena.

EITBren babesarekin antolatutako hòPLAY jaialdiaren egunetan, AlhondigaBilbaora doazenek izango dute gailua merkaturatu baino hiru hilabete aurretik erabiltzeko aukera eta KinectAdventures, Kinect Animals, Kinect Joy Ride, KinectSports, Dance Central eta Your Shape Fitness Evolved jokoetan aritu ahal izango dute kulturguneren beheko solairuko erakusketa aretoan jarriko duten 42 metro koadroko pantailan. Baina, gainera, EITBren Bilboko egoitzan ere izango da aparailu berritzailea erabiltzeko aukera, Xbox kontsola eta Kinect agintea erabilgarri izango baitira bertan.

Halaber, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost kustomizazioetatik hiruk sariak jasoko dituzte azokaren egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokaren egun bakoitzean haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek hitzaldiak emango dituzte eta hainbat dokumental emango dituzte bideo-jokoen munduari eta gaur egungo egoerari buruz. Bestalde, musika elektroniko kontzertuak ere izango dira.

Kinect gailu berriarenEuropako aurkezpen ofiziala abuztuaren27an egin zuten EITBren Bilboko egoitzan.

Egitarau osoa, albiste honi atxikita


Xbox 360 kontsola. Argazkia: Microsoft

No hay comentarios:

Publicar un comentario