2010/09/02

Demi Mooren exhibizionismoa, Twitterren

Lan-tresna eta bozgorailu ezezik, jolas-leku ere bihurtu du aktoreak. Ipurdia, eroritako hortzaren hutsunea eta senarrarekin betaurreko "moderno" batzuk jantzita ikusi dugu. Orain, bikinian agertu da.

Twitter sare soziala lan-tresna bihurtu da eta artista askok bozgorailu gisa erabiltzen dute egun. Baina zenbaitentzat exhibizionismorako tresna azker, merke eta aproposa bilakatu da erabileraren erabileraz. Demi Moore aktorea eta haren senar Ashton Kutcher Twitterren erabiltzaile sutsuak dira eta askotan argitaratzen dituzte bertan euren eguneroko bizitzako argazkiak.


Oraingoan, bikinian ikusi dugu Ghost filmeko protagonista eta, 47 urte izanagatik ere, erakusteko moduko gorputza daukala argi utzi du.  Los Angelesen daukaten luxuzko etxeko komuneko ispiluari atera dioargazkia iPhone telefonoarekin. Zilarrezko bikini sexya jantzita,uztailean egindako dieta zorrotzak emaitza onak eman dituela utzi duagerian. Hori bai, artista distiratsuenek egin ohi dutenari jarraiki,eguzkitako betaurrekoak jantzita atera da, etxe barruan bazegoen ere.

Demi Moore, bikinian


Baina luzimendurako esparru gisa erabiltzeaz gain, Twitter umorearen eta lotsagabekeriaren eremu ere bada Moorentzat. Hortz bat galdu zuenean, hortzaren hutsunea erakusten zuen argazkia argitaratu zuen.

 

Demi Moore, hortza galdu zuenean

Beste behin, Kutcherrek haren ipurdiari atera zion argazkia eta kulero zuriak erakutsi zituen. Demi Mooren ipurdiari Ashton Kutcherrek atera zion argazkia

Eta bikotea pastadun betaurreko "moderno"ak jantzita ere agertu da berriki, "zein azkarrak dirudigun horrela!" izenburupean. 

Demi Moore eta Ashton Kutcher betaurrekoak jantzita

Twitterri "engantxatuta" dagoela adierazi du behin baino gehiagotan bikoteak. Inoiz esan dute, gainera, eurentzat "afrodisiakoa" dela. Baina, gehienetan, euren berri emateko erabiltzen badute ere, noiz edo noiz, zeregin sozial garrantzitsua egin izan du aktore beltzaranak, sare sozial horretan bere buruaz beste egingo zuela adierazi zuen neska baten berri eman baitzion poliziari eta, horrela, suizidioa ekidin baitzuen.

Argi dago, beraz, Demi Moore eta Ashton Kutcher twitterzale amorratuak dira eta Twitter behar beharrezkoa dute euren eguneroko bizitzan. Baina twitteroek ere behar dituzte bi aktoreak. Baina Kutcherrek arrakasta handiagoa dauka, zalantzarik gabe, 4 milioitik gora jarraitzaile baititute Twitterren. Moorek, berriz, bi milioi eta laurehun mila 

 

 

Demi Moore, bikinian. Argazkia: Twitter

No hay comentarios:

Publicar un comentario