2010/09/06

Frantziako ministro baten ezkontza boikotatzen saiatu dira, Facebooken

Gobernuak inmigrazio arloan hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko oztopatu nahi izan dute erabiltzaileek ministroaren ezkontza, eta agintariak zeremoniaren data aldatu behar izan du.

Eric Besson 52 urteko Frantziako Inmigrazioa ministroaren eta Yasmine Tordjman 24 urteko arte ikaslearen ezkontzak 940 gonbidatu izango ditu, atzotik. Facebookeko erabiltzaile horiek guztiek ekitaldira joateko asmoa zutela konfirmatu zuten atzo, Frantziako Gobernuak inmigrazio alorrean hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko.

Azkenaldian, Frantziako Gobernuak kritika gogorrak jaso ditu errumaniar jatorriko milaka ijito herrialdetik botatzeagatik eta poliziari eraso egitea egotzita etorkinei herritartasun frantziarra kentzeagatik. Ministroak, Eric Besson sozialista ohiak, herrialdeko inmigrazio politika gogortu izanak kritika gogorrak eragin ditu.

Horren aurrean, eta Besson aste bi barru ezkontzekoa dela baliatuta, Facebookeko 940 erabiltzailek baino gehiagok horren ezkontza "kaosa" bihurtzeko talde-bilera batera joateko asmoa zutela konfirmatu zuten igande arratsalderako.

Ministroa irailaren 16an ezkontzekoa zen, Parisen, baina dirudienez, atzeratu egingo du. Izan ere, Bessonek berak esan duenez, ez du nahi seme-alabek, emazte berriak eta emazte ohiak bere erabaki politikoen eraginak sufritzerik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario