2010/09/10

Gaztea aitzindaria izan da Tuentiko orrialde irekia estreinatzen

Tuentik berak iragarri duenez, Gaztearen orria zerbitzu hori erabiltzen hasi den lehen komunikabideetako bat izan da, Estatuko hedabide garrantzitsu batzuekin batera.

Gazteak orrialde irekia dauka jada Tuentin eta aitzindaria izan da espazio hori erabiltzen, besteak beste,  El Mundo, Antena3, TeleCinco, Cuatro, El País, ABC, Marca, DiarioAS, RTVE, Radio3, Vanitatis o La Voz de Galicia komunikabideekin batera.

Egunean 5.000 orrialde zabaltzen dira Tuentin eta plataforma ezagunak zerbitzuei, enpresei eta komunikabideei zuzendutako eskaintza irekia jarri du martxan.

Tuentiko arduradunek esan dutenez, "pozarren gaude gure komunitateko erabiltzeekin komunikatzeko daukagun tresna hoberenarekin".

Hemendik aurrera, Gaztearen Tuentiko orrialdean sartzeko www.tuenti.com/gaztea helbidea klikatzea nahikoa izango da eta eduki guztiak partekatu ahal izango ditugu, helbide soil batekin.

Tuenti kanpotik ere sartu ahal izango gara orri berri horietara baina plataforma osoak bezala, pribatutasunari eutsiko zaio eta inolako datu pertsonalik ez da eskuragarri egongo hirugarren pertsonentzat.

Hurrengo egunetan orrialde ireki gehiago sortzen joango da Tuenti.
 

 

Gazteako orria Tuentin

No hay comentarios:

Publicar un comentario