2010/09/15

Internet Explorer 9 berria aurkeztu du Microsoft konpainiak

Explorer berria "aurrekoa baino azkarragoa, fidagarriagoa eta operatiboagoa da", konpainiak azaldu duenez produktuaren aurkezpen ekitaldian.

Internet Explorer 9 (IE9) web nabigatzaile berria aurkeztu du gaur Microsoft erraldoi teknologikoak San Franciscon (AEB). Aurreko bertsioak baino egonkorragoa eta azkarragoa da berria, eta Windows 7ari probetxu handiena atera nahi dio.

Explorer berria "aurrekoa baino azkarragoa, fidagarriagoa eta operatiboagoa da", konpainiak produktuaren aurkezpen ekitaldian azaldu duenez. San Franciscoko (Kalifornia) Desig Centerren egin dute agerraldia.

IE9ren aurkezpena 70 atari ospetsuk babestu dute, besteak beste, Facebook, Twitter, Myspace, LinkedIn, Amazon, eBay, Hulu, Dailymotion, The Wall Street Journal eta CNNk. Webgune horiek nabigatzaile berriarentzako zerbitzuak garatu dituzte.

Ezaugarriak

HTML5 hizkuntza informatiko berriaren eboluzioan barneratu dute IE9. Diseinu xumeagoa du nabigatzaile berriak, eta nabigatzailea ireki barik erabiltzailearen webgune gogokoenetara sartzeko aukera ematen du. Windows Aero Snap softwareak bi atari aldi berean ikusteko aukera ematen du.

CPUren lan karga arintzen duen sistema bat du Explorer berriak, irudiak eta bideoak erreproduzitzeko. Microsoften arabera, "ordenagailuaren gaitasunaren % 90 askatzeko balio du, lehen nabigatzaileek guztia hartzen baitzuten".

Internet Explorer 9 beta bertsioan deskarga daiteke www.beautyoftheweb.com atarian.

Dean Hachamovitch Microsoft konpainiako presidenteordea ekitaldian. Argazkia: EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario