2010/09/15

Microsoftek Internet Explorerren bertsio berria aurkeztuko du

Itxura xumeagoa izango du eta webgunean bertan ikus-entzunezko edukiak bizkorrago errendatzeko prest egongo da.

Microsoft teknologia enpresa erraldoiak bere nabigatzailearen bertsio berria, Internet Explorer 9 (IE9), aurkeztuko du gaur San Franciscon (Kalifornia, AEB). Aurkezpen-ekitaldia San Francisco Desing Center (SFDC) izenekoan egingo dute, eta analistek Chrome eta Firefox lehiakideen abiadura hobetzea espero dute.

Interneten azken asteotan agertutako filtrazioen aurrean, IE9k itxura xumeagoa izango du, adituen aurreikuspenak betez gero, eta webgunean bertan ikus-entzunezko edukiak bizkorrago errendatzeko (3Dko irudiak 2Dra igarotzea) prest egongo dela esan dute.

Funtzio hori beste nabigatzaile batzuek dagoeneko eskaintzen dute, baina IE9 berriak abiadura handiagoa eskaintzea espero dute.

Bilatzaile berriak HTML5 hizkuntza informatikoaren erabilera zabaltzea ekarriko du.

Sareko konexioen % 60 Internet Explorer Web-arakatzailearen bertsioren bat erabiliz egiten dira egun. 1995ean % 95 ziren, baina Mozilla Firefox eta Google Chrome kaleratu zirenetik gero eta gehiago murriztu da horren erabilera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario