2010/09/02

Ping, Appleren iTuneseko sare sozial berria

Appleren tresna berriak MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Horrela, iTunesek dituen 160 milioi kideek musika komunitaterik handiena bilakatuko dute Ping.

Applek sare sozial berria aurkeztu du. Ping musikari buruzko sare soziala da eta iTunes Appleren sareko dendaren hamargarren edizioaren berrikuntza nagusia da.

"Pingek ez du Facebookekin zerikusirik", Steve Jobs Appleko presidentearen ustez. Appleren sare sozial berriak erabiltzaileari lagunekin musika zerrendak, abestiak eta iritziak partekatzeko aukera eskaintzen dio. Horrez gain, Pingekin pribatutasuna "oso erraz" ireki eta itxi daiteke.

Hortaz, "artista berriak ezagutzeko eta jarraitzeko, horien abesti berriak erosteko, eta gustuko duten, deskargatzen edo partekatzen duten musika zein den jakiteko tresna berria da Ping".

Artista ezagunen babesarekin

Lady Gaga izan da lehenengoetariko artista ospetsua erregistratzen eta, dagoeneko, igo du aurkezpen bideo bat.

Horrela, Applek MySpaceko erabiltzaileak erakarri nahi ditu. Appleren berrikuntza hau halabeharrezkoa izan da, eta Steve Jobsen etxeak iTunesek dituen 160 milioi kideei zerbitzu hobea eskainiko die eta iTunes munduko musika komunitaterik handiena bilakatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario