2010/09/27

Twitterrek bi eraso jaso ditu astebete baino gutxiagoan

Azken hutsegitea (igande iluntzean konpondu zuten) dela eta, erabiltzaileek nahi gabe 'tweetak' bidaltzen zituzten.

Twitterrekin konektatzen diren beste batzuen bezeroek eragin omen dute microblogging sareak astebete baino gutxiagoan bigarren erasoa jasatea. Azken hutsegite hori igandean konpondu zuten, baina ordura arte erabiltzaileak tweetak nahi gabe bidaltzen aritu omen dira.

Erabiltzaileek animaliekin harremanak izaten zituztela adierazten zituzten 'tweetak' ikusi zuten euren kontuetan, eta baita lotura bat ere. Bertan klik eginda, erabiltzaileak nahi gabe, mezuak bidaltzen zituen, aurretik erabiltzaileak saioa Twitterren hasi bazuen; horrela, gero eta gehiago zabaldu zen.

"Esteka gaizto batek bihurrikeriak egin ditu; klik egindakoan erabiltzailearen kontuan 'tweetak' publikatzen zituen. Twitterrek esteka desaktibatu du eta arazoa konpontzen saiatzen ari da", azaldu dute Twitterren arduradunek.

Azkenik, ingeniariek arazoa konpondu eta 'tweet' gaizto guztiak ezabatzea lortu zuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario