2010/09/10

Urrirako topaketa berria antolatu dute sare sozialetako euskal adituek

FEIS-food ekimenak facebook munduan aditu diren ehun bat lagun bildu zituen ostegunean Bilbon. Han izan zen eitb.com-en ordezkaria ere.Sare sozialetan aditu diren ehun bat euskal profesionalek topaketa egin zuten ostegun honetan Bilbon, FEIS-food ekimenaren baitan, eta bileraren arrakasta ikusita, hitzortu berria jarri dute antolatzaileek urrirako. Gai honetan aditu direnak nolabaiteko maiztasunez biltzea da helburua, balizko lankidetzak sustatzeko.

The Dubliners Bilboko pub irlandarrean ospatu zen osteguneko topaketa; eta Facebook munduan hitz egiteaz gain, Irlandako produktu gastronomikoekin egindako pintxo eta gutiziak probatzeko parada izan zen. Menua egiteko, Michelin izarra duen Etxanobe Jatetxearen I+D taldearen lankidetza izan zuten antolatzaileek.

Ekimenak eitb.com-en eta Bodegas Viña Laguardiaren babesa izan zuen. Hain zuzen ere, Facebookek azken hilabeteetan EITBn (Euskal Irrati Telebista) eragin duenaldaketa azaldu zuen Lontzo Sainz eitb.com-en Networking arduradunak "Feisbuk Esperientzia" deitu duten atalean.

WIFI eta Facebook bidezko streaminga izan zen FEIS-food ekimenean eta lokalean jarriko pantaila handi baten bidez (Facebook Live) jarraitu ahal izan zen mundu osotik. 

Bigarren aldia izan zen  topaketa hau antolatzen dela. Lehena apirilean izan zen eta antolatzaileak hasi dira jada hirugarrena antolatzen urrirako.

FEIS-foodek networkingaren ekimen izarra bihurtu nahi du, Facebookeko ekosistema osoa bilduz, bazkari, luntx, afari... edo jana erabiliz lotune gisa. Egunero Facebooken aritzen den jendea biltzea da helburua, maiztasun bat ematea eta hiriburu ezberdinetan errepikatzea.


Igor San Roman FEIS-food ekimenean bildukoen aurreran hitz egiten, ostegunean, Bilbon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario