2010/09/24

Webgune batek Twitterreko erabiltzailerik eraginkorrenak zehazten ditu

Jarraitzaile asko izateak ez du eraginkorra izateko nahikoa, Twitterren. Northwesterneko Unibertsitateak (AEB) sare sozialeko erabiltzailerik eraginkorrenak zehazten dituen webgunea sortu du.

Ashton Kutcher aktoreak bost milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, Twitterren. John Mayer abeslariak bere kontua itxi zuenean, berriz, 3,7 jarraitzaile zituen. Hala eta guztiz ere, boto asko jasotzeak ez du eraginkortasuna bermatzen.

Northwesterneko Unibertsitateko (Illinois, AEB) ikertzaileek teknologia berri batekin egunean Twitterren bidaltzen diren milioika mezuak aztertu ditzatekeela esan dute eta, horrela, eguneko gaieko pertsonarik eraginkorrena zein den zehazteko aukera dutela gaineratu dute.

LeBron James kirolariak, adibidez, jendearengan eragina izan dezake saskibaloiari buruz hitz egiten duenean, baina Gorte Gorenera iritsi den epaile berri bati buruzko iritzia emanez gero ez du eragin berdina izango, Alok Choudhary Illinoiseko unibertsitateko ingeniaritza eta informatika saileko presidentearen ustez.

Testuak, sareak eta jasotako erantzun kopurua aztertuz gero, gai bati buruzko tweterrik eraginkorrenak aukeratzen ditu pulseofthetweeters.com webguneak.

Twitterrek lau urte besterik ez ditu, baina Facebook eta LinkedIn sare sozialak bezain ospetsua izatea lortu du; izan ere, 145 milioi erabiltzaile eta egunean 90 milioi mezu jasotzen ditu.

Webgune berri horrek mezuak positiboak, negatiboak edo neutroak diren ere neurtzen du eta erabilgarria ez den informazioa ezabatzen du. Ikertzaileek uste dute teknologia berri horrek tendentziak ezagutzeko eta eraginkorrak diren pertsona horiek identifikatzeko balio duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario