2010/09/24

Webgune batek Twitterreko erabiltzailerik eragingarrienak zehaztu ditu

Jarraitzaile asko izateak ez da nahikoa eraginkorra izateko, Twitterren. Northwesterneko Unibertsitateak (AEB) sare sozialen erabiltzailerik eragingarrienak zehazten dituen webgunea sortu du.

Ashton Kutcher aktoreak bost milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, Twitterren. John Mayer abeslariak bere kontua itxi zuenean, berriz, 3,7 jarraitzaile zituen. Hala eta guztiz ere, boto asko jasotzeak ez du eragina izatea bermatzen.

Northwesterneko Unibertsitateko (Illinois, AEB) ikertzaileek teknologia berri batekin egunean Twitterren bidaltzen diren milioika mezuak aztertu ditzaketela esan dute eta, horrela, gaur egun eragin handiena duen pertsona zein den zehazteko aukera dutela gaineratu dute.

LeBron James kirolariak, adibidez, jendearengan eragina izan dezake saskibaloiari buruz hitz egiten duenean, baina Gorte Gorenera iritsi den epaile berri bati buruzko iritzia emanez gero ez du eragin berdina izango, Alok Choudhary Illinoiseko unibertsitateko Ingeniaritza eta Informatika Saileko arduradunaren ustez.

Testuak, sareak eta jasotako erantzun kopurua aztertuz gero, gai bati buruzko tweter eragingarrienak aukeratzen ditu pulseofthetweeters.com webguneak.

Twitterrek lau urte besterik ez du, baina Facebook eta LinkedIn sare sozialak bezain ospetsua izatea lortu du; izan ere, 145 milioi erabiltzaile ditu eta 90 milioi mezu jasotzen ditu egunero.

Webgune berri horrek mezuak positiboak, negatiboak edo neutroak diren ere neurtzen du eta erabilgarria ez den informazioa ezabatzen du. Ikertzaileek uste dute teknologia berri horrek joerak ezagutzeko eta pertsona eragingarriak identifikatzeko balio duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario