2010/10/30

Bideo-jokoek Barakaldo hartu dute, Gamerland azokaren eskutik

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira.

Ostiralean hasita, eta datorren astelehenera arte, Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa da Barakaldon egiten ari direna eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatzen du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak ematen ari dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere badira.

Bideo-jokoen paradisua Barakaldon dago, Gamerland azokaren eskutik

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten dira.

Ostiralean hasita, eta datorren astelehenera arte, Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa da Barakaldon egiten ari direna eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatzen du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak ematen ari dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere badira.

2010/10/29

Beranduago helduko zaigu Firefox 4 bertsioa

Nabigatzaile honek hainbat berrikuntza dakar, tartean, "multi-touch" izeneko funtzioa. Horri esker, pantailak ukigune bat baino gehiago identifikatuko ditu aldi berean.

2010eko amaieran kaleratu behar zuten Firefox nabigatzailearen laugarren bertsioa, baina hilabete gutxi batzuk atzeratu da, Mike Beltzner Firefoxeko zuzendariak jakitera eman duenez. Firefox 4 amaitzeak uste baino lan gehiago eman behar diela aitortu du Beltznerrek. Haren esanetan, beta bertsioak oso lagungarri izan dira arazoak identifikatu ahal izateko eta abendura arte, behintzat, bide beretik jarraituko dute.

Firefox 4 kaleratzeko premia handia du Mozzilak, izan ere, Google-k konpetentzia handia egiten dio. Erabiltzaile asko hasi dira Google Chrome erabiltzen, eta, hori dela eta, 2011. urteko hasieran atera nahi dute Firefox 4. Bertsio honek hainbat berrikuntza dakar: erabiltzailearen interfazea berritu egingo dute goitik behera, HTML5 formatua gaineratuko diote eta definizio altuko bideoak hobeto ikusi ahal izango dira. Baina bereziki, nabarmentzeko modukoa da "multi-touch" izeneko funtzioa izango duela. Horri esker, pantailak ukigune bat baino gehiago identifikatuko ditu aldi berean.


Firefox 4

'Pokemon Ranger: Trazos de luz', azaroaren 5etik aurrera salgai

Espainian 7 milioi ale baino gehiago saldu dituen jokoa bueltan da Nintendo DSrako.

Pokemon Ranger: Trazos de Luz bideo-jokoa azaroaren 5ean jarriko dute salgai. 10 urte beteak ditu eta bideo-jokoen historian Espainian gehien saldu den jokoetako bat da, 7 milioi ale baino gehiago saldu baitira. Gainera, Pokemon sagak arrakasta ugari lortu ditu: hamabi filmetan izan dira protagonista, Time aldizkariko azalean nagusi izan ziren, parke tematikoak dituzte, animazio-telesail propioa dute, milioika merchandising pieza saldu dituzte... Akzio-joko honen hirugarren edizioa da, eta oraindik Pokemonen abenturak ez dira inolaz ere bukatu. Pokemon Ranger: Trazos de luz jokoa datorren astean helduko da Nintendo DS kontsolarako.

Zer da zehazki Pokemon bat? Mota askoetako izaki misteriotsuak dira. Horietako batzuk basatiak dira, baina hirietan eta herrietan bizi daitezke gizakiekin batera. Orain arte 493 Pokemon mota aurkitu dira, eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu: izaki arrunt eta ahulak, eta indar handiko eta menderatzeko zailak aurki daitezke. Joko honen edizio honetan jokalaria Pokemon Ranger baten azalean jarriko da eta Pichu Kelele adiskidearen laguntza izango du. Azken hori, tokiko bizilagunak diren Pokemon Nappers maltzurretatik babesteko arduraduna izango da.

Pokemonak harrapatzeko tresna Nintendo DSaren ukipen-pantailaren gainean erabiliz, Pokemonak harrapa daitezke eta hauen laguntasuna ere lor daiteke. Lagun bezala lortzen diren izakiek abenturan zehar jokalariari laguntza emango diote. Euren trebetasunak erabiliko dituzte erabiltzaileari Pokémon boteretsuagoak lortzen laguntzeko eta bidean topatutako oztopoak ezabatzeko. Serie honetan lehenengo aldiz, Pokemon bati laguntza eskatzea posible da, bere Glifo Ranger-a kontsolaren ukipen-pantailan marraztuz. Jokalariaren eginkizunean laguntzeko prest egongo dira Pokemon ugari, baita aspaldiko Pokémon asko ere, Raikou, Entei eta Suicune adibidez.

Pokemon Ranger baten eguneroko bizitzan egin beharreko zereginak hauek izango dira: desagertutako pertsona bat bilatzea, hondamendi naturalak saihestea edota modu ikusgarri batean bakea babestea. Helburu hori betetzen bada, jolasak aurrera egingo du. Jokoaren atal bakoitzak zeregin dinamikoez jositako kate bat eta puzzleen ebazpenekin zerikusia duten erronkak ditu, eta eginkizun horietan Pokémonen botereak erabili beharko dira. Adibidez, sua itzaltzeko urezko Pokemon bati eskatu beharko zaio laguntza.

Nintendo DSren haririk gabeko konexio lokala erabiliz, jokalari batekin baino gehiagorekin jolastu daiteke, gehienez hiru Pokemon Ranger erabiliz. Azaroaren 5etik aurrera bi misio berezi izango dira eskuragarri Nintendoren Wi-Fi konexioaren bidez: “¡Recupera la esfera azul!” eta “Deoxys y el templo del Arcano”. “Deoxys y el templo del Arcano” misio berezian lagunekin parte hartu daiteke Nintendo DSren haririk gabeko konexio lokalari esker. Behin jokoa amaituta, Deoxys ondorengo joko hauetariko batera bidal daiteke: Pokemon Edición Diamante, Pokemon Edicion Perla, Pokemon Edicion Platino, Pokemon Edicion Oro HeartGold edo Pokemon Edicion Plata SoulSilver.

Pokémon xake joko konplexu baten eta harria-papera-artaziak jolasaren arteko nahasketa bat da, hiru elementuren ordez milaka elementu baititu.

'PO'Pokemon Ranger: Trazos de luz' bideo-jokoaren irudi bat. Argazkia: Nintendo

Gamerland bideo-jokoen azoka hartuko du asteburuan Barakaldok

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Han, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Asteburuan eta astelehenean Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa izango da udazkenean Barakaldon egingo dena eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatuko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak emango dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere izango dira.

Gamerland bideo-jokoen azoka hartuko du gaurtik aurrera Barakaldok

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Han, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Gaurtik azaroaren 1era bitartean Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centrek (BEC).

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa izango da udazkenean Barakaldon egingo dena eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatuko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatuko da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egingo dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak emango dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere izango dira.

2010/10/28

Interneten iruzurra saihesteko hilero pasahitza aldatu behar da

Adituen ustez, erabiltzaileak Interneteko gaizkileetatik babesteko informazio gehiago izango balute iruzur horietako asko ekidingo lirateke.

Hilean behin, datu pertsonalak gordetzen dituzten Interneteko kontuetako pasahitzak aldatzea eta asmatzeko errazak direnak ekiditea, "123456" adibidez, gomendatu dute adituek Sareko gaizkileen biktima ez izateko.

Horrela adierazi du Jose Carrillo Informatika doktoreak eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko irakasleak. Adituak esan du aldaketa hori maiz egitea ez dela batere erosoa; izan ere, leku askotan gogoratzeko zailak diren hamalau digituetako pasahitzak eskatzen dituzte. Hala ere, "pasahitz hori apuntatu dugun papera lapurtzea lau karakteretako gako bat asmatzea baino zailagoa da", Carrilloren esanetan.

Carrillok adierazi du herritarrek Interneteko gaizkileetatik babesteko informazio gehiago izango balute iruzur horietako asko ekidingo liratekeela. Horrez gain, iruzur horri aurre egiteko enpresek ere euren sistemetako segurtasuna hobetu beharko luketela esan du.

Adituak azaldu du mugikorrera mezuak bidaltzen funtzionatzen duten segurtasun sistemak erabiltzean kontuz ibili behar dela, Interneteko gaizkileentzat informazioa eskuratzeko bide aproposa baita.

Interneten azaltzen diren leihotxo batzuekin ere kontu handia izatea eskatu du Carrillok. Adibide horien artean, banketxe batek zure kontuko daturen bat behar duela edo 27.000 erabiltzaileetatik sariaren irabazlea zarela esaten dutenak aipatu ditu. Kasu horietan, erabiltzailea "phishing" edo "pharming" fenomenoaren biktima izan daitekeela azaldu du adituak.

'Bideo-joko retroek jokoaren funtsa erakusten dute'

Jon Cortazar Relevo Videogames ekimenaren sortzailea da. Taldeak 8 biteko plataformetarako jokoak egiten ditu. 80ko hamarkadako jokoek indarra hartu dute industrian.Hainbat urtetan MSX sistemarako bideo-jokoak egiten aritu ostean, Jon Cortazarrek Relevo Videogames sortu zuen 2009an, 8 biteko plataformetarako (Spectrum ordenagailua, besteak beste) bideo-joko berriak sortzeko. Izan ere, hogei urte baino gehiago dituzten makina hauetarako zaletasuna handitu nahi du.

Zer da "retrogaminga"?
Retrogaminga hasiera-hasierako bideo-jokoekin disfrutatzea da, umeak ginen garaiko bideo-jokoekin disfrutatzea, orduan genituen eta batzuek oraindik ere ditugun ordenagailu edo kontsolak erabiliz.

Gaur egun merkatuan ditugun kontsola eta jokoekin, zergatik egiten duzue denboran atzera?
Azken belaunaldiko jokoek hasiera batean sortutako jokoek eskaintzen ez zuten moduko dibertsioa eskaintzen dute. Simulazio eta ikus-entzunezko esperientzia perfektua bilatzen dute gaur egunekoek; 80ko hamarkadakoek, berriz, irudimen, oroimen eta trebetasun handiagoa eskatzen zuten. Azken urteotako bideo-joko asko pelikuletako esperientziara gerturatzen dira, jokalariak denbora besterik ez du behar aurrera egiteko... Azken finean, bi joko formatu dira, desberdinak eta osagarriak.

Zein da gaur egun garatutako bideo-joko retro baten xarma?
Batetik, nostalgia eragiten du horiek probatzen dituzten zaleen artean; izan ere, umetako ordenagailu edo kontsoletarako joko klasikoez gain, gaur egun kalitate handiko jokoak egiten jarraitzen dute makina haietarako. Halaber, joko sinpleen plazerra ezagutzen dute, aurkezpen bideo luzerik eta orkestren soinu bandarik behar ez duten jokoen plazerra, tutoretza luzerik ez duten eta erabiltzen zailak ez diren joko sinpleek ematen duten plazerra.

Eta dagoeneko Spectrumik ez badut? Zer egin zuen jokoak erabiltzeko?
Gure jokoak plataforma klasikoetan erabiltzeko diseinatuta daude. Dena dela, gure jokoekin eta horiek jokatzeko eskaintzen duten esperientziaz disfrutatzeko emuladoreak daude gaur eguneko sistema gehienetarako. Emuladoreak jokoak interpretatzeko programak dira, MSX edo Spectrum sistemetarako jokoak PC, Mac, bideokontsola eramangarri eta beste formatu askotan erabiltzeko aukera ematen dutenak.

Nola egiten da gaur egun bideo-joko "retro" bat?
Relevo Videogamesen, jokoak sortzeko, proiektua konpilatzen dugu eta formatu jakin baterako sortu nahi dugun jokoaren artxibo funtzionalak egiten ditugu, PC bidez. Horrela, grafikoak, musika, soinu-efektuak eta programazioa ordenagailu bidez egiten ditugu. Mihiztatzaile bat erabiliz programatzen ditugu gure proiektu guztiak eta, ondoren, sistema bakoitzerako konpilatzen ditugu. Azken finean, gauza bera da joko bat azken belaunaldiko plataforma baterako zein 8 biteko ordenagailu baterako egitea.

Zein dira zuen bideo-joko ezagunenak?
Zalantza barik, gure joko arrakastatsuena La Corona Encantada izenekoa da. Relevo Videogamesen lehen proiektua 80ko hamarkadan Espainian egindako joko klasikoak omentzeko egin genuen; Azpiri ilustratzailearen kolaborazioa izan genuen jokoaren azala egiteko. Gure azken jokoa (Invasion of the Zombie Monsters) hamarkada bereko azken urteetako arkadeak omentzeko egin dugu. Oso harrera ona izan du. British Bob izenekoak ere arrakasta handia lortu du; Madrileko Game Fest azokan gure lanak ezagutzera joan ziren zaleen artean baloratuena izan zen.

Nola eskuratu dezakegu zuen jokoetako bat?
Gure joko guztiak relevovideogames.com webean deskargatu ahal dira doan, erabiltzaileak nahi duen lekuan jokatzeko, aurretik emuladore bat instalatu eta gero. Gainera, jokoa formatu fisikoan (kartoizko kutxan, manual eta guzti, eta hainbat estrarekin) eskuratu nahi baduzu, postaz bidaliko dizugu kasetea edo kartutxoa, erosi nahi duzun formatuaren arabera.

Bideo-joko retroen itzulera ikusten ari al gara orduan?
Nire ustez, bideo-joko retroak ez du sekula alde egin. Duela urte batzuk jende gutxik eta talde txikitan jarraitzen zuen mugimendua zen, baina orain enpresa handiak bideo-joko retroak (edo retro itxurakoak) ekoizten hasi dira, eta gero eta gehiago dira horrelakoekin disfrutatzen dutenak. Horrez gain, horrelakoen plataformak bizirik mantentzeko lanean ari ginenok serioago hartu dugu orain zeregin hori; lan prozedurak profesionalizatu ditugu eta gure lanaren kalitatea handitu dugu, gero eta gehiago eskatzen duten zaleei erantzuteko. Beraz, ez dut uste bideo-joko retroa itzuli denik, baina bai lozorroan zegoela, industrian baten bat horri garrantzia ematen hasi den arte.

Jon Cortazar Relevo Videogamesen sortzailea.

Googlek 'Leku Bilaketa' kaleratu du

Proposamen berri hori "leku fisikoen informazioa hobeto ulertzen duen teknologia bat” garatuta gauzatu dute.

Googlek "Leku bilaketa" zerbitzua kaleratu du, Espainian. Bilaketa modu berri horrek lekuei eta saltokiei buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, sartutako hitz gakoetan oinarrituz. Hamar bilaketa egin ordez, bakar bat eginda emaitza guztiak eskuratuko direla da abantailetako bat. Informazioa "Leku bilaketa" zerbitzuarekin bilatuta erabiltzaileak batez beste bi segundo aurrezten dituela esan du Googlek, egindako proben datuak erabilita.

"Leku fisikoen informazioa hobeto ulertzen duen teknologia baten garapenari esker” lortu dituzte emaitza horiek. Zerbitzua 40 hizkuntzatan erabili ahal izango da.

Sistema berri horrek lekuak taldeka biltzen ditu eta, horrela, erabiltzaileari konparazioak egiteko aukera ematen dio. Erabiltzailea Bilbon badago, adibidez, "Leku bilaketa" zerbitzu berriak mapa bat eskainiko dio erlazionatutako informazioarekin, tabernak bilatzean esaterako.

Emaitza berriak gorriz azalduko dira eta horietako bakoitzak informazio gehigarria eskainiko du. Horrez gain, besteak beste, aretoan musika zuzenean entzuteko aukerarik badagoen argituko du eta antzeko beste saltoki batzuetarako estekak jarriko ditu.

"Leku bilaketa"ren emaitzak automatikoki azalduko dira Googlek informazio lokaleko bilaketa bat egin behar dugula igartzen duenean.

2010/10/27

Yahoo bilatzailearen posta zerbitzu berria: azkarragoa eta seguruagoa

Bertsio berri honekin sare sozialen bidez nahiz berehalako mezularitza erabilita nabigatu ahal izango dute erabiltzaileek.

Yahook bere posta zerbitzuaren bertsio berriena aurkeztu du, beta fasean. Konpainiaren esanetan, esperientzia azkarragoa eta seguruagoa izango da.

273 milioi bezero ditu gaur egun Yahooren postak eta guztiek posta zerbitzu berria probatzeko aukera dute orain. Hain zuzen ere, beta bertsioan nabigatu ahal dute: sarrerako ontzia eratu, argazkiak eta bideoak ikusi eta bilaketak egin ditzakete eta mezu baztergarrien kontrako babesa izango dute.

Interfaze berri honek postaren bertsio guztietan izango du eragina. Beta Postak sare sozialen bidez konektatzeko aukera ere eskainiko du, baita berehalako mezularitza erabilita ere.

Bertsio berri hau Yahoo.com-en aurki daiteke; "Yahoo Mail Beta"-n sartuta edo http://features.mail.yahoo.com bisitatuta.

Cherie Blair eBay enkanteen webgunearen mendean erori da

Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiaren emazteak Berlusconik oparitutako ordulari bat saldu du eta mahai tresneria bat erosi du.

Cherie Blair Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiaren emazteak Silvio Berlusconik agintari britainiarrari oparitutako ordularia eBay Interneteko enkanteen atarian saldu du. Erlojua Locman Mare Titanium etxekoa da eta "ia erabili gabekoa, jatorrizko kaxan eta bermearekin" saltzen zuela adierazi zuen webgunean.

Ordulariaren jatorrizko prezioa 342 euro ingurukoa zen, baina agintari ohiaren emazteak 111 besterik ez zituen lortu, The Daily Telegraph egunkariak adierazi duenaren arabera.

Aurrezteko

Argitalpenak jaso duenez, Tony Blairrek politika utzi zuenetik 22 milioi euro baino gehiago irabazi ditu eta eskaintzen dituen hitzaldietan, minutuko 6.600 euro baino gehiago jasotzen ditu. Hala eta guztiz ere, emaztea ahal duen guztia aurrezten saiatzen da.

Horrela, hilabete honetan Cheriek Mappin & Webb etxeko zilarrezko sei koilara, hamabi aizto eta komunerako bi pisu erosi ditu, besteak beste.

Bestalde, senarraren sinadura bat saldu zuen 10 libraren truke (11 euro inguru). Sarearen sinadura faltsuak 40 eurotan saltzen dituzten arren, Cherie Blairren helburua senarrarenak doan lortu daitezkeela frogatzea da eta, horregatik, salmenta egin bezain laster erosleari dirua itzuli zion.

Cherie Blair Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiaren emaztea.

Arturo Perez-Reverte: 'Chuck Norrisek ez du ostia erdirik ere'

#perezrevertefacts etiketarekin, sare sozialeko kideek idazleak Miguel Angel Moratinos ministro ohiari buruz esandako hitzak era barregarrian hartzen dituen ekimen bat martxan jarri dute.

Arturo Perez-Reverte Twitterreko jaun eta jabe bihurtu da. Miguel Angel Moratinos ministro ohiak kargua uztean negar egitea kritikatu ostean, Twitterreko erabiltzaileek, #perezrevertefacts etiketarekin, hainbat eta hainabt esaldi proposatu dituzte. Revertek berak ekimen horretan parte hartu du eta hurrengoa idatzi du: "Chuck Norrisek ez du ostia erdirik ere".

Idazlearen proposamenaz gain, hurrengo esaldiak ere irakurri daitezke: "Perez-Revertek ez ditu ordulariak udan aldatzen. Segundu batzutean begira gelditzen da eta horrekin nahikoa da" edo "Perez-Reverte Twitterreko administratzailea izendatu behar dute, nahi dituen mezuak zuzentzeko edo borratzeko", besteak beste.

Arturo Perez-Revertek hurrengo mezua argitaratu zuen joan den larunbatean, Twitter sare sozialean: "Ahaztu aurretik, Moratinos negarrez ikusi nuen. Joateko ere ez zuen potrorik izan". Adierazpenek erantzun ugari jaso zituzten eta, gehienek, Perez-Reverte matxista hutsa dela esaten zuten.

Hala ere, idazleak horrela erantzun zien Twitterreko erabiltzaileei: "Irakurtzen ez dakitenei eta tekla bakoitzaren azpian matxistak ikusten dituen horiei azaltzera noakie. Negar egiteagatik ez diozu gizon izateari uzten. Kaka zara alde egiten ez dakizula publikoki agerian uzten duzunean, ministro izan edo ez. Moratinosek negar-jarioarekin jantzi zuen bere agurra. Politikara eta ministerioetara etxean negar eginda joan behar da. Jende aurrean negar-zotinka, Moratinos kaka hutsa balitz bezala joan zen", azpimarratu zuen.

Arturo Perez-Reverte: "Chuck Norris oso makala da"

#perezrevertefacts etiketarekin, sare sozialeko kideek idazleak Miguel Angel Moratinos ministro ohiari buruz esandako hitzak era barregarrian hartzen dituen ekimen bat martxan jarri dute.

Arturo Perez-Reverte Twitterreko jaun eta jabe bihurtu da. Miguel Angel Moratinos ministro ohiak kargua uztean negar egitea kritikatu ostean, Twitterreko erabiltzaileek, #perezrevertefacts etiketarekin, hainbat eta hainabt esaldi proposatu dituzte. Revertek berak ekimen horretan parte hartu du eta hurrengoa idatzi du: "Chuck Norris oso makala da".

Idazlearen proposamenaz gain, hurrengo esaldiak ere irakurri daitezke: "Perez-Revertek ez ditu ordulariak udan aldatzen. Segundu batzutean begira gelditzen da eta horrekin nahikoa da" edo "Perez-Reverte Twitterreko administratzailea izendatu behar dute, nahi dituen mezuak zuzentzeko edo borratzeko", besteak beste.

Arturo Perez-Revertek hurrengo mezua argitaratu zuen joan den larunbatean, Twitter sare sozialean: "Ahaztu aurretik, Moratinos negarrez ikusi nuen. Joateko ere ez zuen potrorik izan". Adierazpenek erantzun ugari jaso zituzten eta, gehienek, Perez-Reverte matxista hutsa dela esaten zuten.

Hala ere, idazleak horrela erantzun zien Twitterreko erabiltzaileei: "Irakurtzen ez dakitenei eta tekla bakoitzaren azpian matxistak ikusten dituen horiei azaltzera noakie. Negar egiteagatik ez diozu gizon izateari uzten. Kaka zara alde egiten ez dakizula publikoki agerian uzten duzunean, ministro izan edo ez. Moratinosek negar-jarioarekin jantzi zuen bere agurra. Politikara eta ministerioetara etxean negar eginda joan behar da. Jende aurrean negar-zotinka, Moratinos kaka hutsa balitz bezala joan zen", azpimarratu zuen.

2010/10/25

'Private', YouTuben estreinatuko duten lehen telesaila

Googleko zuzendariek esan dutenez, horrelako ekimenek "erabiltzaileei ikus-entzunezko edukiak formatu eta plataforma anitzetan ikusteko aukera ematen diete".

YouTube bideo plataforma ospetsuak telesail bat estreinatuko du lehen aldiz Espainian. Private izena du proposamenak, eta bost minutuko 20 atalek osatzen dute gazteentzako thriller hau.

Jose Luis Lopez de Ayala Googleko zuzendarietako baten esanetan, Private-k finkatu egingo du YouTubek Espainian dituen sarrerak, "entretenimenduaren kontsumoaren alorrean" bereziki.

Zuzendariak adierazi duenez, lan horrek "ikus-entzunezko edukiak formatu eta plataforma anitzetan ikusteko aukera emango die erabiltzaileei".

Telesailaren promozioa joan den urriaren 18an hasi zen eta YouTuberen ohiko publizitate formatuak erabili dituzte horretarako; "auto promozioak" eta sare sozialak, alegia.

Atalak bereizmen handian eskainiko dituzte, eta gaurtik aurrera izango dira ikusgai YouTuben.

Private Sony etxearen produktu bat da, eta Kate Brian idazle estatubatuarraren liburuetan oinarritua dago. Reed Brennan gaztearen bizitza kontatzen du. Misterioa, luxua, modan dauden gazteak eta drama oinarri ditu Gossip girl telesail ospetsuaren ekoizleek sinatutako proposamen berri horrek.

'Private' telesaileko protagonistak. Argazkia: privatenovels.com

2010/10/22

Epaile batek Facebookeko etxe birtual baten lapurreta ikertuko du

Hacker bat Siziliako internauta batek Facebookeko Pet society jokoan sortutako etxebizitzara sartu da eta 100 euroko balioa zuten altzariak desagerrarazi ditu.Siziliako emakume baten salaketa ikertzeko agindua eman du Italiako epaile batek. Salaketaren arabera, hacker batek bere Facebookeko etxean sartu eta 100 euroko balioa zuten altzariak lapurtu dizkio.

Paola Letiziak Interneten sortu zuen bere etxebizitza Facebookeko Pet society jokoaren bidez. Letiziaren esanetan, benetako jabetza da, estilo modernoko zazpi gela ditu eta bertan katu birtual bat bizi da. Katua izan da hackerrak utzi duen gauza bakarra.

Lapur informatikoak pasahitzara eta posta elektronikoko kontura sartu omen da, horiek baitira Pet societyko etxera sartzeko behar diren gauza biak. Biktimak salatu duenez, altzariak eta etxebizitza birtualean zeuden bestelako objektuak kreditu txartelarekin erosi zituen eta 100 euroko balioa zuten.

Italiako La Stampa egunkariaren arabera, emakumeak hutsik topatu zuen bere etxea. Fiskalak kasua artxibatzea eskatu badu ere, Paola Letiziaren abokatuek ez dute nahi izan eta ciberlapurrak bost urtera arteko espetxe zigorra jarri ahal diote.

“Lapurretaz ohartu nintzenean, nire bizitza pribatuan sartu izan balira bezala sentitu nuen, nire ohituretan eta oso nirea sentitzen nuen errealitate birtual batean emandako orduetan”, azaldu du Letiziak.

Pet Society Facebooken.

NBC, ABC eta CBS kateek ez dute Google TV plataforman emitituko

Ameriketako Estatu Batuetako hiru telebista kate nagusiek euren edukiak Google TVn ez eskaintzea erabaki dute. Hala ere, "azken hitza eduki horien jabeek dute".

Ameriketako Estatu Batuetako hiru telebista kate garrantzitsuenek euren saioak Google TV bidez ez emititzea erabaki dute, The Wall Street Journal egunkariak bere edizio digitalean argitaratu duenaren arabera. Argitalpen newyorkarrak adierazi du NBC, ABC eta CBS kateek Googleri euren telesailen atalak emititzea debekatu diotela. Eduki horien artean daude, besteak beste, The Office, CSI: Crime Scene Investigation eta Modern Family telesailak.

"Google TV plataformak Interneteko eduki guztietara sarbidea du eta dagoeneko telefono mugikorretan eta ordenagailuetan ere jasotzen diren edukiak dira", esan du Google konpainiaren bozeramaile batek.

Hala eta guztiz ere, bozeramailearen esanetan, "azken hitza edukien jabeek dute, eurek erabakiko baitute ikusleek eduki horiek ikusteko plataforma horretara sarbidea izango duten".

Telebista kateen betoa Googlek ehunka komunikabideekin dituen gatazketako bat da. Komunikabideen aburuz, galduko dituzten ikusleak kontuan izanik, konpainiak ezin die negozio eredu errentagarri bat eskaini.

Txina Google Earthekin lehiatuko da

Txinako Gobernuak Map World aurkeztu du, Google Earthek Txinan izango duen  lehiakide berria.

Map World Estatuko Topografia eta Kartografia Sailaren lana da eta tianditu.cn webgunean eskuratu daiteke. Orain arte, Googlek ez du Txinako lurraldea kartografiatzeko baimenik eskatu, baina erabiltzaileek Google Earthen webgunean sartzeko aukera dute.

2010/10/21

Sistema eragileen guda berria

Ordenagailuek beharrezko dituzte sistema eragileak, funtzionatu ahal izateko. Hori dela eta, merkatuaren nagusitasuna edo kontrola lortzeko lehian oso faktore garrantzitsua dira. Sistema eragileei ...

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago jada http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean. 2009ko urrian argitaratu zen liburu eta CD-ROM formatuetan zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena, eta orain on line ere kontsultatu daiteke. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren Interneteko bertsioan, liburuan eta CD-ROMean bezala, 23.000 kontzepturen definizioaz gainera, dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate jasotzen ditu. Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorretako informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: zientzia zehatzak, materiaren eta energiaren zientziak, Lurraren zientziak, biziaren eta osasunaren zientziak, teknologia eta gai orokorrak.

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa osatzeko, lau urtez jardun du lanean lantaldeak. 200 aditu baino gehiago aritu dira; haien artean, Euskal Herriko unibertsitateetako zenbait irakasle, eta zientzia eta teknologiaren alorrean diharduten zentro eta enpresetako zenbait aditu, Antton Gurrutxagaren zuzendaritzapean. Zientzia eta teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua behar duen ororentzat dago pentsatua obra hau: Batxilergoko, Lanbide Heziketako, unibertsitateko ikasle eta irakasle, kazetari, guraso eta, oro har, zientzia eta teknologiaren inguruan interesa duen edonorentzat. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren babesarekin, argitaratu dute Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa.

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean dago kontsultagai.

Elorrio Institutuko ikasleak Teknoskopioa ideia-lehiaketan jaun eta jabe

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketa. Martxoaren 31n amaitu zen 2009-2010eko lehiaketaren bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, “Darwin Elorrion 2” izan da irabazle. Ordenagailu ultraeramangarri bana jaso dute bi taldekideek.

Lehenengo edo bigarren faseetan parte hartzeko aukera galdu zuten ikasleek edota parte hartuta ere irabazle izan ez zirenek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 3. fase honetan dute parte hartzeko azken aukera. Apirilaren 1ean abiatu da fase berria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko dituzte blogak. Azken fase honetan, gaur berriz ere meteorito bat eroriko balitz zer eragin izango lukeen eta zein beste bizitza izango genukeen Lurrean imajinatzea izango dute eginkizun.

Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat da lehiaketa, eta aurtengoak seigarren edizioa du. Gainera, hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du, 3 fasetan banatuta —2009ko abendutik 2010eko maiatzera —. Parte-hartzaileei fase bakoitzera edo lehiaketa osora apuntatzeko aukera emango zaie. Fase bakoitzean blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute.

Ideia-lehiaketa honi buruzko informazio guztia www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Bertan, lehiaketaren xehetasunak aurkitzeaz gain, antolatzaileek gaiari buruz prestatutako material didaktiko osagarria dute eskuragarri parte-hartzaileek. Aurreko edizioetako probak ere ikus daitezke.

Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileo plataformak duen Estatuko ordezkari bakarra

AlphaGalileo plataforman duela gutxi arte espainiar estatuko bi ordezkari zeuden: batetik, Espainiako Fundación Española la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundea, eta, bestetik, Elhuyar Fundazioa. Duela egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, hura uzteko erabakiaren berri eman zuen. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileon ordezkaritza duen Estatuko erakunde bakarra.

AlhaGalileo plataforma Europako ikerketa-berrien iturri nagusia da, eta AlphaGalileo Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak ematen du zerbitzu hau. Fundazio hori Europako hainbat herrialdetako ordezkariek osatzen dute: 

  • Fonds de la Recherche Scientifique, Belgium
  • Fonds voor Wetenschappelijk Onderzoek, Belgium
  • Deutsche Forschungsgemeinschaft, Germany
  • Irish Research Council for Science, Engineering and Technology, Ireland
  • Nederlandse Organisatie voor Wetenschappelijk Onderzoek, Netherlands
  • Norges forskningsrådet, Norway
  • Ministerstwo Nauki i Szkolnictwa Wyzszego, Poland
  • Ciência Viva, Portugal
  • Vetenskapsrådet, Sweden
  • Fonds National Suisse - Schweizerischer Nationalfonds, Switzerland
  • Department for Innovation, Universities and Skills, United Kingdom
  • Elhuyar Fundazioa, Spain
  • Johnson & Johnson Pharmaceutical Research & Development, Europe

Erakunde horiek guztiek haien herrietan egiten den ikerketaren ordezkaritza-lana egiten dute eta, horretarako, urteko kuota bat ordaintzen dute.

2003an sinatu zuen Elhuyar Fundazioak hitzarmena AlphaGalileorekin, Euskal Herriko ikerketa-albisteen ordezkari izateko. Ordutik, AlphaGalileoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskal Herriaren ordezkaria da Elhuyar.

2009 urtean 8.500 albiste baino gehiago argitaratu ziren AlphaGalileon, eta 27,5 milioi mezu bidali ziren argitaratutako ikerketa-albisteen berri emateko. Horietatik, 25,5 milioi kazetariei helarazi zitzaizkien, haiek aukeratutako gaien inguruko albisteen alerta modura.

Basque Research-en bidez, Euskal Herriko ikerketa-agenteek beraien ikerketa-albisteak AlphaGalileon argitaratzeko aukera dute. Elhuyar Fundazioaren Basque Research webguneak, AlphaGalileorekin duen hitzarmenaz gain, baditu beste hitzarmen batzuk, hala nolaCORDIS Wire, Eurekalert!, Eurekalert! Chinese, innovations-report, Madri+d eta SINC Interneteko webguneekin. Hitzarmen horiek guztiak ikerketa-albisteak munduan zabaltzeko bideak dira.

Basque Research

Elhuyar Fundazioaren Basque Research webguneak Euskal Herriko I+G+B alorreko albisteak biltzen eta zabaltzen ditu. Mundu osoko 100.000 bisitari baino gehiago ditu urtean . Euskal Herriko 275 ikerketa-agente ditu izena emanda, eta nazioarteko 160 kazetarik baino gehiagok jasotzen dute asteroko albiste eta ekitaldien buletina.

Basque Research-ek urteak daramatza lanean, Euskal Herriko ikerketa bertako gizarteari nahiz nazioartekoari hurbiltzeko. Eta, gizarteari ikerketa zorroztasunez helarazteko lan horretan, bi zerbitzu eskaintzen ditu: prentsa-zerbitzu espezializatuak eta zabalkunde-zerbitzuak. Urtetako esperientzia du jada, bezeroei bi zerbitzu hauen eskaintzan. Lantalde heterogeneoaz (zientzialariz eta kazetariz osatua) eta aholkulari- nahiz aditu-sare zabalaz gain, nazioartean ikerketa gizarteratzen duten erakundeekin duen harreman estua dira Basque Research-en bermeak.

BTEK, 2009ko kultura-eraikinik onena ArchDaily-ren arabera

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa, 2009ko Kultura Eraikinik Onena aukeratu dute ArchDaily-n, munduan bisita gehien jasotzen dituen arkitekturari buruzko webgunean. Duela bi urte arkitekturari buruzko informazioa eskaintzeko sortutako webgune honek urte hasieran jarri zuen martxan 2009ko munduko eraikinik onenak aukeratzeko lehiaketa, zenbait kategoriatan: kultura, erlijioa, hezkuntza eta kirola, besteak beste. Bozketa Facebook eta Twitter sare sozialen bidez egin da soilik, eta Kultura Eraikinen kategorian BTEKek jaso du botorik gehien (irabazleen zerrenda).

Bizkaiko Parke Teknologikoan izango du egoitzaBTEKek, Teknologiaren Interpretazio Zentroak, eta hilabete gutxi barru da inauguratzekoa. Inauguratu aurretik, dagoeneko hiru aintzatespen jaso ditu: ArchDailyk antolatutakoa, lehena; bigarrena, Sao Pauloko Nazioarteko Arkitektura bienalean, eta, hirugarrena, jakin berri dugunez, Ohorezko Aipamena AR Awards 2009, Britania Handiko The Architectural Review aldizkari ospetsuak antolatutako lehiaketan.

BTEK eraikina Gonzalo Carro arkitektuak (ACXT) ari da eraikitzen, paisaian txertatutako erreferentziazko bi piramide-bolumen gisara. Itxuraz, ez dute elkarrekin loturarik eraikin biek, baina, sestrapetik, uztartuta daude. Lehenbiziko eraikina beltza da, lurretik sortua, bestea baino egitura astun eta itxiagokoa hiru fatxada metalikoak direla eta. Estalkia, berriz, eguzki-panelez egina du erabat. Energia garbi eta berriztagarrien aldeko irizpide hori eraikineko gainerako bazterretan ere ikusten da: instalazio geotermikoa, materialak, erakusketen edukia...

Bigarren eraikinak, lehenbizikoak ez bezala, bi errezel-horma eta soropil artifizialeko estalkia ditu; lurraren luzapen gisara ageri da, eta lursail osoa hartzen du haren zabalerak, eraikititako eremuaren mugaraino.

Zientzia eta Teknologia gizarteratzea du helburu nagusi BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak. Haren lehen urratsak 2005ean eman zituen Bizkaiko Teknologia Parkeak, proiektuaren oinarriak finkatu eta aurreproiektua egin zuenean. 2009an amaitu zen eraikuntza-lana eta, gaur egun, arlo museografikoa ari dira amaitzen (moduluak eraikitzen, alegia), Elhuyar Fundazioaren gidaritzapean.

Elorrio Institutuko 3 ikasle, Teknoskopioa ideia-lehiaketako 1. faseko irabazle

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketa. Urtarrilaren 31n amaitu zen 2009-2010eko lehiaketaren lehen fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 4. mailako ikasle Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga, “Darwinen oroitzapena Elorrion”, izan da irabazle. Ordenagailu ultraeramangarri bana jaso dute hiru taldekideek.

Lehenengo fasean parte hartzeko aukera galdu zuten ikasleek edota parte hartuta ere irabazle izan ez zirenek, 2009-2010eko Teknoskopioaren lehiaketako 2. fasean dute parte hartzeko aukera. Otsailaren 1ean abiatuko da fase berria, eta talde guztiek hasieratik hasi beharko dituzte blogak. Darwinen giza eboluzioari buruzko teoriaz beste teoria batzuk aztertzea izango dute eginkizun.

Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, gehienez hiru laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat da lehiaketa, eta aurtengoak seigarren edizioa du. Gainera, hezkuntza-sistemaren beharretara hobeto egokitzeko, aurtengo lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du, 3 fasetan banatuta —2009ko abendutik 2010eko maiatzera —. Parte-hartzaileei fase bakoitzera edo lehiaketa osora apuntatzeko aukera emango zaie. Fase bakoitzean blog bat sarituko da, eta egileek ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute.

Ideia-lehiaketa honi buruzko informazio guztia www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dago. Bertan, lehiaketaren xehetasunak aurkitzeaz gain, antolatzaileek gaiari buruz prestatutako material didaktiko osagarria dute eskuragarri parte-hartzaileek. Aurreko edizioetako probak ere ikus daitezke.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak zientzia gizarteratzeko elkarlan-akordioa sinatu dute 2010erako

Gasteizen, 2010eko otsailaren 8an
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazioak elkarlan-akordioa sinatu dute euskal gizarteari 2010ean zientzia gerturatzeko eta zabaltzeko. Ekitaldian, bi erakundeetako ordezkari nagusiek hartu dute parte: Maria Isabel Celaá Diéguez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; Pedro Luis Arias Ergueta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria; eta Itziar Nogeras Berra, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.

Akordio honen bidez, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartzen du Elhuyar Fundazioak proposatutako urteko lan-programaren jarduerak garatzen laguntzeko, finantzaketa bitartez. Zehazki, hiru dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatuko dituen proiektuak: Zientzia Udalekuak, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia eta Teknopolis telebista-programa.

Bi erakundeentzat bereziki garrantzitsua da gazteen artean zientzia-bokazioak bultzatzea. Horregatik, eta Hezkuntza Sailak bultzatuta, Elhuyar Fundazioak Zientzia Udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Zientzia Udalekuen ardatz pedagogikoa aisialdia eta zientzia uztartzea da, eta uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Guztira Euskal Autonomia Erkidegoko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera.

Gainera, hitzarmen honekin Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia lagunduko du. Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak zientzia eta teknologiari buruzko hausnarketa eragitea du helburu. Horretarako, informazioa jaso eta zabaldu ez ezik, ikerketa-sarearen, administrazioaren, hezkuntzaren eta gizartearen arteko harremanak sustatzen ditu, eta eragile horien guztien iritzia eskuratzen ahalegintzen da. Gizartean zientzia eta teknologiaren alorreko hausnarketa eragiteko akuilu-lana du Elhuyar Laborategiak. Eta horren baitan, bi proiektu nagusi izango ditu 2010. urtean. Batetik, “Gazteak eta zientzia” pertzepzioen eta bokazioen diagnostikoa egitea, eta, bestetik, “Zientzia eta teknologia telebistan” azterketa eta mintegia antolatzea.

Azkenik, ETB 1n, ETB 2n, ETB 3n eta Interneten emititzen den Teknopolis zientziaren dibulgazioko telebista-programa urte osora luzatzea adostu du ETBk. Programa horren babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Industria Saila bada ere, Hezkuntza Saila Teknopolisen babesleetako bat da, eta luzapenaren onespena eman du akordio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Telebistak egin duten bezala. Teknopolis zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren asteroko telebista-saioa da, eta Elhuyar Fundazioak ekoizten du. Teknopolisen helburua da publiko orokorrari telebista-saio atsegina eta interesgarria eskaintzea, ikusleek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten jakin-mina asetzearekin batera, telebista aurrean gustura egon daitezen.

Sex.com erosi dute ia 10 milioi euroren truke

Domeinuaren konpainia jabeak behea jo zuen eta salmentarako akordio batera heldu da bere hartzekodunekin.Interneteko sex.com domeinua ia 10 milioi euroren truke erosi dute. Escom enpresa zen domeinuaren jabea. Clover Holdings Karibeko enpresa ezezaguna da jabe berria, eta 12 hautagairen artean aukeratu dute bere eskaintza onena zelako.

Sex.comen konpainia jabeak behea jo zuen eta domeinua saltzeko akordio batera heldu da bere hartzekodunekin. Domeinua 14 milioi dolarren truke saldu zioten Escom LLC konpainiari 2006an.

Sex.com Gary Kremenek erregistratu zuen 1994an, baina Stephen Cohenekin bost urtez borrokatu behar izan zuen, izan ere, denboraldi batean hilero lortzen zituen milioi erdi dolarreko mozkinak gordetzen baitzituen. Epaiketan Coheni 65 milioi dolarreko isuna ezarri zioten. Cohenek Mexikora ihes egin zuen, baina atxilotu eta espetxeratu zuten 2006an.

Insure.com Interneteko helbiderik garestiena da, 2009ean 16 milioi dolar ordaindu baitziren.


2010/10/19

Tecnaliak joera-ehiztari bat bidali du Japoniara elikadura aztertzeko

Lehen "ehiztaria" Asier Lopez ingeniaria izango da eta ibilbidea foodtrendtrotters.com webgunean eta Twitter, FourSquare, Youtube, Formspring, Facebook, Flickr eta QIK atarietan jarraituko dute.

AZTI-Tecnalia Itsas eta Elikagaien Zentro Teknologikoak eta Mondragon Innovation & Knowledge (MIK, S.Coop) erakundeak Food Trend Trotters proiektua martxan jarri dute. Ekimenaren helburua mundu osoko elikadura joerak biltzea eta Internet bidez hedatzea da. Lehen "joera-ehiztaria" Asier Lopez ingenieria da. Ibilbidean bilduko duen informazioa foodtrendtrotters.com webgunean eta Twitter, FourSquare, Youtube, Formspring, Facebook, Flickr eta QIK atarietan jarraitu ahal izango da.

Lehen esperientzia hori joan den urriaren 15ean hasi zen, "joera-ehiztariak" Japonen eta Ameriketako Estatu Batuetan ibilbidea hasi zuenean. Proposamen honen helburua elikadura ohiturak eta produktu berriak aztertzea da.

Asier Lopezen ibilbidea japoniarrek eta estatubatuarrek elikatzeko duten modua ezagutzeko baliagarria izango da, baina kontsumitzaileen ohiturak eta elikadura arloko berrikuntzak ere kontuan izango ditu.

Asier Lopez joera-ehiztaria. Argazkia: Flickr

JustSpotted sare sozial berriak pertsonaia ospetsuak kontrolatuko ditu

Webguneak pertsonaia ospetsuak lokalizatzeko aukera eskainiko du, eta erabiltzaileek artistekin izaten dituzten topaketen berri eman ahalko dute.

JustSpotted.com webgunea pertsonaia ospetsuak mundu osoan zehar kontrolatzeko helburuarekin jaio da. Proiektuak kritika ugari eragin ditu Hollywooden, horrela adierazi dute behintzat bertako komunikabideek. Sare sozialak 7.000 pertsonaia ospetsuren profilak bildu ditu eta erabiltzaileek artistekin izaten dituzten topaketen berri emateko plataforma bat izan nahi du.

Webguneak, bildutako datuen arabera, pertsonaia ospetsuak munduan zehar topatzeko eta azken egunetan egin dutena ezagutzeko aukera eskainiko dio erabiltzaileari.

Hollywooden ez du oso harrera ona izan ekimenak; izan ere, herritar arruntak paparazzi bihurtzea eragingo duela uste dute. Gainera, Interneten artistak non dauden jakiteak izarren segurtasuna arriskuan jar dezakeela adierazi dute.

A.J. Asver JustSpotted atariko zuzendariak esan du horren helburua topaketen berri ematea besterik ez dela.

Hala ere, JustSpotted ez da pertsonaia ospetsuak topatzeko sortutako lehen webgunea. Gawker.com atariak ere artistak mapa batean kokatzeko "Stalker Gawker" izeneko zerbitzua sortu zuen, baina argitaratutako datu asko eta asko faltsuak zirenez, porrot egin zuen.

Megan Fox aktorea.

JustSpotted sare sozial berriak pertsonaia ospetsuak kontrolatuko ditu

Webguneak pertsonaia ospetsuak lokalizatzeko aukera eskainiko du, eta erabiltzaileek artistekin izaten dituzten topaketen berri eman ahalko dute.

JustSpotted.com webgunea pertsonaia ospetsuak mundu osoan zehar kontrolatzeko helburuarekin jaio da. Proiektuak kritika ugari eragin ditu Hollywooden, horrela adierazi dute behintzat bertako komunikabideek. Sare sozialak 7.000 pertsonaia ospetsuren profilak bildu ditu eta erabiltzaileek artistekin izaten dituzten topaketen berri emateko plataforma bat izan nahi du.

Webguneak, bildutako datuen arabera, pertsonaia ospetsuak munduan zehar topatzeko eta azken egunetan egin dutena ezagutzeko aukera eskainiko dio erabiltzaileari.

Hollywooden ez du oso harrera ona izan ekimenak; izan ere, herritar arruntak paparazzi bihurtzea eragingo duela uste dute. Gainera, Interneten artistak non dauden jakiteak izarren segurtasuna arriskuan jar dezakeela adierazi dute.

A.J. Asver JustSpotted atariko zuzendariak esan du horren helburua topaketen berri ematea besterik ez dela.

Hala ere, JustSpotted ez da pertsonaia ospetsuak topatzeko sortutako lehen webgunea. Gawker.com atariak ere artistak mapa batean kokatzeko "Stalker Gawker" izeneko zerbitzua sortu zuen, baina argitaratutako datu asko eta asko faltsuak zirenez, porrot egin zuen.

Megan Fox aktorea.

2010/10/18

Talde batek abesti bat egin du New Yorkeko metroan iPhoneak erabiliz

Atomic Tom talde estatubatuarrak ospe handia lortu du iPhoneak erabiliz abesti bat egin eta horren bideoa YouTuben jarri dutenetik.

Interneten argitaratu zen albiste baten arabera, Atomic Tom taldeko musikariei instrumentuak lapurtu zizkieten, eta, ondoren, zuzeneko emanaldia egin zuten New Yorkeko metroan, baina musika egiteko euren iPhoneak erabiliz. Badirudi hori guztia publizitate kanpaina bat izan dela, baina emanaldi hura iPhone batez grabatu eta YouTuben jarri zuten. Bideoak arrakasta handia izan du: 800.000 bisita baino gehiago jaso ditu dagoeneko.

Ez dakigu hain emaitza ona lortzeko beste teknologia batzuen laguntzarik izan duten, baina emaitza ikusgarria lortu dute. Zurrumurruen arabera, emanaldia eskaini zutenean trenean zihoazen bidaiariak figuranteak ziren.

Publizitate kanpaina izan edo ez, taldeak gaitasun handia erakutsi zuen iPhone batzuk erabiliz musika egiteko. Grabazioak akatsak ditu, baina baliabide horiek ikusita, meritua ez da txikia.

Musika talde batek abesti bat iPhonekin jo du, New Yorkeko metroan

Atomic Tom talde estatubatuarra New Yorkeko metroan iPhonekin jotzen duen bideo bat YouTuben jartzeagatik egin da ospetsua. Ikusi bideoa.

Hasiera batean Interneten argitaratu zuten informazioaren arabera, Atomic Tom taldeko musikariei instrumentuak lapurtu zizkieten. Hori zela eta, taldeak New Yorkeko metroan zuzeneko bat eskaini zuen eta musika jotzeko euren iPhoneak erabili zituzten taldekideek. Hala ere, orain badirudi publizitate kanpaina bat izan dela. Bideoa ere iPhonekin grabatua izan zen. Bideoaren arrakasta YouTuben jasotako 800.000 bisitek islatzen dute.

Ez dakigu hain emaitza ona lortzeko beste teknologia batzuen laguntza izan duten, baina argi dagoena da lortutakoa ikusgarria dela. Zurrumurruen arabera, ekitaldia eskaintzen dutenean trenean dauden ikusleak ere figuranteak dira.

Ikusi daitekeena gazteek iPhoneak erabiltzen musika sortzeko duten gaitasuna da. Interpretazioak akatsak ere baditu, baina pantailaren tamaina txikia ikusita, normala da, ezta?


2010/10/15

Windows Phone 7 aurkeztu du Microsoft konpainiak Arrasaten

Mugikorrentzako sistema eragile berria urriaren 21ean helduko da Euskadira.

Windows Phone 7 aurkeztu du gaur Microsoft multinazionalak Euskadin. Mugikor berrientzako sistema eragile berria da Windows Phone 7. Microsoftek telefoniaren esparrua goitik behera aldatu nahi du produktu berriarekin, eta menua erabiltzaileari egokitzea ahalbidetuko du.

Dispositiboak datorren urriaren 21ean helduko dira Euskadira, Movistar eta Vodafone enpresen eskutik.

LG, HTC eta Samsung konpainiak izan dira aurrenekoak sistema berria txertatzen: LG Optimus 7, HTC HD7 eta Samsung Omnia 7. Datozen hilabeteetan hornitzaile berriak gehituko zaizkie.

Menuak erabiltzaileei egokitzea ahalbidetuko du Windows Phone 7k, "leiho bizien" bidez.

Berritasunen artean, kontaktuen eduki garrantzitsua ikusteko eta zure lagunen horman idazteko aukera ematen du Windows Phone 7k, Windows Live eta Facebooken argazkiak eta eguneratzeak barneratuta dituelarik. Mezuak eta deiak momentuan egiteko aukera ematen du produktuak, argazkia eta bideoak sare sozialetan partekatuz.


Windows Phone 7 aurkeztu du Microsoft konpainiak Arrasaten. Argazkia: EITB

2010/10/14

Skypek Facebookeko hainbat zerbitzu gehitu ditu

Erabiltzaileek deiak egin eta mezuak bidali ahal izango dituzte Skypetik Facebookeko lagunei.

Facebook gizarte-sare handienak eta Skype Internet bidezko telefono zerbitzu nagusiak beren zerbitzu batzuk batuko dituztela jakinarazi dute; besteak beste, kontaktuen agenda eta sare ospetsuko horman egiten diren iruzkinak gehitu ditu Skypek.

Lehen aldiz Skypetik zuzenean komentatu ahal izango dituzte Facebookeko berriak, gustukoak dituzten edo ez esan ahal izango dute, eta egunean egon eta elkarri eragin ahal izango diote.

Bestalde, telefono mugikorrei eta finkoei dei egin eta mezuak bidali ahal izango dituzte erabiltzaileek Skypetik zuzenean, Facebookeko agenda barne izango dutelako.

Facebookeko bi lagun Skypen kontua badute, doan komunikatu ahal izango dira. Facebookek 500 miloi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta Skypek, aldiz, 560 milioi kontaktu.

Zerbitzu berri guzti horiek Skypek Windowserako egindako eguneratze berri baten barne daude.

ÑH lehiaketak hiru.com atariko infografia saritu du

Euskal pilotaren inguruko infografiak aipamen berezia lortu du.

hiru.com atariko infografia batek saria eskuratu du ÑH Espainia & Portugal Kazetaritza Diseinuaren Onena lehiaketaren 7. edizioan. ÑH sariak Society for News Design (SNDE) elkarteak antolatzen ditu. Hain zuzen, eitb.com atarirako egindako Euskal Pilotaren inguruko infografia saritu dute.

Azaroaren 10etik 12ra Valentzian egingo den ÑH7 biltzarrak, ÑH txapelketako 7. edizioko irabazleak jakitera emango ditu, tartean eitb.com webguneko infografia. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko hiru.com atarian aurten argitaratutako infografiak aipamen berezia jaso du. Golardatutako infografia euskal pilotaren inguruko informazioa eskaintzen du eta horren egileak dira eitb.com-eko infografia taldeko kideak.

Eusko jaurlaritzako Hezkuntza sailak, eitb.com webgunearekin batera, infografien aldeko apustu garbia egin du azken urteetan eta dozenaka lan argitaratu ditu. Horrela, hiru.com atariak askotariko gaiak ezagutarazten ditu irudi bidez eta era erakargarrian, zaluan eta entretenigarrian. Horrenbestez, nazioarte mailan txalotu dute euren lana eta golardatutako infografiek gai ezberdinak jorratzen dituzte, besteak beste, herri kirolak, euskal musika tresnak eta galtzada erromatarrak Euskal Herrian.
hiru.com-eko infografiak honako helbidean bisitatu daitezke: hiru.com/infografiak

Saritutako infografia.

Applek sexu edukiak dituzten mezuak kontrolatzeko sistema bat egin du

Aplikazio berriak eduki desegokiak kontrolatzeko eta mezuak blokeatzeko aukera emango die gurasoei.

Apple konpainia estatubatuarrak sexu edukiak dituzten mezuak kontrolatzeko aplikazio bat sortu du. "Sexting" anglizismoarekin deitutako fenomenoa eduki erotikoak edo pornografikoak telefono mugikorren bitartez bidaltzea da eta arazo larria bihurtu da guraso askorentzat. Horregatik, Applek mezu horiek kontrolatu eta blokeatuko dituen sistema bat kaleratu du.

Apple konpainia estatubatuarrak sexu edukiak dituzten mezuak kontrolatzeko aplikazio bat sortu du. "Sexting" anglizismoaz ezagutzen den fenomenoa (eduki erotikoak edo pornografikoak telefono mugikorren bitartez bidaltzea) arazo oso larria bihurtu da guraso askorentzat. Horregatik, Applek mezu horiek kontrolatu eta blokeatzeko aukera emango duen sistema bat kaleratu du.

Konpainiak edukiak iragaziko dituen sistema bat patentatu du mezu desegokiak blokeatu edo mozteko bidaltzen edo jasotzen direnean.
Aplikazio berria iPhonean duten adingabeek ezingo dute zalantzazko edukirik duen mezurik bidali; izan ere, aplikazioak administratzaileak zehaztutako hitz desegokiak atzematen ditu. Testu batean hitz arriskutsurik atzemanez gero, sistemak administratzailea ohartarazten du eta hitz horiek bakarrik edo testu osoa ezabatu nahi duen galdetzen dio.

Haur batzuentzat sistema saihestea erraza izango da, baina Applek uste du aplikazio honek horrelako edukiek eragin ditzaketen ondorioak gogorarazteko balioko diela.

Bilbo, munduko hiru hiririk berritzaileenen artean

Italiako enpresa-talde batek osatutako zerrendak Bilbok kultura arloan egindako berrikuntza azpimarratu du. Aurretik, Londres eta Chicago dira zerrendaburu.

Bilbo modan dago oraindik, eta onespenak jasotzen jarraitzen du. Azkena, Scenari Inmobiliari erakunde independenteak urtero egiten duen "Global City Report"ena izan da. Bizkaiko hiriburua munduko hiru hiririk berritzaileenen artean kokatzen du,  Londres eta Chicagoren atzetik.

Ikerketa Saskia Sassen Columbiako unibertsitatean hirigintza-plangintzan aditua den soziologoak zuzendu du. Sailkapena lau ataletan oinarrituta dago: teknologia, ingurumena, kultur eskaintza eta arkitektura. Azken biak dira, ikerketaren egileen ustez, Bilbok dituen alderdirik garrantzitsuenak. Txostenak azpimarratzen duenez, erritmo egokian eta tradizioari uko egin gabe lortu du hiriak eraberritzea.

Besteak beste, Boston, Paris, Berlin eta Dubai jarri dituzte 20 hiriko zerrenda horretan. Espainiako beste hiririk ez dago. Stockholm hiririk teknologikoena da ikerketaren arabera, eta Toronto da arkitekturarik berritzaileena duena eta jasangarriena dena.

Bilbo

2010/10/12

Mugikorrentzako sistema operatibo berria aurkeztu du Microsoftek

Sistema operatiboaren bertsio berria azaroan merkaturatuko du Microsoft konpainiak.Windows Phone 7 aurkeztu du gaur Microsoft konpainiak, azaroan merkatuan izango den mugikorrentzako sistema operatiboaren bertsio berria. Telefono adimenduen negozio emankorrean gailentzeko konpainiaren azken aukera izan daiteke.

"Hemen duzue: Windows telefonoa, telefono mota berri bat, pertsonala eta beti atsegingarria izateko diseinatuta", iragarri du gaur Steve Ballmer kontseilari delegatuak New Yorken. Microsoft ordenagailuen softwarean buruan dago, baina 'smartphone'-en munduan aurrera egin nahian jarraitzen du, atzera geratu baita.

Nokia mugikorren Symbian sistema operatiboak, Apple konpainiaren iPhone telefonoaren iOS ospetsuak, Blackberryko Research In Motionek eta Google enpresak garatutako Androidak merkatu emankor hori kontrolatzen dute.

Guzti horien artean merkatu-kuota bat irabazteko telefono fabrikatzaileekin eta 60 operadorerekin akordioak lortu ditu Microsoft konpainiak, Windows Phone 7 30 herrialde baino gehiagotan merkaturatu ahal izateko.




Steve Ballmer Microsoft konpainiako kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

2010/10/08

Adingabeen % 18 Internet bidez ezagutu dituzten lagunekin elkartu dira

Ikerketan Euskadiko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 350 ikaslek parte hartu dute. Horien % 60k Messenger programa erabiltzen dute lagunekin hitz egiteko.Hamabi urte baino gutxiagoko neska-mutikoen % 89,6 aritzen dira Interneten, eta horietatik % 36,4k 8-10 urte zituztenetik egiten dute, gaur Ana Collia Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendariak aurkeztu duen ikerketa baten arabera. Ikerketa horrek jakitera eman duenez, gaztetxo horien % 76,3k Interneten nabigatzea arriskutsua izan daitekeela jakin arren, horien % 37k ez dute uste Internet bidez ezagututako norbaiti datu pertsonalak ematea arriskutsua izan daitekeenik eta % 18,4k (53 haur) ezezagun batekin elkartu izana onartu dute. Haur horien arteko % 26,4k (14 haur) ez zieten hitzordu horren berri eman ez gurasoei ez lagunei.

"Adingabeak eta teknologia berria. Erabilera ohiturak eta arriskuak" izeneko ikerketa 2010eko urtarrila eta apirila bitartean egin dute eta ekimenean EAEko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 350 ikaslek eta 103 gurasok parte hartu dute.

Internetera konektatzen diren 12 urtetik beherako gaztetxo horien guztien % 38 baino gehiago "maiz" konektatzen dira, eta % 50 "batzuetan". % 89,1 etxetik konektatzen dira, 79,7k ikasketekin zerikusia duen informazioa bilatzeko egiten du eta % 60k Messenger programa erabiltzen du lagunekin hitz egiteko.

Horrez gain, seme-alabek Internet erabiltzeko moduaz gurasoek duten kontrola ere neurtu du. Euren esanetan, gurasoen % 92k kontrolatu egiten dute seme-alabek Interneten ematen duten denbora, % 97k badakite seme-alabek Internet zertarako erabiltzen duten eta % 50ek baino gehiagok ez dute eduki-iragazkirik jarri.

Ikerketak sakelako telefonoaren erabilera ere aztertu du. Dirudienez, hamabi urtetik beherako neska-mutikoen % 63k telefonoa dute eta % 43k hamar urte izan aurretik lortu dute. Sakelakoaren erabileraren inguruan gurasoek duten kezka handiena seme-alabek telefono zenbakia ezezagunei ematea da.

Microsoft Adobe erosteko aukera aztertzen ari da

Erosketaren zurrumurruen ostean, Adoberen kotizazioa % 11,5 igo zen atzo New Yorken.

Steve Ballmer Microsofteko presidenteak esan du Adobe programa informatikoen enpresa erosteko aukera aztertzen ari dela. Atzo, New Yorkun, Adoberen kotizazioa % 11,5 igo zen.

Ballmerrek ez du Adoberen erosketari buruz besterik esan nahi izan. "Zerbait egiteko asmoa baduzu, hobe da ezer ez esatea. Aztertzen ari garen zerbait da", gaineratu du.

Microsofteko presidentea txantxetan aritu da eta Ford enpresa erosiko zutela esateko gogoa zuela adierazi du.

Steve Ballmer Microsofteko presidentea. EFE

2010/10/07

Gaztelink sare soziala sortu dute

Gazteen, gazteria eragileen eta gizarte-mugimenduen topagune birtual izateko asmoz sortu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteei eta gazte eragileei zuzendutako lehen sare soziala aurkeztu du:
Gaztelink. Elkarte-plataformak azaldu duenez, 2.0 web orrialde berri hau "gizarte mugimenduen topagune bat sortzeko abiatu da".

Facebook etaTuenti atarien antzeko funtzionamenduarekin baina "sare horiek jasaten duten informazio saturazioa pairatu gabe", Gaztelink “plaza birtual bat" izateko jaio da. Plaza horretan, gaur egun Interneteko txoko ezberdinetan sakabanatuta dauden informazio eta eragileak bildu nahi dira. Esaterako, gazte-elkarteek, sindikatuek edo instituzioetako gazteria-sailek antolatzen dituzten jarduera, ikastaro, lantalde edo mobilizazio deialdiak. Modu honetan, egitasmo honek eragile ezberdinen arteko “komunikazio eskasa” gainditu nahi du. “Nork ez du noizbait berritzat jotzen zuen proiektu bat martxan jarri eta, handik gutxira, proiektu hori horrezkero martxan zegoela deskubritu?; zenbatetan egon dira hiru hitzaldi arratsalde berean, eta hurrengo egunean, ordea, bat bera ere ez?; zenbat eragile ari dira gauza berean lanean eta, hala ere, ez dute elkar ezagutzen?; zenbat
lan bikoizten da?”, argitu du EGK-k. Elkarte-bilguneak azaldu duenez, “ideiak eta proiektuak elkarbanatzeko leku baten premia zegoen; alegia, sareak josteko eta elkartegintza-ehuna indartzeko toki bat: hori dela eta jaio da Gaztelink”.

Agenda, blogak eta eztabaidaguneak
Euskal Gazteriaren webgunea (atari berriaren leloari jarraituz), Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak piztu egin du, “baina aurrerantzean erabiltzaileen esku egongo da”. Horiek emango diote forma Gaztelink sareari. Horretarako, behin izena
eman eta gero (hau da, elkarteari edo erakundeari buruzko informazioa jasoko duen profil bat sortu eta gero), asko dira erabiltzaileek baliatu ditzaketen tresnak: blog bat sor dezakete, interes berdintsuak dituzten pertsonen lantaldeak sortu, eta
eztabaidaguneak ireki. Horrez gain, antolatu dituzten hitzaldi, ikastaro, tailer eta mobilizazioen inguruko informazioa agenda bateratu batean eskegi ditzakete.

Jarduera horiek guztiak lehen begi-kolpe batean ikusi ahal izango dira webgune honetan, mapa batean deialdi guztiak seinalatuko baitira. Bestalde, erabiltzaileak sare sozial berrira harpidetu daitezke (RSS bitartez); modu horetan, bilgune
birtualean eskegitzen diren berritasun guztiak jasoko ditu.

Dagoeneko 60 eragile baino gehiagok bere profila estreinatu dute. Besteak beste, hainbat ikasle-taldek (Larrunarri, Aviem
Medikuntza ikasleen elkartrukerako euskal elkartea), astialdi hezitzaileko zenbait eskola eta federaziok (Urtxintxa,
Euskalerriko Eskautak...), Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek (AFS Euskadi-interkultura), sindikatuek (CC.OO
Gazteak, ESK), alderdi politikoen gazte-taldeek (Nuevas Generaciones, Iratzarri), Aldundi zein udaletxeek bultzatutako boluntariotza-agentziek (Bolunta...) eta gazteria-zerbitzuek (Tolosakoa, kasu) eman dute izena, bai eta zenbait norbanakok
ere.

Gaztelinken logoa. Argazkia: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

2010/10/06

Krisiak ez ditu Interneteko eroslearen ohiturak aldatu

Interneteko hiru kontsumitzaileetatik bik saltoki berean erosten dute beti. Sareko salmenta bezeroen fideltasuna handitzeko modu on bat bilakatu da.

Interneteko kontsumitzailea ohiko eroslea baino fidelagoa da. TNS merkatuak ikertzen espezializatutako agentziak egindako ikerketa baten arabera, erosleen % 71 ez da drogeria edo norbere garbitasunerako produktuak erosteko bisitatzen duen bigarren denda bat aipatzeko gai. Hala ere, kontsumitzaile tradizionalen % 87k prezio onena lortzeko saltoki bat baino gehiago bisitatzeko ohitura duela onartu du.

Alde horiek Interneteko kontsumitzaileen kopurua oraindik ohikoena baino txikiagoa delako sortzen dira; izan ere, Interneten ditugun saltoki kopurua ere txikiagoa da.

Erosle gaztea

Sareko eroslea ohiko kontsumitzailea baino gazteagoa da; batez beste, 42 urte ditu.

Horrez gain, erosketak Internet bidez egiteko ohiturari dagokionez, ez dago alderik gizonezkoen (% 50,4) eta emakumezkoen (% 49,6) artean.

Interneteko erosleak garrantzia handia ematen dio eskaera etxera eramateko epea motza izateari eta produktua egoera onean jasotzeari. Kontsumitzaileak gehienbat eskaera jasotzeko ordutegia, erosgaien egoera eta puntualtasuna hartzen ditu kontuan.


2010/10/05

Twitter sare sozialak Google TV plataforman parte hartuko du

Twitterrek Googleren proiektu berrian parte hartzeak pantaila txikian mezuak bidaltzeko eta irakurtzeko aukera eskainiko du.

Twitter sare sozialak Google TV telebista plataforman parte hartuko du eta, horrela, pantaila txikian mezuak irakurtzeko eta bidaltzeko aukera izango dugu. Horrela adierazi du sare sozialak bere blog ofizialean. Berrikuntza gehiago izango direla ere aurreratu dute, baina horiek ezagutzeko Google TV martxan jarri arte itxaron beharko dugu.

Telebista eta Internet uztartu nahi izan dituzten hainbat konpainien emaitza da Google TV. Aplikazioak Twitterren ohiko funtzioak izango ditu. Horrela, testuak berritzeko, erantzuteko eta gustukoenen artean sailkatzeko aukera izango du erabiltzaileak. Horrez gain, edukiaren arabera tweet bakoitzarentzat aukera desberdinak eskainiko dituzte; erabiltzaileen profila, argazkiak edota bideoak erakutsiko dituzte.

Twitterrek Google TV plataforman parte hartzea sare sozialak duen Internetekin konexioa duten ekimen guztiekin bat egitearen helburuaren baitan dago.

Twitter telefono mugikorretan, tablet gailu berri ospetsuetan, eta Internetera sarbidea duten HD telebista berrietan erabili daitekeen plataforma da. Gainera, Apple TV, Google TVk izango duen lehiakidean ere erabili daiteke.

2010/10/01

'The Social Network', Facebooki buruzko pelikula estreinatu dute

Zintak ez du Mark Zuckerberg sare sozialaren sortzailearen oniritzia, baina aditu estatubatuarrek oso kritika onak jaso ditu.

The Social Network Facebook sare sozial arrakastatsuari buruzko pelikula gaur estreinatuko dute AEBetan. Iskanbila handia sortu duen film hori sare sozialak Interneteko fenomenorik arrakastatsuena bilakatu direnean iritsi da. Hala ere, Mark Zuckerberg sare sozialeko sortzaileak pelikula ikusteko asmorik ez duela esan du eta Facebooken lehen pausuak "nahiko aspergarriak" izan zirela esan du. Facebooken eta Zuckerbergen oniritzirik gabe egin duten arren, lanak kritika oso onak jaso ditu Ameriketako Estatu Batuetan.

Bestek beste, The Curious Case of Benjamin Button (2009), Seven (1995) eta Borroka kluba (1995) egin dituen David Fincher zuzendariak egin du pelikula. Ben Mezrichek idatzitako The Accidental Billionaires liburuan oinarrituta, sare sozialak lehen pausuak eman zituenean izan ziren arazoak kontatzen ditu filmak.

Jesse Eisenberg aktoreak egin du Zuckerbergeren pertsonaia. Protagonista Harvard unibertsitateko ikaslea da eta informatikarako talentu asko duen arren, trebetasun sozialik ez du.

Osagai errealak eta datu biografikoak izan arren, The Social Network filma fikziozko lan bat da eta ideia orokorra Facebook nola sortu zen kontatzea da. Horretarako, gidoilariek hainbat iturri publiko erabili dituzte.

New Yorken estreinatu dute pelikula eta 2001ko Oscar sarietarako hautagai izango da askorentzat.

'The Social Network' pelikulako irudia. EFE