2010/11/30

Google bere nagusitasunaz baliatu den ikertuko du Bruselak

Interneteko hainbat bilaketa zerbitzuk Europako Batzordean aurkeztutako kexen ondorioz hasi dute ikerketa.

Europako Batzordeak Google konpainia estatubatuarra ikertuko duela adierazi du gaur, ustez Interneteko bilaketen merkatuan bere nagusitasunaz baliatu delako eta nagusitasun horrek EBko arauak urratzen ditu.

Interneteko hainbat bilaketa zerbitzuk Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeari aurkeztutako kexen ondorioz hasi du exekutiboak ikerketa. Enpresa horiek euren zerbitzuak ordainpeko eta doako Googleren bilaketetako emaitzetan zigortuak izaten direla salatu dute eta konpainia estatubatuarrak sistematikoki bere edukien alde egiten duela gaineratu dute.

Salaketa egin duten elkarteen artean dira Foundem atari britainiarra, ejustice.fr bilatzaile frantziarra eta Microsoften Bing bilatzaileko Ciao! ataria, Googlek otsailean adierazi zuenaren arabera.

Europako Batzordeak Googlek bere nagusitasunaz baliatu den ikertuko du eta horretarako beste enpresen emaitzak doako bilaketen zerrendetan beherago jarri dituen aztertuko du.

Bruselak Googlek ordainpeko emaitzetan lehiakoak diren bilaketa zerbitzuen "Kalitate Maila" txikitu duen jakin nahi du. "Kalitate Maila" Googlen publizitatea izateko ordaindu beharreko prezioa neurtzeko erabiltzen den erremintetako bat da.

Fotomail; 10 GB-ko argazkiak mezu bakarrean bidaltzeko zerbitzu berria

Hotmailen zerbitzu berri honek argazki albumak bidaltzeko aukera eskaintzen du.

Argazkiak modu erosoagoan bidaltzeko zerbitzu berria jarri du martxan Hotmailek.

Hain zuzen ere, Fotomail funtzioari esker, erabiltzaileak, 10 gigabytera arteko pisua duten argazkiak bidal ditzake mezu bakarrean. Horretarako "Argazki-Berria Hotmaileko Albuma" aukera hautatu behar du.

Gainera, album hori sarrerako ontzian zenbat denboraz izan nahi duen erabaki dezake erabiltzaileak: 30 egunez, 90 egunez edo betirako.

''Nick dut nik'', finalista 2010eko Buber sarietan

Blog korporatiborik onena atalean beste lau webgunerekin lehiatuko da. Zortzigarren edizioaren irabazleak Gasteizen ostegun honetan ospatuko den jai batean ezagutaraziko dituzte.

"Nick dut nik" ETBko telebista programaren webgunea finalista da 2010eko Buber sarien zortzigarren edizioan. Euskadiko Internet proiektuen inguruko saioaren orrialdea Blog korporatibo onenaren atalean lehiatuko da beste laurekin batera (automationintheworld.com, rediles.com, codesyntax.com y pandalabs.pandasecurity.com).

Bederatzi ataletako irabazleak (Blogo edo orrialde pertsonal onena, Software librea ondoen sustatzen duen webgunea, Euskara ondoen sustatzen duen webgunea, Web orririk erabilgarriena eta erabilerrazena, Hiritarrentzako zerbitzu web orri onena, Web berrikuntzari saria, Internet&Euskadi Elkartearen Ohorezko Saria eta aipatutako Blog korporatiborik onena) ostegun honetan, abenduak 2, Gasteizko Europa Jauregian egingo den jai batean ezagutaraziko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, sari banaketa egin baino lehen, sei aditu Interneten 2011ean izango diren berrikuntzen inguruan mintzatuko dira. Hori horrela, Softec enpresako Mikel Irizarrek, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Pedro Alberto Gonzalezek edo eitb.com-ek sareen sarean etorkizun hurbilean izan daitezkenei buruz hitz egingo dute. Kontsulta ezazu egitaraua eta eman izena hemen.

Arantza Garcesek aurkeztutako saioa asteazkenetan ETB-3n ematen dute, ostiraletan ETB-1en eta igandetan, ETB-2n. "Nick dut nik"en webguneak telebistan eskainitako erreportaje eta elkarrizketak biltzen ditu, baina horrez gain, giza-harremanetarako plataforma bihurtzea du helburu, bakoitzak bere web proiektuen berri eman eta saioaren edukien sorreran parte hartzeko aukera eskainiz.

Internet & Euskadi Elkarteak sustatzen ditu Buber sariak. Sariek euskal gaien inguruan Interneten sortu zuten lehen webguneari zor diote izena (Blas Pedro Uberoagak 1994an sortutakoa).

''Nick dut nik''en webgunea finalista da Buber sarietan Argazkia: eitb.com

2010/11/29

Lady Gagak eta Justin Timberlakek Twitter eta Facebook utzi dituzte

Alicia Keysek HIESAren kontra sortutako erakundeari diru-laguntzak emateko helburuz abiatu dute ekimen hau eta hainbat pertsonaia ospetsuk parte hartuko dute.

Lady Gagak, Alicia Keysek eta Justin Timberlakek, besteak beste, Twitter eta Facebook sare sozialak alde batera utziko dituzte asteartetik aurrera eta milioi bateko diru-laguntzak jaso arte.

Asko dira "The Digital Life Sacrifice" ekimenarekin bat egin duten izarrak. Hain zuzen ere, Alicia Keys abeslariak abiatu du aipatutako ekimena, HIESAren kontra lan egiten duen Keep A Child Alive erakundearentzat diru-laguntzak jasotzeko helburuarekin.

Kim eta Khloe Kardashian, Elijah Wood, Serena Williams eta Swizz Beatz pertsonaiek ere parte hartu dute ekimen honetan. Guzti hauek, bihartik aurrera eta milioi bat dolarreko laguntza lortu arte, ez dituzte Twitter, Facebook eta antzeko sare sozialak bisitatuko.

Kanpaina honek eragin izugarria izango du, pertsonaia ospetsu hauek jarraitzaile asko baitituzte sare sozialetan. Lady Gagak, adibidez, 7 milioi jarraitzaile ditu Twitterren eta 24 milioitik gora Facebooken.

2010/11/27

Bertsolaritza ikasteko lehen bideo-jokoa atera dute

Bideo-jokoaren helburuak euskararen mundua sustatzea eta bertsolaritza ezagutaraztea dira. Abenduaren 4ean aurkeztuko dute Durangoko Liburu eta Disko Azokan.

Gestionet Multimedia Bizkaiko enpresak "Bertsoz Bertso. Zortziko txiki txapelketa" garatu du, etxeko txikienenei zuzenduta dagoen bideo-jokoa. Horren helburuak euskararen erabilera sustatzea eta bertsolaritzaren mundua ezagutaraztea dira, jokoaren arduradun nagusiaren arabera.

Joko berria Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dute, abenduaren 4ean.

Erandion egoitza duen enpresak ordenagailuetarako bideo-joko bat prestatu, eta 350 bertso egiteko aukera ematen du.

Jokoak ikasteko aukera ere ematen du, erabiltzaileak bertsolaritzaren mundua eta historia ezagutu ahal izango baititu, Euskal Herriko bertsolariak zeintzuk diren jakiteko aukera izateaz gain. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek jokoaren garapena bermatu dute.

2010/11/25

Pertsonaia ezagunak lagunen bila, Facebooken

Facebooken jarraitzaile gehien dituztenen zerrendako lehena da sare soziala bera. Hala ere, artista ospetsuenak, Michael Jackson eta Lady Gaga, adibidez, ezagunenak izateko lehian dabiltza.

Sare sozialek Interneteko erabiltzaileei euren artean komunikatzeko bide berriak eskaini dizkiete. Pertsonaia ospetsuek, berriz, euren egunerokoan egiten dituzten gauza arruntak erakusteko aprobetxatu dute. Gaur egun, artistek euren bizitza pribatua ondo babestu nahi dute, baina geroz eta gehiago dira Britney Spearsek bezala sare sozialetan euren bizitzako "bitxikeriei" buruz hitz egiten dutenak. Beste askok Facebook eta Twitter moduko erremintek doako publizitatea egiteko era egokia dela uste dute. Oraingoz, Facebooken jarraitzaile gehien dituen taldea Mark Zuckerbergek sortutako sare bera da eta 28.600.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Bigarrenean dago Texa's Hold'em Poker karta jokoa (28.300.000 baino gehiago).

Hirugarren postuan, berriz, Facebookeko musikaririk jarraituena dago: Michael Jackson. Zalantzarik gabe, musikaren historiako artistarik maitatuenetako bat da eta hil ostean ere 24.500.000 jarraitzaile baino gehiago lotu ditu, Facebooken. Gertutik jarraitzen dio Lady Gagak. Artista iskanbilatsuak ospetsuenen zerrenden artean izatea gustuko du; izan ere, "Bad Romance" abestiaren bideoarekin YouTubeko ikusiena izatea lortu zuen. Horrez gain, Justin Bieber kanadar gaztearekin duen lehia ere nahiko ezaguna da. Hala eta guztiz ere, badirudi Bieberrek zail izango duela Gaga gainditzeko, 15.800.000 fan baititu.

Fan fenomenoak indar asko du Sarean, horren isla dira Family Guy (21.691.945) eta House (16.975.300) telesailek lortu duten lagun kopurua, edota Twilight Sagak gainditu dituen 17.628.833 jarraitzaileak. Gainera, gai berdinei buruzko profil desberdinek lehen postuen artean errepikatzen dute. Horrez gain, marrazki bizidun batzuk ere jarraituenen artean daude: Bob Esponja (13.418.322), Mickey Mouse (13.648.571)...

Zaletasunak anitzak dira Facebooken eta horregatik Cristiano Ronaldo futbolaria (15.346.208), Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea (16.735.832), Emimen raperoa (22.303.326) eta Shakira (15.115.020) topatu ditzakegu sare sozialeko lehenengoen artean.

Edertasun kontua

Interneten benetako arrakasta dutenak pertsona ederrak dira eta horren adierazle dira Victoria's Secret etxeko aingeruak (9.990.000 fan baino gehiago dituzte), hamargarren postuan dagoen Megan Fox (18.629.120) edo bederatzigarrenean dagoen Vin Diesel (18.871.237).

Pertsonaia ospetsuek sare sozialetan euren artean eta zaleekin kontaktuan izateko bidea topatu duten arren, batzuetan, ez dira haientzat onuragarriak izaten. Adierazpen desegokiak edo bizitza pribatuko argazkiak erakusteko lotsik ez izateak, bat baino gehiagok arazoak izatea eragin du.

Ashton Kutcher, adibidez, Twitter etengabe erabiltzen duen artista horietako bat da. Hori dela eta, Demi Moore bere emaztearekin etxean dagoenean egiten ari direnaren berri ematen du sare sozialean. "Oraintxe bertan nire emaztea bikini zuri bat soinean duela etxeko lanak nola egiten ari den ikusten ari naiz. Eskerrik asko, Jauna", idatzi zuen behin.

Etxekoak

Vaya Semanita da Facebooken ekimen gehien antolatzen dituen gure telesailetako bat. Orain, 100.000 jarraitzaileen kopurua gainditzeko lanean ari dira. Sare sozialetan lehen pausuak ematen ari diren euskal pertsonaia ospetsuen artean dira Fito & Fitipaldis (305.000 seguidores), La Oreja de Van Gogh (32.282 fans), Mikel Erentxun eta Ken Zazpi, besteak beste.

2010/11/24

Google Street Viewen biluzik agertu zen gizonaren misterioa

Kotxe bateko maletategian, hainbat resnarekin eta zakur batekin biluzik agertzen zen gizon baten irudiak zurrumurru ugari eragin ditu Sarean.

2007an Googlel Google Street View kaleratu zuenetik, erremintak jasotako argazkiek harritu egin gaituzte eta horrelako jarraituko dutela dirudi. Alemanian, kotxe bateko maletategian sartutako gizon baten irudiak zurrumurru ugari eragin ditu, Sarean.

Irudian, kotxea garaje batean aparkatuta dago eta biluzik dagoen gizona kotxearen maletategian azaltzen da. Ondoan, botila bat eta hainbat tresna ditu ezkerraldean eta, irudiaren eskuinaldean, zakur bat dago, lurrean.

CNETk jaso duenez, Der Spiegel egunkari alemaniarrak argitaratu zuen irudia eta ordutik asko hitz egin da irudiari buruz.

Googlek, bestalde, argazkia ezabatu du eta Google Street View aztertzen ari direla esan du.

Google Street View-n biluzik azaldutako gizonaren irudia.

The Beatles taldeak bi milioi kopia baino gehiago saldu ditu iTunesen

Liverpoolekoek 450.000 disko saldu dituzte mundu osoan. Abbey Road izan da AEBetako iTunes dendako lanik salduena.

The Beatles talde ingelesak bi milioi abesti baino gehiago eta 450.000 disko baino gehiago saldu ditu iTunesen daraman lehen astean, konpainiak adierazi duenez.

Abbey Road izan da Ameriketako Estatu Batuetan gehien saldu den diskoa eta zerrendako seigarren postua lortu du. The Beatles Box Set bildumak, berriz, hamargarren postua lortu du.

"Here Comes the Sun" abestiak The Beatles taldearen kanturik salduena izatea lortu du, baina Applek jakinarazi duenez, ez du lehen hamar artean izatea lortu.

2010/11/23

Tim Burton Twitterreko jarraitzaileekin ipuin bat idazten ari da

Zuzendariaren proiektuak "Tim Burton's Cadavre Exquis" izena du eta "exquisite corpse" bat da. Hau da, erabiltzaileek proposatutako esaldiekin istorio bat sortzeko jokoa.

Tim Burton zinemagileak eta idazleak bere jarraitzaileei laguntza eskatu die Twitter sare sozialean iturri anitzeko ipuin bat sortzeko. Sorkuntza horrekin Torontoko museoan egingo duten bere obrari buruzko erakusketa bat sustatu nahi du.

Proiektuak "Tim Burton's Cadavre Exquis" izena du eta "exquisite corpse" bat da. Hau da, erabiltzaileek proposatutako esaldiekin istorio bat sortzeko jokoa.

Horrela funtzionatzen du gutxi gorabehera Burtonen esperimentuak. "Stainboy" pertsonaiaren abenturak deskribatzen dituen esaldi batekin hasi du ekimena zuzendariak eta erabiltzaileei "#BurtonStory" tagarekin istorioari lerro bat gehitzea proposatu die. Eguneko "tweet" onenekin osatuko dute ipuina gaurtik datorren abenduaren 6ra arte.

Esperimentu honek Toronton egingo duten Tim Burtoni buruzko atzera begirakoarekin zerikusia du. Erakusketa, datorren azaroaren 26tik aurrera, TIFF Bell Lightbox-en, Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren egoitzan izango da.

Proposamen hori New Yorkeko MoMa museoan izan da aurretik eta, bertan, museoaren historian gehien ikusi den hirugarren erakusketa izan zen.

2010/11/22

Baliteke Applek iPaderako egunkari esklusiboa izatea laster

Steve Jobs eta Ruper Murdoch iPadarentzat egunkari bat sortzeko lanean ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Rupert Murdoch eta Steve Jobs News Corp eta Apple enpresetako arduradunak iPad gailuan bakarrik erabiliko den egunkari bat prestatzen ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Bi enpresek albistea konfirmatu ez duten arren, badirudi dagoeneko 100 kazetari ezagun hautatu dituztela argitalpenean lan egiteko. Ekimenak 30 milioi dolarreko aurrekontua omen du.

Albistea egia bada, egunkaria datorren urteko hasiera aldera iritsiko da. AEBetako komunikabideek argitaratu dutenez, argitalpena iPadean bakarrik ikusi ahalko da, ez da paperean edo Sarean topatuko. Helburua "egunkaria" iPadean edo antzeko gailuetan bakarrik eskaintzea da.

Argitalpenaren prezioa 0,99 dolarrekoa izango da. Oraindik ez da zuzendariaren izena ezagutu, baina The Guardian britainiarrak adierazi duenez, Jesse Angelo New York Posteko zuzendaria izan liteke.

Applek iPadarentzat egunkari esklusiboa kaleratu lezake

Steve Jobs eta Ruper Murdoch iPadarentzat egunkari bat sortzeko lanean ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Rupert Murdoch eta Steve Jobs News Corp eta Apple enpresetako arduradunak iPad gailuan bakarrik erabiliko den egunkari bat prestatzen ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Bi enpresek albistea konfirmatu ez duten arren, badirudi dagoeneko 100 kazetari ezagun hautatu dituztela argitalpenean lan egiteko. Ekimenak 30 milioi dolarreko aurrekontua omen du.

Albistea egia bada, egunkaria datorren urteko hasiera aldera iritsiko da. AEBetako komunikabideek argitaratu dutenez, argitalpena iPadean bakarrik ikusi ahalko da, ez da paperean edo Sarean topatuko. Helburua "egunkaria" iPadean edo antzeko gailuetan bakarrik eskaintzea da.

Argitalpenaren prezioa 0,99 dolarrekoa izango da. Oraindik ez da zuzendariaren izena ezagutu, baina The Guardian britainiarrak adierazi duenez, Jesse Angelo New York Posteko zuzendaria izan liteke.

2010/11/19

Tuentik bere mugikorren eskaintza aste batzuetan aterako du

Expansion egunkariaren arabera, sare sozialak telefonia mugikorraren zerbitzua eskainiko du, eta merkatuko salneurri baxuenen artean egongo dira bere prezioak.

Tuenti Espainiako sare sozialak datorren asteetan Telefonica sarearen gaineko telefonia mugikorraren zerbitzua aterako du. Azken horrek Interneteko enpresaren % 85 erosi zuen abuztuan, minutuko salneurri baxuak izanez, 4 zentimo inguru, Expansion egunkariaren arabera.

Ez Tuentik, 8 milioi erabiltzaile inguru dituen sare sozialak, ez Telefonicak ez dute informazioaren inguruan mintzatu nahi izan.

Tuentik irailean mugikor birtualen operadore bezala (sare propiorik gabe) erregistratzeko eskatu zuen Telekomunikazio Merkatuaren Batzordean eta geroztik, zerbitzu hori emateko gai da.

Expansion egunkariaren arabera, "low cost" izeneko operadoreen artean jarriko da "Tuentimobil", merkatuko salneurri baxuenen artean egongo diren prezioekin, 4 zentimo minutuko bere mugikorren artean eta 8 zentimo minutuko beste operadoreekin, hala ere, oraindik ez ditu zeheaztu izango duen eskaintzaren azkeneko xehetasunak.

Interneteko 12 iruzur handienak, Gabonetara begira

iPadak Gabonetako iruzur handien zerrendako lehen postuan daude, McAfee segurtasun enpresaren arabera.

McAfee Interneteko segurtasun empresak, izen bereko biruskontrakoaren sortzaileak, kontsumitzaileek Gabonetan kontuan hartzeko 12 iruzur handienak zerrendatu ditu:


1.- iPadak saltzeko eskaintza faltsuak
Appleren produktuak salduenak izaten ari dira, eta beraz, zibergaizkileak eskaintza faltsuak egiten ari dira: produkturen bat erosi, eta trukean iPad bat doan jaso. Noski, kontsumitzaileek ez dute inoiz jasotzen aparailua, eta gaizkileei kontu-korronte zenbakia eman diete.

2.- "Lagundu! Maula egin didate!"
Gaizkileek mezu faltsuak igortzen dituzte, senide batzuk atzerrian harrapatuta daudela esaten diete, eta dirua eskatzen dute etxera itzul daitezen.

3.- Opari txartel faltsuak
Sare sozialen bitartez, gaizkileek opari txartelak eskaintzen dituzte, baina dirua osteko eta nortasun-lapurretak egiteko egiten dute.

4.- Lan eskaintzak
Gabonetan, jendea diru gehiagoren beharrean dago, eta horretaz baliatuta, lan eskaintza faltsuak egiten dituzte, baina balizko biktimen datuak batzeko amarrua baino ez da.

5.- “Smishing"
Mezu faltsuak igortzen dituzte, biktimaren bankuak egin balu bezala, kontu-korrontean akatsen bat dagoela esateko eta telefono-zenbaki batera deitzea eskatzeko. Biktimen informazioa lortzeko beste aitzakia bat.

6.- Opor eskaintza susmagarriak
Webgune faltsuak sortzen dituzte, opor eskaintza faltsu bete, eta bezeroek aldez aurretik egin behar dituzte ordainketak. Dena iruzurra.

7.- Krisiarekin lotutako iruzurrak
Interes txikiko maileguak eskaintzen dituzte, baina dirua gaizkileen poltsikoetara iristen da zuzen-zuzenean.

8.- Zoriontzeko txartelak
Urtebetetzeak, Gabonak eta beste motatako ospakizun batzuk zoriontzeko txartelak igortzen dituzte, baina estekak birusetara daude lotuta.

9.- Tranpa merkeak
Gaizkileek produktu merkeak eskaintzen dituzte, baina lapurtzea baino ez dute helburu.

10.- Elkartasunarekin eta karitatearekin lotutakoak
Umeentzat, adinekoentzat edo azken hondamendi naturalaren biktimentzat dirua eskatzen dute, baina euren poltsikoetan geratzen da.

11.- Deskarga arriskutsuak
Gabonetako ikurrak dituzten pantaila-babesleak modu egokiak dira birusak eta beste tankerako mehatxuak hedatzeko.

12.- Wi-fi hoteletan eta aireportuetan
Gabonetan jende asko oporretan dago, eta hoteletako eta aireportuetako wi-fiak erabiltzen dituzte, eta hackerrak zain daude.

2010/11/18

Zientzialariak Euskadira ekartzeko webgunea sortu dute

Science.careers.eu atariak ikertzaileentzat Euskadin dauden lan eskaintzak bilduko ditu eta helburua euskal eskaintza zientifikoari ikuspen handiagoa ematea da.

Ikerbasque erakundeak, zientzia eta ikerketa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Science.careers.eu webgunea sortu du. Talentu zientifikoa erakartzeko, atariak ikertzaileentzat Euskadin dauden lan eskaintzak bilduko ditu. Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Fernando Cossio Ikerbasqueko batzar eragileko presidenteak aurkeztu dute webgunea eta, gaur egun, atariak 27 lanposturen berri ematen duela argitu dute. Gainera, dagoeneko postu horietarako 331 eskakizun jaso dituztela adierazi dute.

Webgunea ingelesez bakarrik dago, zientzialarien hizkuntza baita, eta hiru euskal unibertsitateek (EHU, Deusto eta Mondragon) eskaintzen dituzten ikerketa lanpostuen inguruko informazioa jasotzen du. Helburua euskal eskaintza zientifikoari nazioarteko ikuspen handiagoa ematea da eta, horrez gain, postu bakoitzerako hautagai kopurua handitzea. Horrela, azkenean aukeratutako ikertzailearen kalitatea hobetu nahi dute.

Cossiok azaldu du Ikerbasqueren helburua Euskadin sortuko den ikertzaile bakoitzaren postua "ahalik eta eraginkorrena" izatea da eta, horretarako, "onenak ekarri behar dira", esan du. Celaak, bestalde, 331 eskakizunetatik -iza baino ehun gehiago- Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) eta Harvard Unibertsitatekoak jaso dituztela. Horrek "munduan ezagutzen gaituztela eta gure ikerketa eskaintza interesgarria dela esan nahi du", sailburuaren aburuz.

Horrez gain, sailburuak esan du webgune berriaren eskaintzak Euraxess atari europarrean ere azalduko direla. Horri esker, garatzen ari diren ikertzaileak eta Euskadin ibilbidea egin dezaketenak zeintzuk diren ezagutuko dute.

Isabel Celaa eta Fernando Cossio, gaur goizeko aurkezpenean.

Boutiques.com; Googlek modaren alde egindako apustua

Erosketa "pertsonalizatuak" egiteko aukera eskaintzen dio bezeroari atari berri honek.

Internet bidezko erosketen aldeko apustu garbia egin du Googlek. Bilatzaile honek bere blogean azaltzen duenez, ez da gauza bera kamera bat edo soineko bat erostea, horregatik, erosketa pertsonalizatua eskaintzen duen atari bat kaleratu nahi izan du.

Boutiques.com-ek erosketak modu erosoagoan egiteko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Hain zuzen ere, bezeroaren gustuak aztertzen ditu eta erosketa aukera ezberdinak erakusten dizkio.

Hori lortzeko, hainbat galdera egiten dizkio erabiltzaileari. Modu horretan, jantziak, koloreak zein estanpatuak hautatzen laguntzen dio eta informazio horrekin bezeroari gehien interesatzen zaizkion produktuak erakusten ditu.

Gustuak finkatzea eta bezeroak nahi duena zer den jakitea lortzen duen momentuan, Boutiques.com atariak online denda batera bideratzen du eroslea. Horrela, sarean jantziak saltzen dituzten denden eta bezeroaren arteko bitartekari bilakatzen da webgune berri hau.

2010/11/17

Prezi.com, presentazio ikusgarriak on-line

Prezi (http://www.prezi.com) presentazio erakargarri eta  ikusgarriak egiteko on-line herraminta bat da. Power Point edo Impress programak sor ditzazketen presentazioak hobetetzen ditu, efektu eta aukera desberdinekin.

Kontu mota desberdinak daude web orri honetan, debaldeko bertsio bat ere badago. Bertsio honetan on-line egindako presentazioa zeure disko gogorrera jeitsi dezakezu gero zure pendrive edo portatilean eraman eta erakusteko, hori bai, ezingo duzu off-line editatu. Hori ordaindutako bertsioan bakarrik egin ahal da.

Espotatutako presentazioa, flash formatoan esportatzen da eta benetan pena merezi duen emaitzak lor daitezke. Bertan erregistratuta, 5 minutuko bideo tutorialtxoan ikus daitekeen bezala.

2010/11/16

Beatlesen musika iTunesen izango da historian lehen aldiz

Akordioaren berri emateko, Applek iTunesen webgunean mezu sinple bat besterik ez du jarri: "Beatles. Orain, iTunesen".

Hemendik aurrera eta historian lehen aldiz, Appleren iTunes zerbitzuaren erabiltzaileek Beatlesen diskografia osoa izango dute eskuragai, konpainia estatubatuarrak adierazi duenaren arabera.

Akordioaren berri emateko, Applek iTunesen webgunean mezu sinple bat besterik ez du jarri: "Beatles. Orain, iTunesen".

Beatles taldearen musika Apple enpresaren iTunes musika plataformara iritsiko da horrela, The Wall Street Journal egunkariak aurreratu duenaren arabera.

Egunkari estatubatuarrak adierazi du Steve Jobsen konpainiak gaur jakinaraziko duela berria.

Applek bere atarian ere argitaratu duenez, iTunesi buruzko informazio "zirraragarria" aditzera emango du gaur.

The Wall Street Journaleko iturrien aburuz, elkarrizketa ugariren ostean, Apple enpresak, Beatlesen ordezkariek eta EMI zigiluak akordioa lortu dute taldearen musika Interneten lehen aldiz hedatzeko.

Beatlesen musikari asko kostatu zaio merkataritza elektronikora iristea. Jarrera hori ere talde ingelesak aldaketa teknologikoetara moldatzeko duen moteltasunaren isla da.

John Lennonen eta Paul McCartneyren taldeak 1987ra arte itxaron zuen laukoaren grabazioak CD formatura pasatzeko.

Hala ere, azken urteetan izan den salmenten beherakadari aurre egin dio Beatles taldeak eta frankizia egonkorrenetako bat bezala mantendu da.

Beatlesen musika iTunesera, The Wall Street Journalen ustez

Steve Jobsen konpainiak Liverpooleko taldea Appleren plataforma musikalera iritsiko dela jakinarazi lezakeela adierazi du egunkari estatubatuarrak.

Beatles taldearen musika Apple enpresaren iTunes musika plataformara iritsiko da, The Wall Street Journal egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Egunkari estatubatuarrak adierazi du Steve Jobsen konpainiak gaur jakinaraziko duela berria.

Applek bere atarian ere argitaratu duenez, iTunesi buruzko informazio "zirraragarria" aditzera emango du gaur.

The Wall Street Journaleko iturrien aburuz, elkarrizketa ugariren ostean, Apple enpresak, Beatlesen ordezkariek eta EMI zigiluak akordioa lortu dute taldearen musika Interneten lehen aldiz hedatzeko.

Beatlesen musikari asko kostatu zaio merkataritza elektronikora iristea. Jarrera hori ere talde ingelesak aldaketa teknologikoetara moldatzeko duen moteltasunaren isla da.

John Lennonen eta Paul McCartneyren taldeak 1987ra arte itxaron zuen laukoaren grabazioak CD formatura pasatzeko.

Hala ere, azken urteetan izan den salmenten beherakadari aurre egin dio Beatles taldeak eta frankizia egonkorrenetako bat bezala mantendu da.

2010/11/15

Posta elektroniko zerbitzua martxan jarri du Facebook sare sozialak

Zerbitzua "e-maila" ez dela errepikatu du Zuckerbergek, beste zerbitzu batzuk uztartzen dituen hurrengo belaunaldi bat baizik, "informalagoa, pertsonalagoa, sinpleagoa, laburragoa eta minimalistagoa".

Posta elektroniko zerbitzu propioa martxan jarri du Facebook sare sozialak. Web 2.0 Summit kongresuan aurkeztu dute Facebookmail berria, San Franciscon (AEB). Mark Zuckerberg sare sozialeko sortzaileak baieztatu du albistea.

Sare sozialeko erabiltzaile kopuru handia ikusita posta elektronikoak indar handiarekin abiatuko da. Erabiltzaileek e-mailak bidali ahal izango dituzte @facebook.com helbidearekin.

Agerraldian, zerbitzu berria "e-maila ez" dela errepikatu du Zuckerbergek, beste zerbitzu batzuk uztartzen dituen hurrengo belaunaldi bat baizik, "informalagoa, pertsonalagoa, sinpleagoa, laburragoa eta minimalistagoa".

Aplikazio berri honekin "lagunekin" elkarrizketak izateko aukera izango dute erabiltzaileek, SMS, chat edo "e-mailaren" bidez. Zerbitzua datozen hilabeteetan erabilgarri egongo da. "Hau ez da e-mail 'killer' bat", adierazi du Facebookeko sortzaileak.

Baikortasuna

Zuckerberg eta lankideak baikor agertu dira, eta "jendearekin harremanetan jartzeko hamar digituak erabiltzeari laster utziko" diogula esan dute. "Lagunak izenaren bidez aukeratu eta elkarrizketa berehala hasiko dugu", erantsi dute.

Jendea posta elektronikoaren bidez harremanetan izango da, Facebooken egon ala ez.

Datuak sarean kudeatzeko gaitasun handiena Microsoft eta Google konpainiek dute egun. Orain Facebook sartu da jokoan, 500 milioi erabiltzaile dituela. Horregatik, posta elektronikoko erregeek kezkatzeko arrazoiak dituzte.

Mark Zuckerberg sare Facebook sare sozialeko sortzailea. Argazkia: EFE

Neska-lagun ohia Facebooken biluzik erakusteagatik kartzelaratu dute

Sare sozial batean pertsona baten ohorea edota irudia urratu ditzakeen edukiak argitaratzeagatik zigortu duten lehen pertsona izan da.

Bost asteko kartzela zigorra jarri diote gazte bati neska-lagun ohia biluzik azaltzen zen argazkiak Facebooken argitaratzeagatik. Sare sozial batean pertsona baten ohorea edota irudia urratu ditzaketen edukiak argitaratzeagatik zigortu duten lehen pertsona izan da.

Joshua Simon Ashbyk 20 urte ditu eta Wellingtonen (AEB) bizi da. Gazteak argitaratu zituen argazkien ondoan hitz itsusiak idatzi zituen. Hasiera batean, Joshuaren 218 lagunek bakarrik ikusi zitzaketen argazki horiek, baina, ondoren, gazteak Facebookeko sare guztian hedatzea erabaki zuen. Argazkia 12 orduz izan zen ikusgai, poliziak kendu zuen arte.

Gaztearen defentsak adierazi duenez, Joshuak alkoholaren eraginpean jarri zituen argazkiak, Interneten. Andrew Becroft epailearen ustez, berriz, gertakari horiek ez dira aringarriak eta bost asteko kartzela zigorra jarri dio akusatuari. Erabakia justifikatzeko, epaileak azaldu du argitalpen legeak ez datozela gaur egungo Interneteko egoerarekin bat.

Espainian antzeko kasu bat izan da. Joan den astean Polizia Nazionalak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen, Gijonen, bikotekide ohiaren argazkiak Interneten argitaratzea leporatuta.

2010/11/12

'Call Of Duty'-k salmenta-markak hautsi ditu

Call of Duty: Black Ops bideo-jokoen erreferentzia puntu bilakatu da 5,6 milioi kopia salduz.Ezkutuko operazio birtualen bideo-jokoak salmenta-markak hautsi ditu merkatuan izandako lehenengo hiru egunetan, Kubako Gobernua sumindu eta soldaduen bideo-jokoen erreferentzia puntu berri bilakatzeaz gain, iturri estatubatuarren arabera.

Asteartean merkatuan salgai jarri zutenetik, AEBetan eta Erresuma Batuan Black Ops jokoaren 5,6 milioi kopia saldu dira eta ekoizleek 262 milioi euro inguru bildu dituzte.

Iaz Modern Warfare2 jokoak merkatuan eginiko lehenengo jardunaldian 226 milioi euro irabazi zituen.


Call of Duty: Black Ops jokuaren irudi. Argazkia: www.callofduty.com

Horrelakoa zen Steve Jobsen Apple-1 lehen ordenagailua

Munduko enpresa teknologiko garrantzitsuenetako baten historia garaje batean hasi zen eta 8K-ko memoria du. Orain, informatikaren mugarri honek 240.000 dolar balio ditu.

1976. urtean Steve Jobs gurasoen garajean sartu zen eta bere lehen Apple-1 ordenagailua sortu zuen. Garai hartan, gailua nahiko garestia zen, 666,66 dolar. Orain, berriz, informatikaren historiaren mugarri hau eskuratu nahi dutenek 240.000 dolar ordaindu beharko dituzte.

Eskuz eginda dago eta 8K-ko memoria du. Apple-1 ordenagailua altxor bat da jatorrizko paketean, instrukzio gidarekin eta Jobsek berak sinatutako eskutitz batekin eskuratu daitekeelako.

Apple-1 MOS 6502 a 1.0MHz prozesadorea zuen lehen ordenagailua izan zen eta irakurtzeko eta idazteko kassette bat zuen.

Horrelakoa zen Steve Jobsen Apple-1 lehen ordenagailua. Argakzia: Gizmodo.com

2010/11/09

Twitterreko erabiltzaileak, Facebookekoak baino aberatsagoak dira

Ikerketa baten arabera, Twiterreko erabiltzaileen % 30ek unibertsitate mailako ikasketak dituzte, baina estatubatuarren % 19k bakarrik egin dute graduko ikasketaren bat.

Twitterreko erabiltzaileek Facebookekoek baino diru gehiago irabazten dute eta prestakuntza akademiko handiagoa dute, Edison Research eta Arbitron Internet enpresek egindako mikrobloggingari buruzko ikerketa baten arabera.

"Twitter sare sozialeko erabiltzaileen % 30ek unibertsitate mailako ikasketak dituzte, baina estatubatuarren % 19k bakarrik egin dute graduko ikasketaren bat", azaldu dute adituek. Horren ondorioz, ikerketaren arabera, kultura eta ikasketa maila gehiago izateak diru gehiago irabaztea eragiten du.

Gainera, ikerketak adierazi du Twitter smartphonetatik gehien kontsultatzen den sare soziala dela. "Erabiltzaileen % 51k markak jarraitzen dituela esan du, baina beste sare sozial batzuetako erabiltzaileen % 16k onartu dute joera hori", gaineratu dute.

2010/11/08

Mario Brosek bere izeneko kalea dauka

Larunbatean inauguratu zuten Zaragozan Super Mario Bros izeneko etorbidea. Nintendo etxeko iturgin ezagunenaren 25. urteurrenean egin dute ekimena.

Mario Bros Nintendo etxeko iturgin ezagunenak bere izena daraman kalea dauka. Larunbatean inauguratu zuten Zaragozan eta Mario Brosen 25. urteurrenarekin bat egin duen ekimena izan da. Beraz, dagoeneko ez da harritzekoa izango Mario Brosen kalean bizi diren pertsonak aurkitzea.

Auzotarrek izan duten ideia izan da euren kaleari Mario Bros izena jartzearena. Auzo berria da, 21.000 lagun biziko dira bertan eta iaz hasi ziren auzo-elkartetik bertako kaleen izenak erabakitzeko prozesuarekin. Biztanleen %80ak kale nagusiari Mario Bross izena jartzearen alde eman zuen botoa. Ondoren, udaletxean aurkeztu zuten ekimena eta azkenik joan zen larunbatean egin zuten errealitate euren nahia, kalearen inaugurazio ofiziala egin baitzen.

Honela bada, Zaragoza da bideojoko bati kale bat eskaini dion munduko lehenengo hiria. Antzerako ekimen bat zerabilten esku artean Derby hirian (Erresuma Batua), baina han ez zuten hiritarren babesik lortu.


2010/11/04

Facebookek ez du telefono mugikorrik izango

Konpainiak adierazi du ez duela telefonoa kaleratzeko asmorik, baina Facebookeko kontuekin lotutako mugikorretako zerbitzuak bateratuko dituen sistema bat aurkeztu du.Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak adierazi duenez, bere enpresak ez du telefono mugikorrik merkaturatzeko asmorik. Zuckerbergek orain aste batzuk Interneten hasi ziren zurrumurruak gezurtatu nahi izan ditu adierazpen horiekin. Halaber, sare sozialaren arduradunak gaineratu du mugikorretarako aplikazioak hobetu egingo dituztela.

Berrikuntza nagusia Facebookeko kontuekin lotutako mugikorretako zerbitzuak bateratuko dituen sistema bat da.

Facebookek baimenduko duen esteka baten bitartez, mugikorretarako aplikazio berrietarako sarbidea sinplifikatuko duen plataforma bat izango da. Horrek, gainera, erabiltzaileak aplikazio horiek erabili nahi dituen bakoitzean datuak sartu behar ez izatea ahalbidetuko du.

Zerbitzua dagoeneko Flixster, Groupon, Loopt, Yelp eta Zynga Poker Android sistemetan erabil daiteke.


2010/11/03

'Conficker', urrian infekzio gehien eragin dituen birusa

Infekzio horien arrazoi nagusia "erabiltzaileek sistema eragileak ez berritzea” da, segurtasun konpainia batek adierazi duenez."Conficker" izeneko birusa urrian Espainiako ordenagailuetan infekzio gehien eragin dituena izan da. BitDefender softwarearen segurtasun konpainiak adierazi duenez, infekzio horien arrazoi nagusia "erabiltzaileek sistema eragileak ez berritzea” da.

"Conficker" birusak urrian izan diren infekzioen % 7,3 eragin ditu. Birusak Microsoft Windows Server Service RPC sistemaren ahuleziak aprobetxatzen ditu.

Birusa sare lokaletik iristen da ordenagailu batetik bestera eta ez die erabiltzaileei Windows Update sistemara sartzen uzten. Gainera, segurtasun elementuen saltzaileen atarietarako sarbidea ere oztopatzen du.

Bigarren postuan, "Trojan.AutorunINF.Gen" izeneko birusa dago, infekzio guztien % 6,5 eragin baititu. DVD edo CDak erreproduzitzeko behar den sistema erabiltzen du ekipo batetik bestera joateko.

Hirugarren "Exploit.PDF-JS.Gen" birusa izan da (% 4,5), eta atzetik "Trojan.Wimad.Gen.1" (% 4,4) eta "Worm.Autorun.VHG" (% 4) ditu.


2010/11/02

Facebookek garatzaileak zigortu ditu erabiltzaileen datuak saltzearren

Konpainiak adierazi du pertsona horiei sare sozialaren komunikazio kanaletan sartzea debekatuko diela eta neurri hori datozen sei hilbateetan mantenduko dutela.

Facebookek erabiltzaileen ID-ak saltzen zituzten sare sozialerako lan egiten duten hainbat garatzaile harrapatu ditu. Datu horien salmenta, Facebookek bere blogean adierazi duenez, erabiltzaileak jakin gabe bere datuak argitaratzen dituen nabigatzailean arazo bat ikertzen ari zirenean ezagutu dute.

Blogean azaldu dutenaren arabera, datu horiek erabiltzaileei publizitate zehatzagoa eskaintzen zieten enpresei eskaintzen zizkieten.

Sare sozialak garatzaile horiek zein diren zehaztu ez duen arren, hamabi baino gutxiago direla esan du. Konpainiak pertsona horiei sare sozialeko komunikazio kanaletara sarbidea debekatuko die sei hilabetez eta Facebookeko segurtasun irizpideekin bat datozela jakiteko ikertuko dituzte.

"Facebookek ez du erabiltzaileen informazioa inoiz saldu eta ez du sekula egingo", esan dute konpainiakoek.

"Neurri hauekin, erabiltzaileen informazioa babesteko egin behar duguna egin dugula uste dugu", gaineratu dute.

2010/11/01

Gamerland bideo-jokoen azoka azken txanpan sartu da

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da egunotan Barakaldo. Lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira BECen.

Barakaldon egiten ari diren Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka bisitatu nahi dutenek gaur izango dute azken aukera. Iragan ostiralean zabaldu zituen ateak Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta, gaur arte, bideo-joko berrienez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa da Barakaldon egiten ari direna eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatzen du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak ematen ari dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere badira.