2010/11/22

Baliteke Applek iPaderako egunkari esklusiboa izatea laster

Steve Jobs eta Ruper Murdoch iPadarentzat egunkari bat sortzeko lanean ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Rupert Murdoch eta Steve Jobs News Corp eta Apple enpresetako arduradunak iPad gailuan bakarrik erabiliko den egunkari bat prestatzen ari dira. The Daily izeneko argitalpenak "orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko luke".

Bi enpresek albistea konfirmatu ez duten arren, badirudi dagoeneko 100 kazetari ezagun hautatu dituztela argitalpenean lan egiteko. Ekimenak 30 milioi dolarreko aurrekontua omen du.

Albistea egia bada, egunkaria datorren urteko hasiera aldera iritsiko da. AEBetako komunikabideek argitaratu dutenez, argitalpena iPadean bakarrik ikusi ahalko da, ez da paperean edo Sarean topatuko. Helburua "egunkaria" iPadean edo antzeko gailuetan bakarrik eskaintzea da.

Argitalpenaren prezioa 0,99 dolarrekoa izango da. Oraindik ez da zuzendariaren izena ezagutu, baina The Guardian britainiarrak adierazi duenez, Jesse Angelo New York Posteko zuzendaria izan liteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario