2010/11/24

The Beatles taldeak bi milioi kopia baino gehiago saldu ditu iTunesen

Liverpoolekoek 450.000 disko saldu dituzte mundu osoan. Abbey Road izan da AEBetako iTunes dendako lanik salduena.

The Beatles talde ingelesak bi milioi abesti baino gehiago eta 450.000 disko baino gehiago saldu ditu iTunesen daraman lehen astean, konpainiak adierazi duenez.

Abbey Road izan da Ameriketako Estatu Batuetan gehien saldu den diskoa eta zerrendako seigarren postua lortu du. The Beatles Box Set bildumak, berriz, hamargarren postua lortu du.

"Here Comes the Sun" abestiak The Beatles taldearen kanturik salduena izatea lortu du, baina Applek jakinarazi duenez, ez du lehen hamar artean izatea lortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario