2010/11/16

Beatlesen musika iTunesera, The Wall Street Journalen ustez

Steve Jobsen konpainiak Liverpooleko taldea Appleren plataforma musikalera iritsiko dela jakinarazi lezakeela adierazi du egunkari estatubatuarrak.

Beatles taldearen musika Apple enpresaren iTunes musika plataformara iritsiko da, The Wall Street Journal egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Egunkari estatubatuarrak adierazi du Steve Jobsen konpainiak gaur jakinaraziko duela berria.

Applek bere atarian ere argitaratu duenez, iTunesi buruzko informazio "zirraragarria" aditzera emango du gaur.

The Wall Street Journaleko iturrien aburuz, elkarrizketa ugariren ostean, Apple enpresak, Beatlesen ordezkariek eta EMI zigiluak akordioa lortu dute taldearen musika Interneten lehen aldiz hedatzeko.

Beatlesen musikari asko kostatu zaio merkataritza elektronikora iristea. Jarrera hori ere talde ingelesak aldaketa teknologikoetara moldatzeko duen moteltasunaren isla da.

John Lennonen eta Paul McCartneyren taldeak 1987ra arte itxaron zuen laukoaren grabazioak CD formatura pasatzeko.

Hala ere, azken urteetan izan den salmenten beherakadari aurre egin dio Beatles taldeak eta frankizia egonkorrenetako bat bezala mantendu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario