2010/11/27

Bertsolaritza ikasteko lehen bideo-jokoa atera dute

Bideo-jokoaren helburuak euskararen mundua sustatzea eta bertsolaritza ezagutaraztea dira. Abenduaren 4ean aurkeztuko dute Durangoko Liburu eta Disko Azokan.

Gestionet Multimedia Bizkaiko enpresak "Bertsoz Bertso. Zortziko txiki txapelketa" garatu du, etxeko txikienenei zuzenduta dagoen bideo-jokoa. Horren helburuak euskararen erabilera sustatzea eta bertsolaritzaren mundua ezagutaraztea dira, jokoaren arduradun nagusiaren arabera.

Joko berria Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dute, abenduaren 4ean.

Erandion egoitza duen enpresak ordenagailuetarako bideo-joko bat prestatu, eta 350 bertso egiteko aukera ematen du.

Jokoak ikasteko aukera ere ematen du, erabiltzaileak bertsolaritzaren mundua eta historia ezagutu ahal izango baititu, Euskal Herriko bertsolariak zeintzuk diren jakiteko aukera izateaz gain. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek jokoaren garapena bermatu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario