2010/11/18

Boutiques.com; Googlek modaren alde egindako apustua

Erosketa "pertsonalizatuak" egiteko aukera eskaintzen dio bezeroari atari berri honek.

Internet bidezko erosketen aldeko apustu garbia egin du Googlek. Bilatzaile honek bere blogean azaltzen duenez, ez da gauza bera kamera bat edo soineko bat erostea, horregatik, erosketa pertsonalizatua eskaintzen duen atari bat kaleratu nahi izan du.

Boutiques.com-ek erosketak modu erosoagoan egiteko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari. Hain zuzen ere, bezeroaren gustuak aztertzen ditu eta erosketa aukera ezberdinak erakusten dizkio.

Hori lortzeko, hainbat galdera egiten dizkio erabiltzaileari. Modu horretan, jantziak, koloreak zein estanpatuak hautatzen laguntzen dio eta informazio horrekin bezeroari gehien interesatzen zaizkion produktuak erakusten ditu.

Gustuak finkatzea eta bezeroak nahi duena zer den jakitea lortzen duen momentuan, Boutiques.com atariak online denda batera bideratzen du eroslea. Horrela, sarean jantziak saltzen dituzten denden eta bezeroaren arteko bitartekari bilakatzen da webgune berri hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario