2010/11/30

''Nick dut nik'', finalista 2010eko Buber sarietan

Blog korporatiborik onena atalean beste lau webgunerekin lehiatuko da. Zortzigarren edizioaren irabazleak Gasteizen ostegun honetan ospatuko den jai batean ezagutaraziko dituzte.

"Nick dut nik" ETBko telebista programaren webgunea finalista da 2010eko Buber sarien zortzigarren edizioan. Euskadiko Internet proiektuen inguruko saioaren orrialdea Blog korporatibo onenaren atalean lehiatuko da beste laurekin batera (automationintheworld.com, rediles.com, codesyntax.com y pandalabs.pandasecurity.com).

Bederatzi ataletako irabazleak (Blogo edo orrialde pertsonal onena, Software librea ondoen sustatzen duen webgunea, Euskara ondoen sustatzen duen webgunea, Web orririk erabilgarriena eta erabilerrazena, Hiritarrentzako zerbitzu web orri onena, Web berrikuntzari saria, Internet&Euskadi Elkartearen Ohorezko Saria eta aipatutako Blog korporatiborik onena) ostegun honetan, abenduak 2, Gasteizko Europa Jauregian egingo den jai batean ezagutaraziko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, sari banaketa egin baino lehen, sei aditu Interneten 2011ean izango diren berrikuntzen inguruan mintzatuko dira. Hori horrela, Softec enpresako Mikel Irizarrek, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Pedro Alberto Gonzalezek edo eitb.com-ek sareen sarean etorkizun hurbilean izan daitezkenei buruz hitz egingo dute. Kontsulta ezazu egitaraua eta eman izena hemen.

Arantza Garcesek aurkeztutako saioa asteazkenetan ETB-3n ematen dute, ostiraletan ETB-1en eta igandetan, ETB-2n. "Nick dut nik"en webguneak telebistan eskainitako erreportaje eta elkarrizketak biltzen ditu, baina horrez gain, giza-harremanetarako plataforma bihurtzea du helburu, bakoitzak bere web proiektuen berri eman eta saioaren edukien sorreran parte hartzeko aukera eskainiz.

Internet & Euskadi Elkarteak sustatzen ditu Buber sariak. Sariek euskal gaien inguruan Interneten sortu zuten lehen webguneari zor diote izena (Blas Pedro Uberoagak 1994an sortutakoa).

''Nick dut nik''en webgunea finalista da Buber sarietan Argazkia: eitb.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario