2010/11/04

Facebookek ez du telefono mugikorrik izango

Konpainiak adierazi du ez duela telefonoa kaleratzeko asmorik, baina Facebookeko kontuekin lotutako mugikorretako zerbitzuak bateratuko dituen sistema bat aurkeztu du.Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak adierazi duenez, bere enpresak ez du telefono mugikorrik merkaturatzeko asmorik. Zuckerbergek orain aste batzuk Interneten hasi ziren zurrumurruak gezurtatu nahi izan ditu adierazpen horiekin. Halaber, sare sozialaren arduradunak gaineratu du mugikorretarako aplikazioak hobetu egingo dituztela.

Berrikuntza nagusia Facebookeko kontuekin lotutako mugikorretako zerbitzuak bateratuko dituen sistema bat da.

Facebookek baimenduko duen esteka baten bitartez, mugikorretarako aplikazio berrietarako sarbidea sinplifikatuko duen plataforma bat izango da. Horrek, gainera, erabiltzaileak aplikazio horiek erabili nahi dituen bakoitzean datuak sartu behar ez izatea ahalbidetuko du.

Zerbitzua dagoeneko Flixster, Groupon, Loopt, Yelp eta Zynga Poker Android sistemetan erabil daiteke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario