2010/11/01

Gamerland bideo-jokoen azoka azken txanpan sartu da

Teknologia berriekin eta berrikuntzekin lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da egunotan Barakaldo. Lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira BECen.

Barakaldon egiten ari diren Gamerland Bideo-jokoen eta Berrikuntzen Nazioarteko Azoka bisitatu nahi dutenek gaur izango dute azken aukera. Iragan ostiralean zabaldu zituen ateak Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta, gaur arte, bideo-joko berrienez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Hain zuzen ere, azoka honen lehen edizioa da Barakaldon egiten ari direna eta "formakuntza, hezkuntza eta lana" sustatzea bilatzen du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horretarako "teknologia berriekin eta berrikuntzekin" lotura duten enpresen erakusleiho bilakatu da BEC. Bertan, lehiaketak, jokoak nahiz teknologia aparatu berrienen aurkezpenak egiten ari dira.

Bestalde, bideo-jokoen sektorean lan egiteko dauden aukerak aztertzen dituzten hitzaldiak ematen ari dira eta bertan erakusketariek lan-poltsa bat sortuko dute.

Bisitarien artean, sektore honetan adituak diren pertsonez gain, bideo-jokoen munduan interesa duten gazteak ere badira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario