2010/11/30

Google bere nagusitasunaz baliatu den ikertuko du Bruselak

Interneteko hainbat bilaketa zerbitzuk Europako Batzordean aurkeztutako kexen ondorioz hasi dute ikerketa.

Europako Batzordeak Google konpainia estatubatuarra ikertuko duela adierazi du gaur, ustez Interneteko bilaketen merkatuan bere nagusitasunaz baliatu delako eta nagusitasun horrek EBko arauak urratzen ditu.

Interneteko hainbat bilaketa zerbitzuk Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeari aurkeztutako kexen ondorioz hasi du exekutiboak ikerketa. Enpresa horiek euren zerbitzuak ordainpeko eta doako Googleren bilaketetako emaitzetan zigortuak izaten direla salatu dute eta konpainia estatubatuarrak sistematikoki bere edukien alde egiten duela gaineratu dute.

Salaketa egin duten elkarteen artean dira Foundem atari britainiarra, ejustice.fr bilatzaile frantziarra eta Microsoften Bing bilatzaileko Ciao! ataria, Googlek otsailean adierazi zuenaren arabera.

Europako Batzordeak Googlek bere nagusitasunaz baliatu den ikertuko du eta horretarako beste enpresen emaitzak doako bilaketen zerrendetan beherago jarri dituen aztertuko du.

Bruselak Googlek ordainpeko emaitzetan lehiakoak diren bilaketa zerbitzuen "Kalitate Maila" txikitu duen jakin nahi du. "Kalitate Maila" Googlen publizitatea izateko ordaindu beharreko prezioa neurtzeko erabiltzen den erremintetako bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario