2010/11/08

Mario Brosek bere izeneko kalea dauka

Larunbatean inauguratu zuten Zaragozan Super Mario Bros izeneko etorbidea. Nintendo etxeko iturgin ezagunenaren 25. urteurrenean egin dute ekimena.

Mario Bros Nintendo etxeko iturgin ezagunenak bere izena daraman kalea dauka. Larunbatean inauguratu zuten Zaragozan eta Mario Brosen 25. urteurrenarekin bat egin duen ekimena izan da. Beraz, dagoeneko ez da harritzekoa izango Mario Brosen kalean bizi diren pertsonak aurkitzea.

Auzotarrek izan duten ideia izan da euren kaleari Mario Bros izena jartzearena. Auzo berria da, 21.000 lagun biziko dira bertan eta iaz hasi ziren auzo-elkartetik bertako kaleen izenak erabakitzeko prozesuarekin. Biztanleen %80ak kale nagusiari Mario Bross izena jartzearen alde eman zuen botoa. Ondoren, udaletxean aurkeztu zuten ekimena eta azkenik joan zen larunbatean egin zuten errealitate euren nahia, kalearen inaugurazio ofiziala egin baitzen.

Honela bada, Zaragoza da bideojoko bati kale bat eskaini dion munduko lehenengo hiria. Antzerako ekimen bat zerabilten esku artean Derby hirian (Erresuma Batua), baina han ez zuten hiritarren babesik lortu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario