2010/11/15

Neska-lagun ohia Facebooken biluzik erakusteagatik kartzelaratu dute

Sare sozial batean pertsona baten ohorea edota irudia urratu ditzakeen edukiak argitaratzeagatik zigortu duten lehen pertsona izan da.

Bost asteko kartzela zigorra jarri diote gazte bati neska-lagun ohia biluzik azaltzen zen argazkiak Facebooken argitaratzeagatik. Sare sozial batean pertsona baten ohorea edota irudia urratu ditzaketen edukiak argitaratzeagatik zigortu duten lehen pertsona izan da.

Joshua Simon Ashbyk 20 urte ditu eta Wellingtonen (AEB) bizi da. Gazteak argitaratu zituen argazkien ondoan hitz itsusiak idatzi zituen. Hasiera batean, Joshuaren 218 lagunek bakarrik ikusi zitzaketen argazki horiek, baina, ondoren, gazteak Facebookeko sare guztian hedatzea erabaki zuen. Argazkia 12 orduz izan zen ikusgai, poliziak kendu zuen arte.

Gaztearen defentsak adierazi duenez, Joshuak alkoholaren eraginpean jarri zituen argazkiak, Interneten. Andrew Becroft epailearen ustez, berriz, gertakari horiek ez dira aringarriak eta bost asteko kartzela zigorra jarri dio akusatuari. Erabakia justifikatzeko, epaileak azaldu du argitalpen legeak ez datozela gaur egungo Interneteko egoerarekin bat.

Espainian antzeko kasu bat izan da. Joan den astean Polizia Nazionalak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen, Gijonen, bikotekide ohiaren argazkiak Interneten argitaratzea leporatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario