2010/12/29

Salaketak Appleri, iPhone erabiltzaileen datuak iragarleei emateagatik

Salatu dutenez, Steve Jobsen konpainiako iPhoneek eta iPadek identifikazio kode batzuk dituzte eta horrekin, publizitate enpresek erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen dituzte.Apple informatika konpainiaren kontrako bi salaketa jarri dituzte ustez erabiltzaileen informazioa publizitate enpresen esku jartzeagatik, AEBetako zenbait hedabidek zabaldu dutenez.

Salaketetan agertzen denez, Steve Jobs buru duen enpresako iPhoneek eta iPadek identifikazio kode batzuk dituzte eta horrekin, publizitate enpresei erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzea ahalbidetzen die.

"Aplikazio horiekin informazio gehigarria ari dira eskuratzen publizitatea sareak, bizilekua, adina, diru-sarrerak, arraza, sexu-aukera eta iritzi politikoa besteak beste", Jonathan Lalok iragan abenduaren 23an Kaliforniako auzitegi batean aurkeztu zuen salaketa batean agertzen denez.

Susmagarriak diren aplikazio horien artean egongo lirateke Pandora, Paper Toss, Weather Channel, Toss It, Text4Plus eta Dictionary.com.

Laloren salaketaz gain, Appleren kontra beste salaketa bat jarri zuten egun hartan bertan "erabiltzaileak espiatzea" leporatuta.

Azken salaketa horretan azaldu dutenez, iPhoneek eta iPadek identifikatzaile bat dute (UDID deiturikoa) eta horrek jaitsitako aplikazioei buruzko informazioa gordetzen du, zenbat erabili dituzten, etab.

Erabiltzaileen baimenik gabe informazio eta datu pertsonalak zabaltzea pribatutasunaren urraketa izango litzateke, hau da, delitu federala.

Orraingoz, Applek ez du salaketei buruz duen ikuspuntua zabaldu.

2010/12/22

Lehendabiziko aldiz laugarren sari bat Internet bidez banatu dute

57.896 zenbakia izan da. Internet bidez lotería saltzen zuen atari batean bukaera guztiak jokatzen zituen lagun-talde bati egokitu zaio.

Gabonetako Loteriaren zozketaren historian lehendabiziko aldiz, serie bakoitzeko 200.000 euro banatzen dituen laugarren sari bat, Internet bidez saldu dute. Sarean loteria saltzen duen atari bateko lagun-taldeen sistema baten bitartez saldu da, hain zuzen ere.

57.896 zenbakia izan da. 10:17an atera dute Alicia Rodriguez Martinez eta Gessy Quisnancela Morales neskatoek.

Saridunak La Campanada izeneko lagun-taldeko kideak izan dira. Saltoki ezberdinetako zenbakiak jokatzen zituzten, bukaera guztiekin, gastu eta sari banaketa sistema informatiko baten bitartez.

2010/12/21

Alejandro Sanz: 'Zein koldarrak diren Espainiko politikoak'

Abeslaria kexatu egin da bere Twitterrean Kongresuak deskargen aurkako legea errefusatu dezakeelako.

Alejandro Sanzek 'Sinde' legearen behin betiko bozketa egiteari ez dio itxaron. Lege hori Kongresuak bertan behera utzi dezakeela jakin ostean, Twitterren honako hau idatzi du: "Zein koldarrak diren Espainiako politikoak; jabetza intelektualeko 'Sinde' legea ez dute bozkatuko"

Abeslariak arratsaldeko azken orduan Diputatuen Kongresuan egingo den bozketa jarraituko du. Oraintxe bertan, PSOE 'Sinde' legea onesteko laguntza bilatzen ari da, aldiz, EAJ, PP eta ERC-EB-ICV legearen aurka daude. Gobernuak aurrera eraman dezake CIUren botoekin, baina alderdi horretako kide batzuk legearen kontrako botoa emango duela jakinarazi du. Hori guztiagatik, Alejandro Sanzek galdutzat ematen du.

Alejandro Sanzek bere Twiterrean utzi duen iruzkinak erantzunak izan ditu jada; gehienak kontran, besteak beste, Corazón partío abestiaren zati batekin jolasten duen hau: "Nork ordainduko dizkit nire hamar etxeak?, nork jaitsiko ditu Aresetik nire abestiak?...".

2010/12/16

EITBkin moskeatzen hasi naiz

Eta moskeatzen hasi naiz euron produktuak kontsumitzeko arazoak jartzen dizkidatelako. Beste hedabide guztiak entzuleak lortu nahi dabiltzanean, badirudi hauek entzuleak galdu nahi dituztela.

Arazoa

EITBko irrati guztiak Internet bidez zuzenean entzuteko aukera daukagu, baina hau egin ahal izateko derrigorrez nabigatzailea erabili behar dugu eta irratiaren orrialdetik abiatu behar gera, adibidez Euskadi Irratiko helbidea hau da: http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/

Aukera hori ondo dago, eta ondo entzutzen da, baina horrek ez du nere beharra hasetzen. Ordutegi arazoak direla eta, gustokak diren saio batzuk ezin izaten ditut zuzenean entzun, eta grabatu nahi nituzke beste momentu batean entzun ahal izateko.

Gaur egun hori erraz egin daiteke, tresnak baditugu. Nahi izan ezkero grabazioa programatu dezakegu ordenagailu batek guk nahi ditugun programak automatikoki grabatu eta mp3 formatuan gordetzeko. Gero mp3 horrek gure gustoko tramankuloan sartu, eta nahi degunean entzun ahal izateko.

EITBn kasuan hori ezin dezakegu egin, web nabigatzailea erabiltzea derrigortzen digulako, eta horrela ezin dugu grabatu.

Kontua da hori lehen martxan izan zutela. Orain dela hiru urte Garik azaltzen zuen nik egin nahi dudan hau nola egin zitekeen, eta adibidean Euskadi Irratiko adibidea jartzen zuen, nik egin nahi dudana hain zuzen ere.

Kontua da EITBk gauzak aldatu dituela eta gaur egun Internet bidez irratia entzuteko ematen duen aukera bakarra nabigatzailea dela, eta ez du aukerarik ematen beste programa bat erabiliz publikatzen duen audio-stream horri heltzea. Ondorioz, ezin dugu saioa grabatu.

Honek zeharo harritzen nau: Web bidez irratia entzuteko aukera ematen badute, zergatik ezkutatzen dute stream-aren helbidea ?

Seguru aukerak ditugula hori hackeatzeko, baina ez da hori kontua, kontua da hau EITBk berak publikatu eta erraztu egin behar lukeela, ez dezue hori uste ?

2010/12/14

Julian Assangeren eta Wikileakesen bideojoak arrakasta lortu du Sarean

Milioi bat erabiltzaile baino gehiago saiatu dira Julian Assangeren ekintzak joko berri horretan errepikatzen.

Wikileaks: The Game bideojokoak erabiltzaileari Julian Assange izateko aukera ematen dio. Jokoaren helburua Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari, lo dagoen bitartean, ordenagailutik filtratutako dokumentuak lapurtzea da.

Ekimenak arrakasta ikaragarria izan du Sarean eta, dagoeneko, milioi bat baino erabiltze gehiagoren bisita jaso du. Sebastian Moeys jokoaren ekoizleak harrituta dagoela esan du: "Ez genuen horrelako harrera ona izango zuela uste. Txantxa bat bezala sortu genuen, baina hain egun gutxitan izan ditugun bisitek jende askok ezagutzen duen gaia dela adierazi dute".

Jokoaren hasieran adierazten den bezala, Obamak erabiltzailea (Assange) ikusita nahiko erraza da; izan ere, "presidentea oso erraz esnatzen da".

Sareko neutraltasunari buruzko eztabaida

Erabiltzaileak eta enpresak datu guztiak berdin kudeatuko dituen sare baten premiaz eztabaidatzen ari dira. Horren inguruko lege bat sortzeko eskatu dio Senatuak Gobernuari.

Interneteko neutraltasuna gaurkotasuneko gai bihurtu da bai Sarean eta baita politikan ere. Abenduaren hasieran, Senatuak Gobernuari Sareko neutraltasuna bermatzeko "beharrezkoak diren aldaketak" egitea eskatzeko mozioa onartu zuen; horrela, Interneteko datuak "edukia kontuan izan gabe berdin kudeatzea" ziurtatu nahi dute.

Interneteko Erabiltzaileen Elkartearen ustez, mozioa onartzeak Senatuak erabiltzaileek neutraltasunaren alde eskatutakoa "babestu" duela esan nahi du. Horren ondorioz, "oso baikor" hartu dute "Espainiako Informazio Gizartearen garapenaren alde apustu egiteko alderdi guztien artean lortutako adimena"; izan ere, "Gobernuak Sareko neutraltasuna bermatzeko lehen pausoa da".

"Senatuak onartutakoa lehen urratsa da, baina helburua Senatuak Gobernuari gai honi dagozkion legeak eskatzea da, Senatuak ezin baitu besterik egin. Mozioak argia eta laburra izateaz gain, Sareko neutraltasunaren definizio bereizezina jaso behar zuen", esan du Enrique Dans IE Business Schooleko Informazio Sistemetako irakasle eta blogariak.

Erabiltzaileen arteko bateratasuna

"Kontzeptu askorekin nahasi eta kutsatu nahi izan den eztabaida bat da eta, horrela, zentzurik gabeko ikuspuntu asko sortu dituzte. Eskatzen ari garen gauza bakarra Internetek orain arte bezala funtzionatzen jarraitzea da", azaldu du Dansek.

Sareko neutraltasuna mehatxatuta ikusita, erabiltzaileak Internet denontzat berdina izatea eskatzeko bildu dira. Interneteko erabiltzaileen manifestuaren ostean jaio zen Redneutral.org. Webgune horren sortzaileek "Internet egunero komunikatzeko, lan egiteko edo ondo pasatzeko" erabiltzen duen taldea direla diote eta, gainera, ez dute Sarea "Interneten ikus daitekeen informazioa kontrolatzeko tentazioa duten enpresen esku" utzi nahi.

Legeen bila

Internet zerbitzariek Sareko azpiegituretara sarbidea izango balute, euren negozio ereduak gora egingo luke, baina Interneten aritzeko erabiltzailearen ;skatasuna, berriz, urrituko litzateke, telefonia konpainia handiek hitzartutako akordio ekonomikoen menpe egongo liratekeelako. Hori dela eta, Internet sortzeko oinarri nagusietako bat suntsituko litzateke, hau da, Internet guztientzat berdina izatearena.

"Sareko neutraltasunak ez du zerikusirik abiadurarekin, prezioarekin... operatzaile bati epaile lana egiten ez uztea da; azkar edo motel doan informazioa zein den erabakitzen ez uztea, alegia. Hori gertatuko balitz, berrikuntzarekin amaituko genuke", azaldu du Dansek. "Adibide bezala, Interneten saltzeko ideia on bat bururatuko balitzaigu, gaur egungo Interneteko ereduarekin ez genuke webgune bat egiteko eta gure eskaintzaren berri emateko arazorik izango. Baina gure byteak azkarrago joateko zerbitzariak gehiago kobratuko baligu guk kopuru hori ordaintzeko ahalmenaren arabera onartuko genuke jarritako prezioa. Eta okerrena, zerbitzariak zure ideia ona dela pentsatuz gero, kopiatu eta abiadura gehiagorekin eskaintzeko aukera izango luke. Horrek zerbitzariak gustukoen duten egoeran jarriko lituzke eta, ondorioz, berrikuntzarekin amaituko genuke", esan du Dansek. Hortaz, irakasleak adierazi duenez, "Internetek orain arte izan duen neutraltasuna mantentzea da helburua; hau da, zerbitzariak byteak alde batetik bestera bidaltzeko gaitasuna bakarrik izatea".

Horregatik, Red Neutral elkarteak defendatzen duenaren arabera, "herritarrek eta enpresek sortutako edo jasotako datuen trafikoa edukiaren, protokoloaren, jatorriaren edo helmugaren arabera inork ez manipulatzeko, aldatzeko, eragozteko, desbideratzeko, lehentasuna emateko edo atzeratzeko eskubidea dute". Gainera, "trafiko hori komunikazio pribatua da eta edukia epaile baten aginduarekin bakarrik espiatu, artxibatu edo azter daiteke", horien iritzian.

Neutraltasunaren aurkakoak

Bob Khan Interneteko Protokoloaren sortzaileetako batek, bestalde, "Sareko neutraltasun" hitzak slogana direla uste du eta ideiarekin bat ez datorrela adierazi du. Horrez gain, neutraltasuna onartuz gero, Interneten gauza interesgarririk gertatuko ez dela ohartarazi du Khanek. "Helburua jendeak gauza berriak egitea sustatzea bada, gaitasun berri hori zuzenduko duen norbait beharrezkoa da, eta hori, ziur asko, bere Sarean egingo dute, eta ez beste batzuen Sarean", esan du.

Orain, "hurrengo pausoa Gobernuak mozio hori lege proiektu bihurtzea da. Erabaki beharreko dxehetasun horiekin guztiekin gogor arituko dira zerbitzariak, eta herritarrek arreta berezia jarri beharko dute", azaldu du Dansek. "Etorkizunean erabiliko dugun Internet ereduari buruz hitz egiten ari gara eta, zerbitzariek irabazten badute, ordainpeko telebista bihurtuko da Sarea", irakaslearen aburuz.

2010/12/11

Poliziak ezkutuko birus bat duen posta bidaltzen ari direla esan du

Polizia Nazionalak ohartarazi duenez, posta policia@goberno.es helbidetik dator "estimazio" gaiarekin, eta erabiltzailearen ordenadorea birus batekin infektatzen du.

Polizia Nazionalean Interneteko delituen aurka adituak diren agenteak policia@goberno.es 'spam' posta elektronikotik birus bat bidaltzen dela ohartu dira, hori "estimazio" gaiarekin joaten da, eta erabiltzearen ordenadorea birus batekin infektatzen du.

Barne Ministerioak adierazi duenenez, posta elektronikoek ustezko "audientziaren asistentziaren jakinarazpena"-ri aipamena egiten diete eta "jakinarazpena-mpf.scr" deituriko lotura dute, zapaltzean, Brasiletik datorren troiar bat deskargatzen du, erabiltzailearen ordenagailua infektatzen duena.

Mota horietako softwareak zabaltzea ekiditeko, brigadak Poliziaren web orrialdean, www.policia.es-en, zerbait arraroa ikusiz gero eurei jakinaren gainean jartzeko eskatu die herritarrei.

Ordenagailua desinfektatzeko urratsak

Ordenagailua infektatuta dutela pentsatzen duten guztiei Poliziak lau urrats aholkatu dizkie:

Lehenengo urratsa, 'juzched.exe' prozesua desagertzea da zereginen administratzailetik.

Bigarrena, Hasiera/ Exekutatu tekla zapaldu ondoren Regedit idaztea HKEY_CURRENT_USERSoftwareMicrosoftWindowsCurrentVersionRunjuzched kodea ezabatzeko.

Hirugarren urratsa, C:Documents and Settingsñnombre deusuarioíDatos de ProgramaNortonUpdate.exe artxiboa kentzea da eta ondoren C:Documents and Settingsñnombre de usuarioíDatos de ProgramaExtensions direktorioan dagoen guztia kendu behar da. Garrantzitsua da C:Documents and Settingsñnombre de usuarioíDatos de ProgramaExtensionsjuzched.exe ezabatzea, sistema berriz martxan jartzean zabaltzen den birusa  baita.

2010/12/10

Telefono-konpainien arteko aldaketa egun batean egin beharko da

Telekomunikazioen lege berriak telefono-zenbakia mantenduta lanegun batean jarri du konpainiaz aldatzeko epea, eta gehiago babestuko ditu erabiltzaileen datu pribatuak.Telekomunikazioen lege orokor berriak zenbakia mantenduta operatzailez aldatzeko epea egun batean ezarri du, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Merkataritzako ministroak adierazi duenez.

"Etorkizun handiko legea da, eta telekomunikazioen erabiltzaileen eskubideetan eragina izango du. Horiek, kalitate, prezio eta eskaintzen inguruan informazio gehiago jasoko dute, eta telefono-konpainiaren aldaketa egun batean egitea eskatu ahal izango dute" esan du Sebastianek.

Ministroak aipatu duenez,  "eduki ekonomiko handiko" legeak inbertsioak gehitzeaz gain, herritarren datu pribatuak gehiago babestuko ditu bitarteko elektronikoak kontsumitzeko orduan.


Youtubek iraupen mugarik gabeko bideoak onartuko ditu

Edukia identifikatzeko teknologia handiko sisteman etengabe aurrerapenak izateak eta egile-eskubideen jabeentzat gaitasun handiko tresnak jartzeak egin dute posible zerbitzu berria kaleratzea.

Joan den uztailean YouTubek 15 minutuko iraupeneko bideoak igotzeko baimena eman ostean, orain, iraupen mugarik gabeko bideoak igotzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Zerbitzu berria probatzen ari dira oraindik erabiltzaile bakar batzuek.

Konpainiak bere blogean aditzera eman duenez, "YouTube komunitateko arauak eta copyrightaren legeak " bete dituztenei eman diete zerbitzu berriarekin aritzeko aukera.

Edukia identifikatzeko teknologia handiko sisteman etengabe aurrerapenak izateak eta egile-eskubideen jabeentzat gaitasun handiko tresnak jartzeak egin dute posible zerbitzu berria kaleratzea.

Bideo bat igotzeko, webgunearen goialdean kokatutako "Igo" botoiean klik egin behar da. Baimena izanez gero, erabiltzaileak aurretik igo nahi izan duen bideo bat berriz argitaratu nahi badu, borratu eta berriro hasi behar du.

Facebook eta Twitter sare sozialek WikiLeaksen aurka egin dute

Visa eta Mastercard konpainiek jasotako erasoaren ostean, Interneteko askatasunaren alde egin dutela adierazi dute sare sozialek.

Facebook eta Twitter sare sozialek WikiLeakesn aldeko dohaintzak egitkeo aukera ezabatu zuten Visa eta ordainketako beste hainbat orrialde eraso zituzten erabiltzaileen kontuak borratu dituzte.

Facebookek Operation Payback kontua ezabatu duela baieztatu du. Twitterrek, berriz, ez du adierazpenik egin nahi izan.

Interneten askatasunaren alde egiten duen taldearen aurkako neurria Visa eta Mastercard eraso ostean hartu dute; izan ere, kreditu txartelen konpainiek WikiLeaksi dohaintzak egiteko kontuak ezabatu zituzten.

Denbora gutxira, kanpaina Twitterren azaldu zen berriz ere beste kontu batekin. Adituen ustez, WikiLeaksen aldekoek elkarrizketa gune desberdinak erabiltzen ari zen antolatzeko eta, hortaz, kontuak ezabatzearekin ez omen du eraginik izango.

Kanpaina horretako partaideetako batek esan du WikiLeaks blokeatzen saiatzeagatik eraso gehiago izan daitezkeela.

Internautek esan dut PayPal erasoko dutela aurreratu dute.

2010/12/09

Facebook, Googlen bilatuena, Tuentiren eta YouTuberen aurretik

Farmerama, Gmail, Hotmail, Paula Prendes, Paco González eta Sara Carbonero, Googlen bilatuenen artean.

2010ean Espainian hitz bilatuenen zerrenda ezagutzera eman du Google munduko bilatzaile handienak. 'Zeitgeist' (denboraren espiritua) delakoan, Facebook da lehena, Tuenti bigarrena eta YouTube hirugarrena.

2009an gailendu zirenekin bat datoz aurtengo bilatuenak, baina Mark Zuckerbergen sare sozialak gora egin du lehen posturaino, bideoen ataria eta Telefonikaren sare sozialaren aurretik.

Sare sozialek izugarrizko garrantzia dutela azaltzen du azterketa honek; Facebook eta Tuenti, YouTuberekin batera, Googleko bilatuenak dira. Bestalde, As eta Marca kirol egunkariak ere garrantzitsuak dira sailkapen horretan.

Bilaketetan gora egin dutenen artean Interneteko urteko joku ospetsuena dago: Farmerama. Igoera hori Gmail eta Hotmail posta elektronikoen zerbitzuek ere izan dute.

Gainera, aurten erabiltzaileen artean interes gehien pizten duten famatuen zerrenda bat sortu dute. Lehenengo hiru postuak Paula Prendes modelo eta aurkezleak, Paco Gonzalez COPEko kirol-kazetariak eta Sara Carbonero kazetariak hartzen dituzte.

Osasuna, ekonomia, gizartea eta kirolaren gain internauten kezka nagusia, egoera ekonomikoa da aurtengo gai bilatuena. Negozioei ekitearekin edo etxeen salmentekin zerikusia duten hitzak interesgarrienak bilakatu dira.

Ospetsuenak:

1. Facebook.

2. Tuenti.

3. YouTube.

4. Hotmail.

5. Marca.

6. Jokuak.

7. Google.

8. Bideoak.

9. Yahoo.

10.As.


Gorabidean dauden atariak:

1. Farmerama.

2. Gmail posta elektronikoa.

3. Hotmail saio hasiera.

4. Marca.es.

5. Twitter.

6. La Gaceta.

7. Antena3 serieak.

8. Penguin kluba.

9. Google Chrome.

10.Telefonica.net posta.


Pertsona ospetsuak:

1. Paula Prendes.

2. Paco Gonzalez.

3. Sara Carbonero.

4. Justin Bieber.

5. Norma Ruiz.

6. Miguel Hernandez.

7. David Guetta.

8. Nelson Mandela.

9. Ricky Martin.

10.Cristina Carbonero.


Gai eta albiste bilatuenak:

Ekonomia:

1. Ikea.

2. Ikeako katalogoa.

3. Paypal.

4. marketing.

5. publizitatea.

6. BEZa.

7. AdWords.

8. Giza baliabideak.

9. Ricoh.

10.Vistaprint.

Higiezinak:

1. alokairua.

2. etxebizitzak.

3. alokatzeko etxebizitzak.

4. idealista.

5. fotocasa.

6. loquo.

7. alokairua Madrilen.

8. saltzen diren etxeak.

9. pisuak salmentan.

10. etxeen salmenta.

Gizartea:

1. hezkuntza.

2. emakumeak eta gizonak.

3. Uned.

4. Zerga-Agentzia.

5. bekak.

6. ogasuna.

7. NANerako aurretiko zita.

8. Katastroa.

9. BOE.

10. Madrilgo unibertsitatea.

Osasuna:

1. bihotz.

2. antsietatea.

3. kolesterola.

4. Gizarte Segurantza.

5. diabetes.

6. etxeko erremedioak.

7. bizitza madarikatua.

8. herpes.

9. aurretiko zita.

10.farmatzia.

Kirolak:

1. futbol.

2. Marca.

3. mundiala.

4. comunio.

5. Real Madrid.

6. As.

7. Bartzelona.

8. Sport.

9. F1.

10.Decathlon.

Albisterik bilatuenak:

1. Madril.

2. Real Madril.

3. Espainia.

4. Bartzelona.

5. Alonso.

6. Haiti.

7. Txile.

8. Nadal.

9. Tuenti.

10.Marsans.

Goraka doazen albisteak:

1. iPad.

2. Vancouver 2010.

3. Tomas Gomez.

4. Trinidad Jimenez.

5. Baltasar Garzon.

6. Mourinho.

7. Atletico Madril.

8. Manolo Lama.

9. Grezia.

10. Pep Guardiola.



'Aspaldiko', Sara Carbonero.

Xabier Lete, agur eta ohore

Asko hitz egin da eta asko idatzi da Xabier Leteri buruz.

Neretzat Xabier Lete, Mikel Laboa ta Benito Lertxundiren kantuak oso garrantzitsuak izan dira eta dira oraindik.

Ez da erraza Xabier Leteren kantu bat aukeratzea, asko dira politxak eta barrurarte sartzen direnak. Oraingo honetan hau aukeratzen det, sentimenduz betetako kantua: Seaska kanta


2010/12/07

Chrome OS sistema eragilearen beta bertsioa aurkeztu du Google-ek

Egitasmoa proba fasean dago oraindik, baina Chrome CS sistema izango duten lehen ordenagailu eramangarriak 2011ko erdialdean eskuragarri egongo dira mundu osoan.Chrome OS sistema eragilearen ezaugarriak jakitera eman ditu gaur Google konpainiak, webguneen erabileran oinarrituriko ordenagailuak garatzeko helburarekin.

Proba fasean dago egitasmoa oraindik, baina Chrome CS sistema izango duten lehen ordenagailu eramangarriak 2011ko erdialdean eskuragarri egongo dira mundu osoan.

Hasiera batean, Acer eta Samsung enpresek dispositibo horiek egingo dituzte, Wi-fi eta 3G Internet konexioarekin, berehalako pizte eta amatatze sistemarekin, Internet sarreran karga atzerapenik gabe eta konexiorik ez dagoenean aplikazioekin funtzionatzeko aukera izango dute.

Produktua akabatzeko, Cr-48 ordenagailu eramangarri batzuk erabiltzaileen artean banatuko ditu Google konpainiak. Azken hilabeteetan konpainiako langileek erabili dituzte ordenagailu horiek.


iPad 2 prest izan daiteke otsailean

Hala ere, iPad 2 teknologia ez da apirilera arte merkatura helduko.

iPad ospetsuen bigarren belaunaldia otsailean prest izan daiteke, baina apirilera arte ez da merkatura helduko, Foxconn Taiwaneko enpresako iturrien arabera. Apple konpainiarentzako osagai elektronikoak egiten ditu Foxconnek.

iPad 2 "datozen 100 egunetan" hornitzeko gai izango direla jakitera eman zuten Asiako konpainiaren arduradunek orain dela gutxi. 400.000-600.000 bat unitateko eskariari aurre egiteko prest izango direla uste dute Foxconneko agintariek.

Hala ere, iPad 2 teknologia ez da apirilera arte merkatura helduko, iturri berdinen arabera. 2010eko hirugarren hiruhilekoan 6 milioi iPad eskatu zizkion Apple konpainiak, eta otsailean 2 milioi baino gutxiago eskatzea espero du Asiako enpresak.


iPad 2 prest izan daiteke otsailean. Argazkia: EFE

2010/12/01

Google Earthek Daviden izar bat aurkitu du Teherango aireportuan

Hau ez da Google Earth zerbitzua albiste den lehen aldia; izan ere, beste batzutan antzeko aurkikuntza xelebreak egin ditu.

Teherango aireportuko teilatuan Daviden izar handi bat aurkitu dute Google Earthek lortutako irudi bati esker.

Egia esan, Israelgo ingeniariek egin zuten eraikina, baina inork ez zekien Daviden izar bat zegoenik. 'Jerusalem post' egunkariaren arabera, izarra Google Earth zerbitzuari esker ikusi dute.

Iraganean Israelen eta Iranen arteko harremanak adeitsuak ziren. Harreman horien ondorioz hainbat erakin sortu ziren, besteak beste, Teherango aireportua. Islamiar iraultzaren ostean, 1979an harremanak eten zituzten, eta egun harremana ez da ona. Hori dela eta, Daviden izarraren aurkikuntzak ondoeza sortu du Teherango hiritarrengan.

Googleko erremintaren ospeak gora egin du noizean behingo aurkikuntza horiei esker.

Teherango aireportu gainean dagoen izarraren irudia.

Euskaltubek bizi nahi du

Bideoak partekatzeko euskarazko plataformak finantzaketa bilatzeko babesletza kanpaina abiatu du; izan ere, joan den abuztuan, abuztuan, arazo ekonomikoak bitarteko, bertan behera geratu zen.

Euskaltube.com webguneak ezin izan ditu hiru urte martxan bete. Bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo plataformaren arduradunek adierazi dutenez, "ostalaritza zerbitzua asko garestitu da, publizitate bitartezko finantzaketa saiakerak ez du nahi bezala funtzionatu eta Interneteko aldaketak abiadura bizian gertatzen dira, eta ezinezkoa egin zaigu abiadura horren pareko garapen teknikoa mantentzea".

Hori dela eta, Euskaltube.com-en atariak bizi duen egoeraren berri eman dute eta babesletza kanpaina bat iragarri dute. Gainera, datozen asteetan hainbat eragilerekin bilduko dira bideragarritasuna aztertzeko. "Webgunearen funtzionamendu egokia, sistemaren eta edukien mantentzea eta, azken finean, egitasmoaren etorkizuna bermatzeko, finantzaketa sistema egonkor bat behar du Euskaltube.com-ek", azaldu dute.

Webgunearen kudeatzaileek, beraz, egitasmoari beste dimentsio bat emateko garai dela uste dute eta Interneten euskaraz lan egiten duten enpresa, entitate eta erakundeen babes ekonomikoa eskatu dute.

Hala ere, dirua alde batera utzita, Euskaltube.com-ekoek atarian jarri duten mezua hedatzera gonbidatu dituzte erabiltzaileak. " Mezu hau zeure sare sozialetan, blogetan edo ahoz-aho zabaltzen baduzu, asko lagunduko gaituzu. Erabili #bizirik etiketa edo hashtag-a", adierazi dute.

2007an sortu zenetik, 6.000 bideo inguru igo dituzte sarera eta plataformak milaka bisitari izan eta milioika orrialde zerbitzatu ditu. "Gutxinaka euskarazko internetgintzako erreferente bilakatu da eta hiru urte hauetan 100 GB ostatatu ditu. Alegia, nagusiki euskaraz dauden 100 GB bideo egon dira Euskaltube.com gunean ikusgai", argitu dute.


Googlen sare soziala 2011ko udaberrian jarriko dute martxan

Diseinuan arazo batzuk izan dituzte, eta horregatik atzeratu behar izan dute kaleratze-data. Hala ere, Google Me sare sozialak lehenengo mailako sare soziala izan nahi du.

Urte honen amaieran aterako zela iragarri zuten zurrumurruek. Baina orain arte enpresak sektretupean mantentzen zuen Google Me sare sozial berria 2011ko udaberrian jarriko da martxan azkenean, diseinuan arazo batzuk izan dituztelako.

Vic Gundotra konpainiako aurpegi ezagunenetako batek eta ingeniaritza lehendakariordeak zuzentzen dute ekimena, eta ekimen honek diseinuan atzerapen batzuk jasaten ari da, eta baita proiektuaren gauzatzean ere, mashable.com-ek aurreratu duenez. Arazo horien zergatiak dira “antolaketa gutxi izatea, eta lan taldeen gatazkak, batzuetan paraleloki lan egiten baitute”.

Urte hasieratik zeuden gai honen inguruko zurrumurruak. Google Me sare sozialak “lehenengo mailako sare soziala” izan nahi du. Facebook sare sozialaren lehiakide zuzen bezala diseinatu da, baina horrelako sarea izatetik urrun dago.

Google enpresaren zuzendari-exekutibo den Eric Schmidt-ek baieztatu duenez, “Googlek eskaintzen dituen zerbitzu ugarietara pixkanaka erantsiko zaien sare soziala izango da”.