2010/12/01

Googlen sare soziala 2011ko udaberrian jarriko dute martxan

Diseinuan arazo batzuk izan dituzte, eta horregatik atzeratu behar izan dute kaleratze-data. Hala ere, Google Me sare sozialak lehenengo mailako sare soziala izan nahi du.

Urte honen amaieran aterako zela iragarri zuten zurrumurruek. Baina orain arte enpresak sektretupean mantentzen zuen Google Me sare sozial berria 2011ko udaberrian jarriko da martxan azkenean, diseinuan arazo batzuk izan dituztelako.

Vic Gundotra konpainiako aurpegi ezagunenetako batek eta ingeniaritza lehendakariordeak zuzentzen dute ekimena, eta ekimen honek diseinuan atzerapen batzuk jasaten ari da, eta baita proiektuaren gauzatzean ere, mashable.com-ek aurreratu duenez. Arazo horien zergatiak dira “antolaketa gutxi izatea, eta lan taldeen gatazkak, batzuetan paraleloki lan egiten baitute”.

Urte hasieratik zeuden gai honen inguruko zurrumurruak. Google Me sare sozialak “lehenengo mailako sare soziala” izan nahi du. Facebook sare sozialaren lehiakide zuzen bezala diseinatu da, baina horrelako sarea izatetik urrun dago.

Google enpresaren zuzendari-exekutibo den Eric Schmidt-ek baieztatu duenez, “Googlek eskaintzen dituen zerbitzu ugarietara pixkanaka erantsiko zaien sare soziala izango da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario