2010/12/29

Salaketak Appleri, iPhone erabiltzaileen datuak iragarleei emateagatik

Salatu dutenez, Steve Jobsen konpainiako iPhoneek eta iPadek identifikazio kode batzuk dituzte eta horrekin, publizitate enpresek erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen dituzte.Apple informatika konpainiaren kontrako bi salaketa jarri dituzte ustez erabiltzaileen informazioa publizitate enpresen esku jartzeagatik, AEBetako zenbait hedabidek zabaldu dutenez.

Salaketetan agertzen denez, Steve Jobs buru duen enpresako iPhoneek eta iPadek identifikazio kode batzuk dituzte eta horrekin, publizitate enpresei erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzea ahalbidetzen die.

"Aplikazio horiekin informazio gehigarria ari dira eskuratzen publizitatea sareak, bizilekua, adina, diru-sarrerak, arraza, sexu-aukera eta iritzi politikoa besteak beste", Jonathan Lalok iragan abenduaren 23an Kaliforniako auzitegi batean aurkeztu zuen salaketa batean agertzen denez.

Susmagarriak diren aplikazio horien artean egongo lirateke Pandora, Paper Toss, Weather Channel, Toss It, Text4Plus eta Dictionary.com.

Laloren salaketaz gain, Appleren kontra beste salaketa bat jarri zuten egun hartan bertan "erabiltzaileak espiatzea" leporatuta.

Azken salaketa horretan azaldu dutenez, iPhoneek eta iPadek identifikatzaile bat dute (UDID deiturikoa) eta horrek jaitsitako aplikazioei buruzko informazioa gordetzen du, zenbat erabili dituzten, etab.

Erabiltzaileen baimenik gabe informazio eta datu pertsonalak zabaltzea pribatutasunaren urraketa izango litzateke, hau da, delitu federala.

Orraingoz, Applek ez du salaketei buruz duen ikuspuntua zabaldu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario