2010/12/10

Telefono-konpainien arteko aldaketa egun batean egin beharko da

Telekomunikazioen lege berriak telefono-zenbakia mantenduta lanegun batean jarri du konpainiaz aldatzeko epea, eta gehiago babestuko ditu erabiltzaileen datu pribatuak.Telekomunikazioen lege orokor berriak zenbakia mantenduta operatzailez aldatzeko epea egun batean ezarri du, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Merkataritzako ministroak adierazi duenez.

"Etorkizun handiko legea da, eta telekomunikazioen erabiltzaileen eskubideetan eragina izango du. Horiek, kalitate, prezio eta eskaintzen inguruan informazio gehiago jasoko dute, eta telefono-konpainiaren aldaketa egun batean egitea eskatu ahal izango dute" esan du Sebastianek.

Ministroak aipatu duenez,  "eduki ekonomiko handiko" legeak inbertsioak gehitzeaz gain, herritarren datu pribatuak gehiago babestuko ditu bitarteko elektronikoak kontsumitzeko orduan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario