2011/02/28

Tranxmedia conference, martxoaren 18an Bilbon, EITBko Multibox aretoan

EITB eta Tabakaleran antolatutako ekitaldian ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egitea da.

Tabakalera eta EITBk elkarlanean antolatu dute Tranxmedia jardunaldia. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea da. Alor horretan diharduten profesionalak, inbertitzaileak, ekintzaileak, industria digitalak, ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan arituko dira: Simon Nelson, hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan dena eta egun aholkulari gisa ari dena; Martin Ericsson, The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea eta The Company P-n sormen zuzendaria; Marta Gomes, Sophia's Diary, Flatmates eta beste hainbat ekoizpen ezagunen sortzaile eta Beactive konpainiako sormen-taldeko arduraduna; Gonzalo Madrid, Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna eta beste hainbat aditu.

Tranxmedia jardunaldia martxoaren 18an ospatuko da Bilboko EITBren egoitzan, multibox aretoan. Etenik gabeko saioa izango da 9:30etatik 15:00etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharra dago.

Kalitate baxuko web orriak zigortuko ditu Googlek

Google konpainiak aldaketa garrantzitsu batzuk egin ditu bilaketa algoritmoan. Helburua kalitatezko webguneen bilaketen zerrenda hobetzea eta kalitate baxukoei ikuspena murriztea da.

Google konpainiak aldaketa garrantzitsu batzuk egin ditu bilaketa algoritmoan. Helburua kalitatezko webguneen bilaketen zerrenda hobetzea eta kalitate baxukoei ikuspena murriztea da.
.
eHowk, Answerbagek eta gisa horretako webguneek eragin dute aldaketa hori. Bilaketa gehien dituzten gaien inguruko materiala ekoizten dute webgune horiek, bisitak pilatu eta bilaketa emaitzen zerrendan goialdean kokatzeko. Horrela, erabiltzaile gehiago sartzen dira bertan.
Konpainiaren blog ofizialean idatzi dutenez, Googlek hainbat erabiltzaileren kritikak jaso ditu, bilaketen emaitzetan erabilgarritasunik gabeko guneak erakutsi dituelako.

2011/02/26

Kalitate baxuko web orriak zigortuko ditu Googlek

Googlek hainbat erabiltzaileren kritikak jaso ditu, bilaketen emaitzetan erabilgarritasunik gabeko guneak erakutsi dituelako.

Google konpainiak aldaketa garrantzitsu batzuk egin ditu bilaketa algoritmoan. Helburua kalitatezko webguneen bilaketen zerrenda hobetzea eta kalitate baxukoei ikuspena murriztea da.

eHowk, Answerbagek eta gisa horretako webguneek eragin dute aldaketa hori. Bilaketa gehien dituzten gaien inguruko materiala ekoizten dute webgune horiek, bisitak pilatu eta bilaketa emaitzen zerrendan goialdean kokatzeko. Horrela, erabiltzaile gehiago sartzen dira bertan.

Konpainiaren blog ofizialean idatzi atzo zutenez, Googlek hainbat erabiltzaileren kritikak jaso ditu, bilaketen emaitzetan erabilgarritasunik gabeko guneak erakutsi dituelako.

2011/02/25

Perez Reverte: 'Sakeleko telefonoak erreportaria hil du'

Teknologia berrien ondorioz erreportariak "ehiztaria" izateari utzi diola adierazi du idazleak iRedes sare sozialei buruzko kongresuaren amaiera ekitaldian.

Burgosen izan den sare sozialei buruzko iRedes kongresuaren amaiera ekitaldian, Arturo Perez Reverte idazleak eta Espainiako Hizkuntza Akademiako kideak teknologia berrien ondorioz guda erreportariek "ehiztari" izateari utzi diote.

Hitzaldian, Perez Revertek esan du hori izan zela guda erreportaria izateari uzteko arrazoia, 1990an Pertsiar Golkoan eta 1993an Balkanetan izandako gatazken berri eman ostean.

Reverteren ustez, une horretatik aurrera teknologia berriek geroz eta indar gehiago hartu zuten eta kazetariak "ehiztaria" izateari utzi dio eta orain hotel batean "informazioaren zain gelditzen da"; izan ere, "sakeleko telefonoak erreportaria hil du".

Horrez gain, idazleak adierazi du guda erreportariaren lana hain modu desberdinean egiten jarraitzeko zaharregia zela pentsatzen zuen eta, haren ustez, gaur egun, "gatazkak gertatzen ari diren Libiako edozein hiritan Internetera sarbidea duen gazte bat, muga pasa ezin izan duen eta kontatzen diotenaren berri ematen duen erreportari bat baino kazetari hobea da".

Reverteren aburuz, gaur egungo gizartearen arazoa arriskuari beldurra galdu diola da eta "segurtasun sentsazio faltsu batekin bizi gara".

Horrela, milaka urtetako gazte neandertal batek "hiltzea erraz zela zekien", baina egungo gazte batek "tamalez" arriskuaren zentzua galdu du.

Horrez gain, gizakiak dena erraza dela eta arriskurik ez dagoela pentsatzen duenean, "ahulagoa" bihurtzen dela esan du.



Perez Reverte, iRedes kongresuaren amaiera ekitaldian.

Andreu Buenafuentek Twitterreko erabiltzaile bati: 'Ergela zara'

Aurkezleak hitz horiekin erantzun zion animalien aurkako indarkeriagatik Libiako egoeragatik baino arduratzea gaitzetsi zion erabiltzaile bati.

Azkenean, pazientzia gehien dutenak ere Twitterren haserretzen dira. Horrela gertatu zaio Andreu Buenafuente aurkezleari; izan ere, erabiltzaile bati "ergela" esan dio.

Aurkezle kataluniarrak animalien aurkako indarkeria salatu zuen sare sozialean eta jarraitzaileek salaketarekin bat egiteko esteka bat argitaratu zuen sare sozialean. Orduña, erabiltzaile batek hurrengoa idatzi zuen: "Libia guda batean sartuta eta Buenafuenteren eta beste batzuen ardura bakarra animalien aurkako indarkeria da. Buenafuentek berehala erantzun zuen: "Ergela zara". Eta, ondoren, hurrengoa gaineratu zuen: "Nik, hemen, pentsatzen dudana esaten dut. Jende ona itzela eta aberasgarria da. Ergelei, esan egin behar zaie. Eta jarrai dezagun gurearekin".

Joan den astean, Jordi Gonzalez izan zen antzeko egoera baten protagonista. Jarraitzaile batek aurkezleak telebistan egiten duena "zaborra" dela esan zuen eta Gonzalezek "(hori) zure ama izango da, sasikume hori!" erantzun zion.

Andreu Buenafuente, aurtengo Goya Sarien ekitaldian. EFE

Palestinarrek Facebooken aukera dezakete Gobernu berria

Salam FayYad Palestinako lehen ministroak Gobernua osatzeko lehentasunei buruz galdetu die herritarrei sare sozialean.

Salam FayYad Palestinakop lehen ministroak herritarrak herrialdeko Gobernu berria osatzera gonbidatu ditu, Facebooken.

Lehen ministroak mendebaldeko pontentzien babesa du eta Gobernuaren lehentasunei buruz herritarrek duten iritzia jakin nahi du."Ministroak aukeratzeko modu tradizionalarekin amaitu nahi du", azaldu du GhaSsan al-Khatib bozeramaileak.

"Milaka erantzun jaso ditu eta horiek aztertzen ari gara", esan du.

Azken asteetan arabiar lurraldeetan gertatzen ari diren iraultza demokratikoen ondoren, joan zen otsailaren 14ean, Mahmoud Abbas presidenteak Palestinako Gobernuak dimisioa aurkeztea onartu zuen. Agintariak lantalde berria izendatu zuen eta horrek urte bukaeran izango diren hauteskundeak antolatu beharko ditu.

2011/02/24

Twitterrek edukiak euskaratzea eskatu dute hainbat erabiltzailek

Erabiltzaile batek hasitako ekimenaren bitartez, ehunka erabiltzailek Twitterreko edukiak euskaraz ere egotea eskatu dute.

Twitterrek bere edukiak euskaratzea. Erabiltzaile batek hasitako ekimenaren bitartez, hainbat erabitlzailek hori eskatu diote sare sozial ospetsuari. Dagoeneko gazteleraz, frantzesez, alemaneraz eta italieraraz eskaini egiten ditu Twitterrek bere zerbitzuak.

Helburua lortzeko, helbide honetan izena eman behar dute Twitterreko jarraitzaileek. Patxi Lopez lehendakariak, Xabi Alonso futbolariak edota Martin Aramburu Eusko Alkartasuneko kideak sinatu egin dute dagoeneko.

Twitterreko hainbat erabiltzailek ere izena eman dute ekimen honetan, baita Donostiako Udalak, Argia aldizkariak edota Bai Euskararik.

#twittereuskaraz gaia eguneko izarretako bat da. Ekimen honekin bat egiteko, egin klik hemen.

2011/02/23

Sakelekoak eragina du garunean, baina ez dakite ona edo txarra den

Materia griseko glukosaren ekoizpena handitu egiten du eta hori dela eta garunak ariketa egiten du.

National Institute of Health estatubatuarrak sakeleko telefonoekin egindako dei luzeek garunean izan dezaketen eragina aztertu du. Ikerketa horren ondorioak American Medical Association AEBetako medikuen elkartearen azken argitalpenean azaldu dituzte.

Ikerketa horretarako, ikertzaileek proiektuan bolondres parte hartu dute 47 pertsonei telefono bana eman eta ordubeteko deiak haien garunean zuen eragina aztertu dute.

Garunetik gertuen dauden belarriaren guneen erredimendua ehuneko zazpi areagotzen da. Telefonoaren erabilerarekin erlazionatutako ondorio zuzen bat da eta zientzialariek esan dutenez, garunak ariketa egiten du.

Ikertzaileek uste dute ez dagoela minbizia eragiten duela baieztatzen duen frogarik. Hala eta guztiz ere, ondorioak ez daude batere argi.

Egiptoko bikote batek 'Facebook' izena jarri dio alabari

Internetek eskainitako laguntza eskertu dute egiptoarrek azken asteetan. Horren adibide da, besteak beste, Kairoko lekurik garaienetik irakurri daitekeen grafitia da: "Eskerrik asko Facebook".

Egiptoko 25 urteko bikote batek Mark Zuckebergek sortutako sare sozialari herriari eskainitako laguntza eskertu nahi izan dio. Hori da Al Arma Egiptoko egunkaririk ezagunenetako batek argitaratu duena. Dirudienez, Hosni Mubaraken erregimenaren amaieraren ostean, guraso horiek lehen alabari "Facebook" izena jartzeak garai berri baten hasiera islatzen du.

Egunkariak adierazi duenaren arabera, haurraren sendia bizilagunekin bildu zen jaiotza ospatzeko eta haien ustez, "Facebook mundua astindu duen izena da".

Umeak "YouTube", "Twitter" edo "Google" izenak ere izan zitzakeen, baina badirudi Facebook izan dela sare sozialek astasun mezua hedatu dezaketela hobeto islatzen duen hitza. Internetek eskainitako laguntza eskertu dute egiptoarrek azken asteetan. Horren adibide da, besteak beste, Kairoko lekurik garaienetik irakurri daitekeen grafitia da: "Eskerrik asko Facebook".

2011/02/22

Facebookek bikoterik gabe gelditzen diren lagunen berri emango dizu

"Breakup Notifier" aplikazioari esker, gustuko pertsonen "egoera sentimentala" zein den jakin ahal izango du erabiltzaileak.

"Breakup Notifier" aplikazioa jaio da. Facebooken zerbitzu berri honi esker, gustuko duten pertsona bikoterik gabe geratu dela jakin ahal izango dute sare sozial honetako erabiltzaileek. Horretarako, noski, bere "egoera sentimentala" aldatu beharko du pertsona horrek.

Aplikazio honen erabilera oso erraza da. Erabiltzailea zerbitzu honen atarira sartu behar da, bertan Facebookeko bere kontuan dituen datuak sartuko ditu eta lagunen artean gustuko dituen pertsonak hautatu beharko ditu.

Aukeratutako pertsona horiek bere "egoera sentimentala" aldatu eta ezkongaiak direla jartzen duten momentuan, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du.

2011/02/21

'Fashion World Live': modaren mundua hurbiletik ezagutzeko bideo-jokoa

Irailerako izango du prest Facebookek joko berri hau. Erabiltzaileak, arropak diseinatu, modeloak makillatu zein desfileak antolatu beharko ditu.

Fashion World Live bideo-jokoak modaren mundua hurbiletik ezagutzen laguntzen dio erabiltzaileari. Hain zuzen ere, modaren esparru guztiak lantzen ditu joko honek; diseinua eta modeloei ateratzen zaizkien argazkiak, besteak beste.

Modari eskainitako lehen unibertso birtuala da Fashion World Live eta Facebookeko erabiltzaileei zuzenduta dago. Irailetik aurrera egongo da erabilgarri eta funtzio ezberdinak izango ditu: arropak diseinatzea, ibiltokietako desfileak antolatzea, modeloak makillatzea edota argazkiak ateratzea...

"Oro har moda gustuko duten pertsonei zuzendutako online joko bat izango da hau", adierazi du Pat Mc Grath makillatzaileak.

Bideo-joko honetan moda etxe ezagun askok parte hartuko dute eta modaren munduan kolaborazioak zein ideia berriak garatuko ditu.

'VideoPuzzle!', iPhonean jokatzeko euskal bideojoko berria

Bideojokoak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatzea proposatzen du. Horrela, "jokalariak ikusteko trebetasuna erakutsi beharko du", sortzaileek adierazi dutenez.

Ideateca euskal enpresak VideoPuzzle! IPhone eta iPod Tiuch gailuetan jokatzeko bideojoko berria sortu du. Ohiko buru-hausgarriak berritzea izan dute helburu sortzaileek eta, horrela, erabiltzaileak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatu beharko dituzte.

Bideoak hainbat lauki-saretan banatuta daude eta erabiltzaileak behatzarekin mugitu behar ditu. Zatietako batzuk alderantziz izango dira eta jokalariak bi aldiz ukitu beharko ditu piezek buelta emateko. Pieza guztiak bere lekuan jartzen dituenean, partida amaituko du.

VideoPuzzle! Appleren Sareko dendan erosi daiteke 0,79 eurotan. Jokatzeko hiru modu eskaintzen ditu; bi klasikoagoak dira eta, hirugarrena, "kamera modua" da.

'VideoPuzzle!' bideojokoaren irudia. Argazkia: Apple Store

2011/02/18

Facebookek 'ezkontza zibila' eta 'izatezko bikotea' onartu ditu

Aldaketa horiek egiteko, Facebookeko homosexualak, bisexualak eta transexualak biltzen dituen Facebookeko Euskarri Sareari galdetu diote.

Facebookek "ezkontza zibila" eta "izatezko bikotea" terminoak gehitu ditu AEBetako eta Kanada, Frantzia, Erresuma Batua eta Australiako erabiltzaileek harreman egoeran aukeratu ahal izateko.

Andrew Noyes Facebookeko Facebookeko arduradunetako batek adierazi duenez, "aukera berri horiek hainabt eskakizunen emaitza dira" eta "erabiltzaileek dituzten harremanak islatzea" nahi dutela gaineratu du.

Orain arte, Facebookeko erabiltzaileek, besteak beste, ezkondua, ezkongabea, banandua, dibortziatua hitzekin zehaztu zezaketen harreman egoera. Orain, bi aukera berri horiekin, gay, lesbiana, bisexual eta transexual taldeak ere harreman egoera hori egoki zehazteko aukera izango du.

Aldaketa horiek egiteko, Facebookeko homosexualak, bisexualak eta transexualak biltzen dituen Facebookeko Euskarri Sareari galdetu diote.

2011/02/17

#euskalporn, euskara eta sexua Twitterren protagonista

Euskarazko etiketa hori, Twitter sare sozialaren 'trending topic', hitzik erabiliena, ari da izaten azken orduotan.

#euskalporn, euskarazko esamolde, hitz, kantuak edo atsotitsak biltzen dituen gaia Twittereko 'izarra' ari da izaten azken orduotan. Dagoeneko 'Twitter Espainia' estatistiketan, trending topic izan da; hau da, gehien erabilitako hitza.

Twitter sare sozialeko erabiltzaile batzuk konfirmatu digutenez, eta Sustatuk aurreratu duenez, Josu Lezameta, Jozulin, hasi zen #euskalporn hastag (etiketa) erabiliz tuiteatzen.

Esamolde, kantu eta atsotitz ezagunak erabiliz, esanahi sexualeko moldaketak egiten dituzte trending topic honetan.

'Atzetik! Atzetik! Zu zara nagusia!', 'Zakil zuria atzera, zakil zuria atzera, zakil zuri honekin jolasten gera', 'Arriba ezpaina', 'Jan goikoa eta zakiltzarra', Porno izarren hautsa, egun batean, bilakatu zen biziogai' edota 'Zenbat goaz? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi' izan dira erabiltzaileek tuiteatu dituzten esamolde eta kantu batzuk.

Gauzak horrela, egun bakar batean euskaraz soilik eginiko gai batek Twitterreko trending topic izatea lortu du. Gaztelaniazko mezuak jasotzen ere hasi dira.

Barre batzuk bota eta euskararekin jolastu nahi baduzu, jarraitu hartu emanakhemen: #euskalporn.

#euskalporn, euskara eta sexua Twitterrren protagonista

Euskarazko etiketa hori, Twitter sare sozialaren 'trending topic', hitzik erabiliena, ari da izaten azken orduotan.

#euskalporn, euskarazko esamolde, hitz, kantuak edo atsotitsak biltzen dituen gaia Twittereko 'izarra' ari da izaten azken orduotan. Dagoeneko 'Twitter Espainia' estatistiketan, trending topic izan da; hau da, gehien erabilitako hitza.

Twitter sare sozialeko erabiltzaile batzuk konfirmatu digutenez, eta Sustatuk aurreratu duenez, Josu Lezameta, Jozulin, hasi zen #euskalporn hastag (etiketa) erabiliz tuiteatzen.

Esamolde, kantu eta atsotitz ezagunak erabiliz, esanahi sexualeko moldaketak egiten dituzte trending topic honetan.

'Atzetik! Atzetik! Zu zara nagusia!', 'Zakil zuria atzera, zakil zuria atzera, zakil zuri honekin jolasten gera', 'Arriba ezpaina', 'Jan goikoa eta zakiltzarra', Porno izarren hautsa, egun batean, bilakatu zen biziogai' edota 'Zenbat goaz? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi' izan dira erabiltzaileek tuiteatu dituzten esamolde eta kantu batzuk.

Gauzak horrela, egun bakar batean euskaraz soilik eginiko gai batek Twitterreko trending topic izatea lortu du. Gaztelaniazko mezuak jasotzen ere hasi dira.

Barre batzuk bota eta euskararekin jolastu nahi baduzu, jarraitu hartu emanakhemen: #euskalporn.

2011/02/16

Abian da Metaposta, Interneterako gordailu elektroniko berria

Metaposta "Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana"ren barruan mamitutako proiektua da, Danimarka bezalako herrialdeetan arrakastaz diharduten antzeko ekimenetatik abiatuta.

Eusko Jaurlaritzak Metaposta Interneterako postontzi eta dokumentu gordailu elektronikoa inauguratu du gaur. Egitasmo honi esker, hiritarrek agiriak doan jaso eta gordetzeko aukera izango dute, segurtasunez eta legezko balioaz.

Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, EAEn agiriak sortaraz ditzaketen balizko 300 igorle baino gehiago daude: administrazioak, enpresak, banka, aseguruak, hezkuntza-erakundeak, elektrizitatea, gasa, ura eta telefonia alorreko banatzaileak, adibidez.

Metaposta "Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana"ren barruan mamitutako proiektua da, Danimarka bezalako herrialdeetan arrakastaz diharduten antzeko ekimenetatik abiatuta.

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidentearekin batera, dokumentu-gordailu elektronikoa eta sarean erabiltzeko moduko postontzia eskaintzen dituen zerbitzua aurkeztu dute gaur.

Ekitaldia Arabako Teknologia Parkeko erakusketa aretoan egin da, Miñaon.

Metaposta etxeko artxibategiaren ordezko gisa sortu da, euskal etxe askotan ohikoa den faktura, agiri eta paperen anabasari irtenbidea emateko asmoz, Metapostak euskal hiritarrek darabiltzaten etxe barruko kudeaketa-moduei buruz egin duen ikerketa antropologikoaren haritik.

Metapostak ohiko postontziari dagokion zerbitzua eskainiko du mundu elektronikoan. Hiritarrek sistema honen bidez jasoko dituzten dokumentu asko eta asko postontzi fisikoan jasotzen dituzten berberak izango dira: fakturak, kontu-laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak eta nominak.

Gaur arte, 18 erakundek bat egin dute Metaposta sistemarekin. Eusko Jaurlaritzaren estimazioen arabera, 300dik gora Metapostako zerbitzuez balia daitezkeen instituzio, erakunde eta organismoak.

Metaposta elkartea 2010ean eratu zen eta zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa.

Metapostaren aurkezpena. Argazkia: EFE

2011/02/14

San Valentin egunean, Twitter ere maitemindu da

Maitaleak teknologia berriak erabiltzen hasi dira eta maitasuna sare sozialetan adierazten dute gaur egun; izan ere, adituek jakinarazi dutenez, maitemindua egotea osasuntsua da.

Gaur San Valentin eguna da, loreen, bonboien eta ustekabeen eguna. Hala ere, gaur egun, ohiturak aldatu dira eta eskuz idatzitako eskutitz horiek ahaztuta gelditu dira. Maitaleen eguna Sarera ere iritsi da eta Twitter ere maitemindu da. Bihar, agian, ez da horrela izango... hori da San Valentin egunaren misterioa. Gaur, maitaleen eguna (#happyvalentinesday) Twitterren protagonista da.

140 karaktere horietan maitasun adierazpenak egiteko erabili dituzte erabiltzaileek: "Maita ezazu eta maitatua izango zara", "Munduarentzat zu pertsona bakar bat izan zaitezke, baina pertsona batentzat mundu osoa izan zaitezke" edo "Denbora ozeanoak zeharkatu ditut zu topatzeko", besteak beste.

Hala eta guztiz ere, San Valentin egunaren aurkakoak era badira: "Neskak, gogoratu ez duzuela gizon bat behar ederrak eta bereziak zaretela jakiteko".

#vdayfail hastagarekin, maitaleen eguna gustuko ez dutenek ere beraien iritzia eman dute: "Zurekin hitzordua bertan behera utzi eta gauean, beste mutil batekin atera dela ikusten duzu.

Horrez gain, beste batzuek ezkongabe izatea ospatzen dute eta horretarako "All the single ladies, all the single ladies put your hands up. Now everyone else point & laugh at the sad people" Beyonceren abestiaren hitzak erabili dituzte.

Musuak eta osasuna

San Valentin eguna berezia dela frogatzeko, Tailandiako hamalau bikote 32 orduz musukatuko dira.

Hala ere, hainbat ikerketen arabera, maitemindua egotea osasuntsua da eta, hori horrela bada, agian hobe da maitalea topatzea, baina bakoitzak nahi duenean adieraztea.

2011/02/11

Nokia eta Microsoft elkartu egin dira Apple eta Googleri aurre egiteko

Munduko sakelako telefono ekoizle handienak Windows Phonen oinarritutako sistema berri bat sortuko du iOS-ekin eta Androidekin lehiatzeko.

Nokia munduko sakelako telefono ekoizle handienak "akordio estrategiko zabala" iragarri du Microsoftekin Windows Phonen oinarritutako sistema berri bat osatzeko, Appleren iOS-i eta Googleren Androidi aurre egiteko.

Finlandiako konpainiak esan du Windows Phone izango dela sistema eragile nagusia bere sakelako telefono inteligenteetan eta bigarren mailan geratuko dela enpresak telefono ekoizleak berak sortutako MeeGo.

Nokiaren eta Microsoften aliantzarekin, aplikazio eta zerbitzuak garatuko dituzte elkarrekin, Appleren App Storerekin eta Googleren Android Marketekin lehiatzeko.

Nokiak mundu mailako lidergoa berreskuratu nahi du horrela, 2007an Applek iPhone sortu zuenetik berrikuntza alorrean atzera geratu baita.

Erraldoi finlandiarrak galera handiak izan ditu azken urteetan. Stephen Elop kontseilari ordezkariaren arabera, konpainiaren egoera "sutan dagoen petrolio plataforma batekin" konpara daiteke.

Era berean, Nokiaren estrategia berriaren ondorioz zuzendaritzan ere aldaketak egingo dituzte. Kaltetu nagusia Alberto Torres MeeGo garatu zuen ingeniaria izango da, kaleratu egin baitzuten bere lanak porrot egin zuelako.

Apple iPhone mini berria prestatzen ari da

Gailu berriak iPhone 4ren teknologia izango du, baina heren bat txikiagoa izango da eta ez du telekomunikazio enpresa batekin lotutarik izango.

Apple konpiniak iPhone telefono ospetsuaren bertsio "txikia" (mini) prestatzen ari da. Ekimen horrekin Googleren Android sistema duten gailuen arrakastari aurre egin nahi du Appek, Bloombergen ustez.

Teknologia konpainiaren plana iPhone 4ren teknologia duen, baina heren bat txikiagoa den telefono bat kaleratzea izango litzateke. Gailu berriak iPhone 4ren teknologia izango du, baina heren bat txikiagoa izango da eta ez du telekomunikazio enpresa batekin lotutarik izango.

2010eko azken hiruilekoan, google telefonia alorreko liderra izan da Android sistemari esker.

Umeari bularra ematen agertzen zen emakumea, Facebooken berriro

Sare sozialak irudia lizuna zela uste zuelako itxi zion kontua. Orain, Facebookek argazkia ere onartu dio ama horri.

Facebookek Leslie Power psicólogo txiletarraren kontua berriz ere ireki du. Emakumeak sare sozialak umeari bularra ematen agertzen zen argazki bat argitaratzeagatik kontua itxi ziola salatu zuen. Orain, Powerrek berak Twitterren adierazi duenez, Facebookeko arduradun batek kontua berreskuratzeko eman beharreko pausoak azaltzeko emaila bidali dio.

Medikuak bertoko komunikabideetan adierazi duenez, gertuko lagun batek jakinarazi zion Facebookeko kontua berreskuratu zuela. Powerren ustez, Facebook beldurtu egin da eta horregatik utzi dio kontua berriz ere erabiltzea. Hala ere, emakumeak kontuan zuen material asko galdu duela salatu du.

Horrez gain, psikologoak horrelako argazkiak argitaratzeagatik beste emakume askoren kontuak ere itxi dituztela azaldu du.

2011/02/10

Umeari bularra ematen agertzeagatik Facebookeko kontua itxi diote

Emakumeak kontua galtzeak bere lan egoeran eragin duela adierazi du; izan ere, Facebookeko kontua lana egiteko erabiltze zuen.

Txileko psikologo batek Facebookek umeari bularra ematen agertzen zen argazki bat argitaratzeagatik kontua itxi diola salatu du.

Leslie Power 37 emakumean azaldu duenez, joan den urtarrilaren 31n konpainiak "pertsonen eta kolektiboen aurkakoa" zen argazki bat argitaratzeagatik kontua itxiko ziotela jakinarazi zion.

"Facebookek bere esparrua irudi lizunetatik babesten dutela esan zidaten", azaldu du Powerrek. Gainera, atariaren arduradunei mezua idatzi ziela adierazi du, baina oraindik ez omen du erantzunik jaso.

Emakumeak kontua galtzeak bere lan egoeran eragin duela adierazi du; izan ere, Facebookeko kontua lana egiteko erabiltze zuen.

"Zentsura eta argazkia lizuna dela esatea amagandiko edoskitzea ezagutzen ez dutela islatzen du", gaineratu du Powerrek.

Berri Txarraken webgunea hackeatu dute

Gaur goizean atari horretan arazorik gabe sartzeko aukera bazegoen ere, eguerditik aurrera, irudian ikus daitekeen pantaila beltza agertzen zen. Webgunea konpontzeko lanean ari dira.

Hacker batek Berri Txarrak talde nafarraren webgunea  hackeatu du. Gaur goizean atari horretan arazorik gabe sartzeko aukera bazegoen ere, eguerditik aurrera pantaila beltz ikusten zen, erdian emakume baten irudi berde batekin eta ondorengo mezua irakur zitekeen bertan:

"Server RooTed

KING OF HACK (INFORMATICS MAFIA) By Mehdi Sarray

Pyw@hotmail.Fr - TuniSian Hacker"

Mehdi Sarray izeneko hackerrak ez du bere ekintzaren arrazoien berri eman. Mezu horretan ikus daitekeen email helbideak luzapen frantziarra dauka baina bere burua "Tunisian hacker" gisa definitu du.

Hortik zenbait ordura, irudi hori kentzea lortu dute eta webgunea txuriz agertzen zen. Arratsalderako, Berri Txarrak taldeak Facebooken daukan orri ofizialean mezu hauxe idatzi dute:

berritxarrak.net webgunearen zerbitzaria hackerrek erasotua izan da gaur goizez (2011.02.10). Une honetan arazoa konpondu eta webgunea berriro ere martxan jartzeko lanean dihardugu. Albait arinen izango gara berriz ere sarean.
"Gu isil gaitzakezu, gure kantuak EZ".




Berritxarrak.net ataria, hackeatuta.

2011/02/09

IPad berriak kamera edukiko du eta azkarragoa izango da

The Wall Street Journalek iragarritakoaren arabera, bi hilabete barru helduko da merkatura iPadaren bertsio berria.

IPadaren bertsio berria ekoizten hasi da Apple konpainia estatubatuarra eta, aurreikusitakoaren arabera, hainbat nobedade izango ditu bertsio honek. Besteak beste, kamera izango du eta, The Wall Street Journal egunkariak emandako informazioaren arabera, azkarragoa izango da.

Aipatutako iturriak iragarri du bi hilabete barru iritsiko dela iPad berria eta gailu honen prezioa aurrekoaren antzekoa izango da.

Itxura aldetik, finagoa izango da eta pisu gutxiago edukiko du. Gainera, bideokonferentzia funtzioa edukiko du.

Bestalde, pantailaren bereizmena aurreko bertsioak zuenaren antzekoa izango da, baina, memoria gehiagorekin eta grafiko-prozesadorea indartsuagoarekin.



Facebook handitzeko espazio bila eta Google Los Angelesera begira

Facebooki txiki geratu zaio egungo egoitza eta 93mila metro karratu dituen batera joango da udan. Googlelek ere bulegoz aldatzeko asmoa du, Frank Gheryk diseinatutako eraikin bat alokatu du.

Facebookek zazpi urte bete berri ditu eta Silicon Valleyn duen egoitza txiki geratzen ari zaio.

Hori dela eta, munduko sare sozial handiena, Kalifornian, Menlon Parken dagoen 93mila metro karratuko egoitza berri batera joango da udan. Bi urteko epean egingo duen bigarren aldaketa da hau.

Enpresaren nomina %50 hazi da azken urteetan eta ia 2.000 langile ditu. Menlon Parkeko egoitzan 3.600 lagunentzako tokia izango da.

Facebooken lehiakideak, Googlelek ere bulego aldaketa egingo duela jakinarazi du. Los Angelesen, Santa Monikako hondartzen inguruan dauden bulego batzuetara joango da. Antza, eraikina, Frank Ghery arkitekto ezagunak diseinatutako da. .

Eraikinaren aurrealdeak prismaaattiko itxura du eta Interneteko bilatzaile erraldoiak kontratatzeko asmoa duen 6.000 kiderentzat tokia omen du.

Googlelen egoitza nagusia Kaliforniako bihotzean dagoen Mountain View izango da.

2011/02/08

Sakelako telefonoen kargagailu unibertsala aurkeztu dute

Oraindik prototipo bat besterik ez da, baina urtea amaitu aurretik jarriko dute salgai. Helburua erabiltzaileen erosotasuna eta ingurugiroari kalte gutxiago egitea izango da.

Europar Batasuneko 14 sakelako telefono saltzaile nagusiek kargagailu unibertsalaren prototipoa aurkeztu dute gaur Bruselan. Marka guztiekin bateragarria izatea eta 2011 amaitu aurretik salgai jartzea espero dute.

Europako Batzordeak hala eskatuta, sakelako telefonoen hamalau fabrikatzailek txostena sinatu zuten Europar Batasunean saltzen ziren telefonoen kargagailuak bateragarriak izan daitezen. Apple, Emblaze Mobile, Huawei Technologies, LGE, Motorola Mobility, NEC, Nokia, Qualcomm, Research In Motion (RIM), Samsung, Sony Ericsson, TCT Mobile (ALCATEL mobile phones), Texas Instruments eta Atmel dira, hain zuzen ere, fabrikatzaile horiek.

Bruselaren aginduari jarraiki, kargagailu unibertsal edo komunak Micro-USB konexioa erabiltzen du elektrizitatea transmititzeko eta konexio hori ez dutenentzat adaptadore bereziak salduko dituzte.

2011 amaitu aurretik kargagailu berria salgai jartzea adostu dute hamalau ekoizleek.

Europar Batasunean kargagailuen bateraezintasuna deserosoa da erabiltzaileentzat eta arazo handiak sortzen ditu ingurugiroan. Askotan, telefono bat erosten duenak egoera onean du aurreko kargagailua, baina ezin du erabili baterazinak direlako.

Kargagailu berriaren aurkezpena. Argazkia: Efe

Blaving; ahotsaren bidez funtzionatzen duen lehen sare soziala

Erabiltzaileek bi minutuko audioak erabil ditzakete beraien lagunekin komunikatzeko.

Ahotsaren bidez funtzionatzen duen lehen sare soziala jaio da. Blaving Twitterren oso antzekoa da, baina, badu ezberdintasun nabarmen bat: sare sozial honetan erabiltzaileak audioen bidez komunikatzen dira.

Blavingen helburua erabiltzaileen artean eztabaidak sortzea da. Horretarako Twitterrek 140 karaktereak 2 minutuko audio batengatik ordezkatu ditu. Gainera, Facebook, Twitter, MySpace eta beste hainbat sare sozialekin edukiak partekatzeko aukera izango dute bezeroek.

Momentuz sare sozial berri hau hiru hizkuntzatan soilik dago eskuragarri: ingelesez, gaztelaniaz eta portugaleraz.

2011/02/07

Commak otsailaren 15era arte luzatu du izena emateko epea

Community management arloan aritzeko lehen formazio programak 660 formazio ordu ditu, eta amaieran, "Community Manager Aditua" titulua jasoko dute parte hartzaileek.

Comma, community managemet arloko lehen formazio programa, otsailaren 25ean hasiko da, hainbat berrikuntzarekin.

Aerco, eitb.com eta m4f-ren eskutik antolatzen den ikastaroak otsailaren 15era arte luzatu du izena emateko epea. Gainera, ikasleak lan egiten duen enpresan bertan praktikak egiteko aukera ere emango du.

Commaren hezkuntza planak 660 formazio ordu aurreikusten ditu eta m4f enpresak Bilbon duen egoitzan emango da. Helburua, Community Manager batek izan behar dituen balio eta gaitasunak lortzea da. Otsailaren 15era arte irekita egongo da inskripzio epea. Hilaren 19an egingo da ikasleen hautaketa eta otsailaren 25ean ekingo zaio ikastaroari.

Aldaketa batzuk egon dira inguru produktiboan egin beharreko formazio praktikoaren arloan (250 ordu). Praktika horiek bi modutara egin ahalko dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan punta-puntakoak diren enpresetan egiteko aukera eskainiko da (finantza-erakundeak, erakunde publikoak nahiz sektore anitzetako enpresak) ; eta, bestetik, ikasleak berak lan egiten duen enpresan egitea ere erabaki ahal izango du. Aldaketa honen helburua formazio praktikorako baldintzak malgutzea da, behar guztiak ase ahal izateko.

Programa osoa amaitzean, parte hartzaileek aercok, eitb.com-ek eta m4f-k emandako "Community Manager Aditua" titulua lortuko dute.

Matrikula 3.500 euro/pertsonako kostatzen da eta zatika ordaindu daiteke. Hauek dira programaren ezaugarri nagusiak:

· Formazio presentzialeko 115 ordu, CM profila osatzeko behera diren gaitasun eta baliabideak lortzeko.
· Lan pertsonalerako 295 ordu, ikastaroko formatzaileen tutoretzapean.
· Formazio praktikoko 250 ordu, sektore enpresa batean, tutoretzapean.

Programa honetan interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, ncomma.com webgunera jo dezakete,  e-mail bat bidali edo 94 402 46 36 telefonora deitu.
 

2011/02/03

Googlek Android sistemaren bertsio berri aurkeztu du

Sistema eragile berriak 3Dko grafikoak irakurtzen ditu eta teklatu birtuala, bideoak Internet bidez denbora errealean ikusteko aukera, bideodeia eta Bluetooth bidezko konexioa ere eskaintzen ditu.

Googlek Android sistemaren azken bertsioa, 3.0 edo "Honeycomb" izena eman diotena, aurkeztu du. Software berri horrek Appleren iPadarekin lehian aritzeko asmoarekin sortu dute.

Android 2.3 aurreko bertsioaren berrikuntza baino gehiago da "Honeycomb" sistema. Dirudienez, Googleren helburua pantaila handietako gailuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko apustua da.

Googleren arduradunek esan dutenez, "Honeycomb" dagoeneko merkatuan dauden Android sistemaren aplikazio guztiekin bateragarria da, aurretik garatutakoak badira ere. Horrez gain, aurkezpenen horretan ere Android Market Webstore Interneteko denda aurkeztu dute. Ekimen horrekin ere, Applek duen proiektuaren eredua jarraitu nahi dute.

Aurkezpenean, Motorola Xoom etxeko "tablet" ordenagailua erabili dute, hori izango baita Android 3.0 sistemarekin merkatura iritsiko den lehena.

Android 3.0 Googleren software libre bat da eta "tablet" ordenagailuek eskaintzen dituzten aukeretara moldatzen du nabigazioa. Horrela, aldi berean lan bat baino gehiago egin daitezke eta berehala azken jardueretara itzultzeko sistema bat ere badu.

Sistema eragile berriak 3Dko grafikoak irakurtzen ditu eta teklatu birtuala, bideoak Internet bidez denbora errealean ikusteko aukera, bideodeia eta Bluetooth bidezko konexioa ere eskaintzen ditu.

2011/02/02

'The Daily', ordenagailu lau batentzat diseinatutako lehen egunkaria

Horrela, The Daily-ren lehen zenbakiak Egiptoko egoera du hizpide portadan eta momentuz doan banatuko dute soilik iTunes denda birtualaren bidez.The Daily ordenagailu lau batean irakurri ahal izateko diseinatutako lehen egunkaria estreinatu dute gaur. Idatzitako prentsaren etorkizuneko oinarriak jarri nahi ditu Rupert Murdoch komunikazio-handikiak. Ordenagailu lauaren multimedia funtzioak aprobetxatu nahi dituzte egunkari berriarekin.

"Garai berriek kazetaritza berri bat eskatzen dute", adierazi du aberatsak New Yorken. Murdoch News Corporation munduko komunikazio talde handienetariko baten jabea da. The Daily idatzitako prentsa berri baten lehen alea izatea espero du Murdochek.

Horrela, The Daily-ren lehen zenbakiak Egiptoko egoera du hizpide portadan eta momentuz doan banatuko dute soilik iTunes denda birtualaren bidez. Bertatik iPad batera deskargatu daiteke, Apple-ko ordenagailu laua edo "tableta". Dagoeneko 15 milioi lagunek erosi dute iPad-a, merkaturatu zenetik hamar hilabete baino ez direnean bete.

Aurkezpenean egiaztatu denez, egunkari digital berriak ez du formatu tradizional bat eta irudiei (360 graduko argazkiak eta HD bideoak) eta dispositibo multimedia batek ematen dituen aukerei protagonismo handia ematen die.

The Daily-k formatu berriztatzailea du, sare sozialak eta plataformak erabiltzea ahalbidetzen duelako. "The Daily albisteak nola kontatzeko eredu bihurtuko da", adierazi du Murdochek.



Aurkezpenean eskainitako 'The Daily' egunkariaren irudia. EFE

2011/02/01

Googlek Twitter Internetik gabe erabiltzeko sistema sortu du, Egipton

Ekimen horrekin Googlek egiptoarrei sare sozialen erabilera erraztu nahi die; izan ere, Hosni Mubarak presidentearen aurkako manifestazioak hasi zirenetik sarbidea blokeatuta dago.

Google konpainia estatubatuarrak Internet konexiorik gabe mugikorraren bitartez bidalitako ahots eta testu mezuak Twitterren argitaratzeko aukera ematen duen sistema sortu du. Ekimen horrekin, Googlek Googlek egiptoarrei sare sozialen erabilera erraztu nahi die; izan ere, Hosni Mubarak presidentearen aurkako manifestazioak hasi zirenetik sarbidea blokeatuta dago.

"Jende askok egin duen moduan, guk ere Egiptoko gatazkari buruzko albisteak jarraitu ditugu eta bertako biztanleei laguntzeko moduan pentsatzen aritu gara", jaso du enpresak bere webgunean argitaratu duen mezuan.

Horrela, Googlek Twitterren mezuak argitaratzeko hiru telefono zenbaki eskaini ditu webgunean; izan ere, herrialde horretan zerbitzua ematen zuten bost konpainiek jarduera bertan behera utzi dute.

Sare sozialak blokeatuta daude duela aste bete Mubaraken aurkako manifestazioak hasi zirenetik.