2011/02/10

Berri Txarraken webgunea hackeatu dute

Gaur goizean atari horretan arazorik gabe sartzeko aukera bazegoen ere, eguerditik aurrera, irudian ikus daitekeen pantaila beltza agertzen zen. Webgunea konpontzeko lanean ari dira.

Hacker batek Berri Txarrak talde nafarraren webgunea  hackeatu du. Gaur goizean atari horretan arazorik gabe sartzeko aukera bazegoen ere, eguerditik aurrera pantaila beltz ikusten zen, erdian emakume baten irudi berde batekin eta ondorengo mezua irakur zitekeen bertan:

"Server RooTed

KING OF HACK (INFORMATICS MAFIA) By Mehdi Sarray

Pyw@hotmail.Fr - TuniSian Hacker"

Mehdi Sarray izeneko hackerrak ez du bere ekintzaren arrazoien berri eman. Mezu horretan ikus daitekeen email helbideak luzapen frantziarra dauka baina bere burua "Tunisian hacker" gisa definitu du.

Hortik zenbait ordura, irudi hori kentzea lortu dute eta webgunea txuriz agertzen zen. Arratsalderako, Berri Txarrak taldeak Facebooken daukan orri ofizialean mezu hauxe idatzi dute:

berritxarrak.net webgunearen zerbitzaria hackerrek erasotua izan da gaur goizez (2011.02.10). Une honetan arazoa konpondu eta webgunea berriro ere martxan jartzeko lanean dihardugu. Albait arinen izango gara berriz ere sarean.
"Gu isil gaitzakezu, gure kantuak EZ".




Berritxarrak.net ataria, hackeatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario