2011/02/07

Commak otsailaren 15era arte luzatu du izena emateko epea

Community management arloan aritzeko lehen formazio programak 660 formazio ordu ditu, eta amaieran, "Community Manager Aditua" titulua jasoko dute parte hartzaileek.

Comma, community managemet arloko lehen formazio programa, otsailaren 25ean hasiko da, hainbat berrikuntzarekin.

Aerco, eitb.com eta m4f-ren eskutik antolatzen den ikastaroak otsailaren 15era arte luzatu du izena emateko epea. Gainera, ikasleak lan egiten duen enpresan bertan praktikak egiteko aukera ere emango du.

Commaren hezkuntza planak 660 formazio ordu aurreikusten ditu eta m4f enpresak Bilbon duen egoitzan emango da. Helburua, Community Manager batek izan behar dituen balio eta gaitasunak lortzea da. Otsailaren 15era arte irekita egongo da inskripzio epea. Hilaren 19an egingo da ikasleen hautaketa eta otsailaren 25ean ekingo zaio ikastaroari.

Aldaketa batzuk egon dira inguru produktiboan egin beharreko formazio praktikoaren arloan (250 ordu). Praktika horiek bi modutara egin ahalko dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan punta-puntakoak diren enpresetan egiteko aukera eskainiko da (finantza-erakundeak, erakunde publikoak nahiz sektore anitzetako enpresak) ; eta, bestetik, ikasleak berak lan egiten duen enpresan egitea ere erabaki ahal izango du. Aldaketa honen helburua formazio praktikorako baldintzak malgutzea da, behar guztiak ase ahal izateko.

Programa osoa amaitzean, parte hartzaileek aercok, eitb.com-ek eta m4f-k emandako "Community Manager Aditua" titulua lortuko dute.

Matrikula 3.500 euro/pertsonako kostatzen da eta zatika ordaindu daiteke. Hauek dira programaren ezaugarri nagusiak:

· Formazio presentzialeko 115 ordu, CM profila osatzeko behera diren gaitasun eta baliabideak lortzeko.
· Lan pertsonalerako 295 ordu, ikastaroko formatzaileen tutoretzapean.
· Formazio praktikoko 250 ordu, sektore enpresa batean, tutoretzapean.

Programa honetan interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, ncomma.com webgunera jo dezakete,  e-mail bat bidali edo 94 402 46 36 telefonora deitu.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario