2011/02/17

#euskalporn, euskara eta sexua Twitterrren protagonista

Euskarazko etiketa hori, Twitter sare sozialaren 'trending topic', hitzik erabiliena, ari da izaten azken orduotan.

#euskalporn, euskarazko esamolde, hitz, kantuak edo atsotitsak biltzen dituen gaia Twittereko 'izarra' ari da izaten azken orduotan. Dagoeneko 'Twitter Espainia' estatistiketan, trending topic izan da; hau da, gehien erabilitako hitza.

Twitter sare sozialeko erabiltzaile batzuk konfirmatu digutenez, eta Sustatuk aurreratu duenez, Josu Lezameta, Jozulin, hasi zen #euskalporn hastag (etiketa) erabiliz tuiteatzen.

Esamolde, kantu eta atsotitz ezagunak erabiliz, esanahi sexualeko moldaketak egiten dituzte trending topic honetan.

'Atzetik! Atzetik! Zu zara nagusia!', 'Zakil zuria atzera, zakil zuria atzera, zakil zuri honekin jolasten gera', 'Arriba ezpaina', 'Jan goikoa eta zakiltzarra', Porno izarren hautsa, egun batean, bilakatu zen biziogai' edota 'Zenbat goaz? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi' izan dira erabiltzaileek tuiteatu dituzten esamolde eta kantu batzuk.

Gauzak horrela, egun bakar batean euskaraz soilik eginiko gai batek Twitterreko trending topic izatea lortu du. Gaztelaniazko mezuak jasotzen ere hasi dira.

Barre batzuk bota eta euskararekin jolastu nahi baduzu, jarraitu hartu emanakhemen: #euskalporn.

No hay comentarios:

Publicar un comentario