2011/02/22

Facebookek bikoterik gabe gelditzen diren lagunen berri emango dizu

"Breakup Notifier" aplikazioari esker, gustuko pertsonen "egoera sentimentala" zein den jakin ahal izango du erabiltzaileak.

"Breakup Notifier" aplikazioa jaio da. Facebooken zerbitzu berri honi esker, gustuko duten pertsona bikoterik gabe geratu dela jakin ahal izango dute sare sozial honetako erabiltzaileek. Horretarako, noski, bere "egoera sentimentala" aldatu beharko du pertsona horrek.

Aplikazio honen erabilera oso erraza da. Erabiltzailea zerbitzu honen atarira sartu behar da, bertan Facebookeko bere kontuan dituen datuak sartuko ditu eta lagunen artean gustuko dituen pertsonak hautatu beharko ditu.

Aukeratutako pertsona horiek bere "egoera sentimentala" aldatu eta ezkongaiak direla jartzen duten momentuan, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario