2011/02/03

Googlek Android sistemaren bertsio berri aurkeztu du

Sistema eragile berriak 3Dko grafikoak irakurtzen ditu eta teklatu birtuala, bideoak Internet bidez denbora errealean ikusteko aukera, bideodeia eta Bluetooth bidezko konexioa ere eskaintzen ditu.

Googlek Android sistemaren azken bertsioa, 3.0 edo "Honeycomb" izena eman diotena, aurkeztu du. Software berri horrek Appleren iPadarekin lehian aritzeko asmoarekin sortu dute.

Android 2.3 aurreko bertsioaren berrikuntza baino gehiago da "Honeycomb" sistema. Dirudienez, Googleren helburua pantaila handietako gailuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko apustua da.

Googleren arduradunek esan dutenez, "Honeycomb" dagoeneko merkatuan dauden Android sistemaren aplikazio guztiekin bateragarria da, aurretik garatutakoak badira ere. Horrez gain, aurkezpenen horretan ere Android Market Webstore Interneteko denda aurkeztu dute. Ekimen horrekin ere, Applek duen proiektuaren eredua jarraitu nahi dute.

Aurkezpenean, Motorola Xoom etxeko "tablet" ordenagailua erabili dute, hori izango baita Android 3.0 sistemarekin merkatura iritsiko den lehena.

Android 3.0 Googleren software libre bat da eta "tablet" ordenagailuek eskaintzen dituzten aukeretara moldatzen du nabigazioa. Horrela, aldi berean lan bat baino gehiago egin daitezke eta berehala azken jardueretara itzultzeko sistema bat ere badu.

Sistema eragile berriak 3Dko grafikoak irakurtzen ditu eta teklatu birtuala, bideoak Internet bidez denbora errealean ikusteko aukera, bideodeia eta Bluetooth bidezko konexioa ere eskaintzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario