2011/02/01

Googlek Twitter Internetik gabe erabiltzeko sistema sortu du, Egipton

Ekimen horrekin Googlek egiptoarrei sare sozialen erabilera erraztu nahi die; izan ere, Hosni Mubarak presidentearen aurkako manifestazioak hasi zirenetik sarbidea blokeatuta dago.

Google konpainia estatubatuarrak Internet konexiorik gabe mugikorraren bitartez bidalitako ahots eta testu mezuak Twitterren argitaratzeko aukera ematen duen sistema sortu du. Ekimen horrekin, Googlek Googlek egiptoarrei sare sozialen erabilera erraztu nahi die; izan ere, Hosni Mubarak presidentearen aurkako manifestazioak hasi zirenetik sarbidea blokeatuta dago.

"Jende askok egin duen moduan, guk ere Egiptoko gatazkari buruzko albisteak jarraitu ditugu eta bertako biztanleei laguntzeko moduan pentsatzen aritu gara", jaso du enpresak bere webgunean argitaratu duen mezuan.

Horrela, Googlek Twitterren mezuak argitaratzeko hiru telefono zenbaki eskaini ditu webgunean; izan ere, herrialde horretan zerbitzua ematen zuten bost konpainiek jarduera bertan behera utzi dute.

Sare sozialak blokeatuta daude duela aste bete Mubaraken aurkako manifestazioak hasi zirenetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario