2011/02/09

IPad berriak kamera edukiko du eta azkarragoa izango da

The Wall Street Journalek iragarritakoaren arabera, bi hilabete barru helduko da merkatura iPadaren bertsio berria.

IPadaren bertsio berria ekoizten hasi da Apple konpainia estatubatuarra eta, aurreikusitakoaren arabera, hainbat nobedade izango ditu bertsio honek. Besteak beste, kamera izango du eta, The Wall Street Journal egunkariak emandako informazioaren arabera, azkarragoa izango da.

Aipatutako iturriak iragarri du bi hilabete barru iritsiko dela iPad berria eta gailu honen prezioa aurrekoaren antzekoa izango da.

Itxura aldetik, finagoa izango da eta pisu gutxiago edukiko du. Gainera, bideokonferentzia funtzioa edukiko du.

Bestalde, pantailaren bereizmena aurreko bertsioak zuenaren antzekoa izango da, baina, memoria gehiagorekin eta grafiko-prozesadorea indartsuagoarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario