2011/02/21

'VideoPuzzle!', iPhonean jokatzeko euskal bideojoko berria

Bideojokoak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatzea proposatzen du. Horrela, "jokalariak ikusteko trebetasuna erakutsi beharko du", sortzaileek adierazi dutenez.

Ideateca euskal enpresak VideoPuzzle! IPhone eta iPod Tiuch gailuetan jokatzeko bideojoko berria sortu du. Ohiko buru-hausgarriak berritzea izan dute helburu sortzaileek eta, horrela, erabiltzaileak irudi estatikoak mugimenduan daudenekin ordezkatu beharko dituzte.

Bideoak hainbat lauki-saretan banatuta daude eta erabiltzaileak behatzarekin mugitu behar ditu. Zatietako batzuk alderantziz izango dira eta jokalariak bi aldiz ukitu beharko ditu piezek buelta emateko. Pieza guztiak bere lekuan jartzen dituenean, partida amaituko du.

VideoPuzzle! Appleren Sareko dendan erosi daiteke 0,79 eurotan. Jokatzeko hiru modu eskaintzen ditu; bi klasikoagoak dira eta, hirugarrena, "kamera modua" da.

'VideoPuzzle!' bideojokoaren irudia. Argazkia: Apple Store

No hay comentarios:

Publicar un comentario