2011/02/08

Sakelako telefonoen kargagailu unibertsala aurkeztu dute

Oraindik prototipo bat besterik ez da, baina urtea amaitu aurretik jarriko dute salgai. Helburua erabiltzaileen erosotasuna eta ingurugiroari kalte gutxiago egitea izango da.

Europar Batasuneko 14 sakelako telefono saltzaile nagusiek kargagailu unibertsalaren prototipoa aurkeztu dute gaur Bruselan. Marka guztiekin bateragarria izatea eta 2011 amaitu aurretik salgai jartzea espero dute.

Europako Batzordeak hala eskatuta, sakelako telefonoen hamalau fabrikatzailek txostena sinatu zuten Europar Batasunean saltzen ziren telefonoen kargagailuak bateragarriak izan daitezen. Apple, Emblaze Mobile, Huawei Technologies, LGE, Motorola Mobility, NEC, Nokia, Qualcomm, Research In Motion (RIM), Samsung, Sony Ericsson, TCT Mobile (ALCATEL mobile phones), Texas Instruments eta Atmel dira, hain zuzen ere, fabrikatzaile horiek.

Bruselaren aginduari jarraiki, kargagailu unibertsal edo komunak Micro-USB konexioa erabiltzen du elektrizitatea transmititzeko eta konexio hori ez dutenentzat adaptadore bereziak salduko dituzte.

2011 amaitu aurretik kargagailu berria salgai jartzea adostu dute hamalau ekoizleek.

Europar Batasunean kargagailuen bateraezintasuna deserosoa da erabiltzaileentzat eta arazo handiak sortzen ditu ingurugiroan. Askotan, telefono bat erosten duenak egoera onean du aurreko kargagailua, baina ezin du erabili baterazinak direlako.

Kargagailu berriaren aurkezpena. Argazkia: Efe

No hay comentarios:

Publicar un comentario