2011/02/14

San Valentin egunean, Twitter ere maitemindu da

Maitaleak teknologia berriak erabiltzen hasi dira eta maitasuna sare sozialetan adierazten dute gaur egun; izan ere, adituek jakinarazi dutenez, maitemindua egotea osasuntsua da.

Gaur San Valentin eguna da, loreen, bonboien eta ustekabeen eguna. Hala ere, gaur egun, ohiturak aldatu dira eta eskuz idatzitako eskutitz horiek ahaztuta gelditu dira. Maitaleen eguna Sarera ere iritsi da eta Twitter ere maitemindu da. Bihar, agian, ez da horrela izango... hori da San Valentin egunaren misterioa. Gaur, maitaleen eguna (#happyvalentinesday) Twitterren protagonista da.

140 karaktere horietan maitasun adierazpenak egiteko erabili dituzte erabiltzaileek: "Maita ezazu eta maitatua izango zara", "Munduarentzat zu pertsona bakar bat izan zaitezke, baina pertsona batentzat mundu osoa izan zaitezke" edo "Denbora ozeanoak zeharkatu ditut zu topatzeko", besteak beste.

Hala eta guztiz ere, San Valentin egunaren aurkakoak era badira: "Neskak, gogoratu ez duzuela gizon bat behar ederrak eta bereziak zaretela jakiteko".

#vdayfail hastagarekin, maitaleen eguna gustuko ez dutenek ere beraien iritzia eman dute: "Zurekin hitzordua bertan behera utzi eta gauean, beste mutil batekin atera dela ikusten duzu.

Horrez gain, beste batzuek ezkongabe izatea ospatzen dute eta horretarako "All the single ladies, all the single ladies put your hands up. Now everyone else point & laugh at the sad people" Beyonceren abestiaren hitzak erabili dituzte.

Musuak eta osasuna

San Valentin eguna berezia dela frogatzeko, Tailandiako hamalau bikote 32 orduz musukatuko dira.

Hala ere, hainbat ikerketen arabera, maitemindua egotea osasuntsua da eta, hori horrela bada, agian hobe da maitalea topatzea, baina bakoitzak nahi duenean adieraztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario