2011/02/21

'Fashion World Live': modaren mundua hurbiletik ezagutzeko bideo-jokoa

Irailerako izango du prest Facebookek joko berri hau. Erabiltzaileak, arropak diseinatu, modeloak makillatu zein desfileak antolatu beharko ditu.

Fashion World Live bideo-jokoak modaren mundua hurbiletik ezagutzen laguntzen dio erabiltzaileari. Hain zuzen ere, modaren esparru guztiak lantzen ditu joko honek; diseinua eta modeloei ateratzen zaizkien argazkiak, besteak beste.

Modari eskainitako lehen unibertso birtuala da Fashion World Live eta Facebookeko erabiltzaileei zuzenduta dago. Irailetik aurrera egongo da erabilgarri eta funtzio ezberdinak izango ditu: arropak diseinatzea, ibiltokietako desfileak antolatzea, modeloak makillatzea edota argazkiak ateratzea...

"Oro har moda gustuko duten pertsonei zuzendutako online joko bat izango da hau", adierazi du Pat Mc Grath makillatzaileak.

Bideo-joko honetan moda etxe ezagun askok parte hartuko dute eta modaren munduan kolaborazioak zein ideia berriak garatuko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario