2011/03/31

Komunika 2011k "Online erreputazioaren kudeaketa" jorratuko du aurten

VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia apirilaren 14an garatuko da Leioako Kanpusean eta Espainia osoko adituak izango dira hizlari.

EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitateko Sailak, VII. Komunikazio Enpresarial eta Instituzionalaren jardunaldia antolatuko du apirilaren 14an, osteguna, Leioako Campusean. Aurtengo gaia Online erreputazioaren kudeaketa izango da eta horretarako, Espainia osoko adituak etorriko dira ekitaldira.

Jardunaldia 09:30etan hasiko da eta bost hizlarik hartuko dute parte bertan. Horiek Euskal Herriko erreputazioari, online erreputazioaren presentziari, online erreputazioa kuadetzeko irizpideei, online erreputazio proiektu bat martxan jartzeko bideei eta komunitate arduradunaren profilari buruzko gaiak landuko dituzte.

Komunika jardunadiko edizio honetan, ondorengo adituek hartuko dute parte eta adibideen bidez online erreputazioa nola kudeatu behar den erakutsiko dute:  Igor San Román Matxain, aholkulari aditua sare sozialetan; Orreaga Aranburu, Overalia-ko Senior Media Analyst-a; Miguel del Fresno, Quor 2.0-ko zuzendaria; Carmen Pons, Sozial Media eta SEOko zuzendaria Shackleton Buzz&Press-en Madrilen; eta Manuela Battaglini, komunitate arduradunen elkarte espainiarreko lehendakari ordea.

Jardunaldia mahai-inguru batekin amaituko da. Bertan online erreputazioaren etorkizunari buruz eta profesional berrien lan munduratzeari buruz eztabaidatuko da.

Jardunaldia Bizkaiko Campuseko Paraninfoan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatuko da. Goiz guztiko iraupena izango du eta sarrera doan izango da BBK eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren babesletzarekin. Gizarte Zientzien Fakultatea eta eitb.com ekitaldiaren laguntzaileak izango dira.

Informazio gehiagorako: komunika.info

Komunika 2011, logoa

Googlek 'Atsegin dut' funtzioa izango du, Facebookek bezala

Funtzio berriak edukiak gomendatzeko balioko du. Zenbat eta boto gehiago jaso, esteka horrek garrantzi gehiago izango du bilatzaileka emango dituen emaitzetan.

Googlek "+1" izeneko funtzio berria aurkeztu du. Horrela, bilatzaileak Facebookek duen "Atsegin dut" funtzioaren antzeko erreminta izango du hemendik aurrera, konpainiak bere blogean adierazi duenaren arabera.

Datozen egunetan, Googlen profila duten erabiltzaileek "+1" funtzioaren ikonoa topatuko dute bilaketa bat egin ostean azalduko diren emaitzen ondoan eta botoi horrek edukiak gomendatzeko aukera emango du.

Estrategia berri honekin, Googlek Facebookekin lehiatu nahi duela uste dute analistek eta, horrela, sare sozialak bezala, erabiltzaileen laguntzarekin Sarean garrantzia duten edukiak identifikatuko dituzte.

Sistema honekin, Googlen profila dutenek euren "lagunei" gustuko dituzten edukien berri emateko aukera emango die.

"+1" ikonoa Interneteko iragarkietan ere erabili ahal izango da eta, konpainiak aurreratu duenaren arabera, etorkizunean kontsultatu ostean gomendatu diren webguneetan ere ikusiko da.

Googlek 'Gustuko dut' funtzioa izango du, Facebookek bezala

Funtzio berriak edukiak gomendatzeko balioko du. Zenbat eta boto gehiago jaso, esteka horrek garrantzi gehiago izango du bilatzaileka emango dituen emaitzetan.

Googlek "+1" izeneko funtzio berria aurkeztu du. Horrela, bilatzaileak Facebookek duen "Me gusta" funtzioaren antzeko erreminta izango du hemendik aurrera, konpainiak bere blogean adierazi duenaren arabera.

Datozen egunetan, Googlen profila duten erabiltzaileek "+1" funtzioaren ikonoa topatuko dute bilaketa bat egin ostean azalduko diren emaitzen ondoan eta botoi horrek edukiak gomendatzeko aukera emango du.

Estrategia berri honekin, Googlek Facebookekin lehiatu nahi duela uste dute analistek eta, horrela, sare sozialak bezala, erabiltzaileen laguntzarekin Sarean garrantzia duten edukiak identifikatuko dituzte.

Sistema honekin, Googlen profila dutenek euren "lagunei" gustuko dituzten edukien berri emateko aukera emango die.

"+1" ikonoa Interneteko iragarkietan ere erabili ahal izango da eta, konpainiak aurreratu duenaren arabera, etorkizunean kontsultatu ostean gomendatu diren webguneetan ere ikusiko da.

2011/03/29

BasqueGame, Euskadiko bideojokoaren lehen elkartea

Ekimenaren helburua "kideen interes ekonomikoak, kulturalak eta sozialak ordezkatzea eta Euskadin bideojokoen alorrean dagoen talentua sustatzea da".

Euskadiko hamabi bat konpania, garapen estudio, prestakuntza erakunde eta bideojokoen aditu BasqueGame, Euskadiko bideojokoen lehen elkartea sortzeko bildu dira.

Elkarte berriak bideojoak garatzen, osatzen, saltzen edo hedatzen dituzte pertsona fisikoak edo juridikoak eta aisiarako jokoak eta "serious game" izenekoak ere hartuko ditu bere baitan.

BasqueGame ekimenaren helburua "kideen interes ekonomikoak, kulturalak eta sozialak ordezkatzea eta Euskadin bideojokoen alorrean dagoen talentua sustatzea da", arduradunek azaldu dutenaren arabera.

DigiPen Institut of Technology-Bilbao bideojokeoetan eta errealitate birtualean espezializatutako unibertsitateak, Tecnalia korporazio teknologikoak, Virtualware errealitate birtualeko produktuetako konpainia espezializatua, Gestionet Multimedia eta Ikasplay "serious game"ak garatzen dituzten enpresek, Ideateca eta Delirium Studios bideojokoen estudioek, Digital5 aholkularitza enpresak, Bigorringo musika estudioak eta Vadejuegos.comsataria atariak osatu dute elkartea.

Gainera, Suggiero agentzia interaktiboa, Relevo Videogames plataforma eta Hafo, José María Martínez Burgos bideojokoetan aditua ere partaide dira.

Juan de Miguel Martinez (Gestionet Multimedia), Unai Extremo (Virtualware) eta Nacho Otalora (DigiPen Institut of Technology-Bilbao) dira elkarteko presidentea, presidenteordea eta idazkaria, hurrenez hurren.

Bilbo, Interneten gehien ligatzen den Estatuko hiria

Hilabete batean, munduko 12 milioi erabiltzaile aztertu dituen ikerketa baten ondorioa da. Batez beste, Bilboko erabiltzaiek, hilean, 22,9 ligatzeko elkarrizketa hasten dituzte.

Interneten gehien ligatzen den Estatuko hiria da Bilbo. Ondoren, Zaragoza, Valentzia eta Oviedo daude, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan, hurrenez hurren. Madrilek eta Bartzelonak, berriz, bosgarren eta seigarren postuak lortu dituzte eta kopuru berdina bildu dute. Horiek dira Badoo.com atariak egindako "Estatuko Ligatzearen Liga"ren emaitzak.

Ikerketak erabiltzaileek hilabete batean hasitako ligatzeko elkarrizketak zenbatu ditu eta batez bestekoa egin du. Emaitzak mundu osoko 12 milioi erabiltzaileren jarduera aztertu ostean atera dituzte.

Batez beste, Bilbon hilabeteko 22,9 ligatzeko saiakera egin dira. Zaragozakoa (22) eta Valentziakoa (21,8) baino pixka bat altuagoa da emaitza, baina Madrilekoa eta Bartzelonakoa (21,3) bainoa askoz ere altuagoa.

Bilbo munduko lehen 20 hirien artean kokatu den Estatuko hiri bakarra da, hamalaugarren postuan. Hala ere, Atenasek lortu du lehen postua. Badook adierazi duenez, Greziako hiriburuko erabiltzaileak 25,7 aldiz saiatzen dira, hilean.

2011/03/26

Facebookek 20.000 profil ezabatzen ditu eguneko

Horretarako arrazoia: 13 urteko adingabeek sare sozialaren irizpideak errespetatu gabe izen ematen dutela.

Facebookeko sarean zabaldutako profil faltsuak eta izena emateko gutxienezko adina ez dutenen profilak gero eta gehiago dira. Mozelle Thompson, Faicebookeko pribatasunaren arduradunak, egunean 20.000 profil baino gehiago ezabatzen dituztela adierazi du. Horretarako arrazoi nagusia: kontuak zabaltzerakoan, datu faltsuak ematea.

"Facebooken profila zabaltzeko gezurra esaten duten pertsonekin" desengainua hartu duela onartu du Thompsonek. "Facebookek 13 urte baino gutxiago dutenen 20.000 profil baino gehiago ezabatzen ditugu egunero" azaldu du. Sare sozial honek 600 milioi profil ditu guztira.

Zdnet webgune teknologikoaren arabera, Facebookeko bozeramaile batek "segurtasuna oso serio" hartzen dutela adierazi du. Ondorioz "atseginez" parte hartuko omen dute, Australian, "segurtasun politika, praktika eta sistemen" egingo duten audientzian.

2011/03/25

iPad 2 berria, Espainian salgai dagoeneko

Tablet berria lehen bertsioa baino meheagoa eta arinagoa da, eta bateriak 10 orduko iraupena du.

Appleren iPad 2 berria Europako 25 herrialdetan jarriko dute gaur salgai, baita Espainian ere. 16 GBko bertsio oinarrizkoenak 479 euro (BEZa barne) balioko ditu eta WiFi eta 3G konexioa dituen 64 GBko gailuak, berriz, 799 eurotan (BEZa barne) salduko dute.

Tablet berria lehen bertsioa baino meheagoa eta arinagoa da, eta bateriak 10 orduko iraupena du.

Gailu berria Espainian kaleratzeaz gain, Alemania, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Japonia, Luxemburgo, Norvegia, Zeelanda Berria, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia eta Suitza herrialdeetan ere salgai jarriko dute.

Applek , ohiturari jarraiki, aurkeztu eta egun gutxira kaleratu du iPad berria. Duela 23 egun egin zuen konpainiak aurkezpen ofiziala AEBetan.

iPad berriak 9,7 hazbeteko pantaila du eta Applek garatutako nukleo bikoitzeko prozesadorea du. Hori dela eta, gailuari etekin gehiago atera diezaiokegu eta azkarragoa da. Horrez gain, iPad 2k bi kamera ditu eta FaceTime aplikazioarekin bideokonferentziak egiteko aukera emango dio erabiltzaileari. Orain arte, iPhone 4 deta iPod Touch gailuek bakarrik zuten aukera hori.

iPad 2 berria, gaur Espainian salgai

2011/03/24

Samsungen Galaxy Tab tabletak lehen gudua irabazi dio iPad2ri

Samsungek munduko tablet meheenak kaleratuko ditu. Galaxy Tab gailuek 8.6 mm neurtuko dituzte, iPad2k baino bi milimetro gutxiago.

Datorren ostiralean, Applek iPad 2 gailu berria kaleratuko du Europako hainbat herrialdetan (Espainian, besteak beste). Hori dela eta, Samsung korearrak Galaxy Tab berriak (8.9 eta 10.1 bertsioak) AEBetan aurkeztea erabaki du. Tablet horiek izango dira, hain zuzen ere, Steve Jobsen gailuarekin lehian arituko direnak.

Samsungek munduko tablet meheenak kaleratuko ditu. Galaxy Tab gailuek 8.6 mm neurtuko dituzte, iPad2k baino bi milimetro gutxiago.

Gainera, Samsungen tablet bat eskuratzea oso erraza eta merkeagoa izango da; izan ere, 500 dolar inguruko prezioa izango dute. 16 Gbko gailuak WiFi sistema izango du, etxearen goi mailako modeloa izango da eta 30 dolar gehiago balioko ditu.

Tablet berria ekainaren 8an jarriko dute salgai AEBetan eta Europara hilabete horren bukaera aldera iritsiko dela adierazi dute.

Sare sozialak, adinekoentzat mundu berria

Helduen Hitza elkarteak Internet adinekoentzat erreminta erabilgarria dela eta Sarearen erabilera erraza dela frogatuko duen ekimena aurkeztu du, Donostian.

Helduen Hitza elkarteak eta NABASIk 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat Interneti buruzko hitzaldian jarri dituzte martxan. Ekimenaren helburua adinekoei sare sozialek eta teknologia berriek egunerokoan eman ditzaketen abantailak erakustea eta erabilera erraza dutela frogatzea da. Donostiako Aieteko Jauregiko Topalekuan izaten ari diren hitzaldien ostean, partehartzaileek klase praktikoak jasotzeko aukera izango dute.

"Gaur egun, adinekoak gizartearen % 20 dira eta sare sozialekin ezagutzeko mundu berria erakutsiko diegu", azaldu dute antolatzaileek. Teknologia berrien bitartez, "bakardadeari eta ezkortasunari aurre egin diezaiekete".

Orokorrean, adinekoak harritu egin dira hitzaldietan proposatutakoekin. Arduradunek adierazi dutenez, "gehien harritu dituena Facebook izan da eta batez ere sare sozialari esker munduko edozein pertsonarekin harremana izatea edo gustuko dituzten telebista saio edo pertsonaien jarraitzaile egin ahal izatea". Horrez gain, Skype eta Google Earth erremintek ere arrakasta handia izan dute.

Sareak geroz eta erabiltzaile gehiago ditu: "Adinekoek hazkunde hori ezagutzen dute eta sare horien erabilera errazak etxetik atera gabe informazio ugari eskura izateko aukerak Sarea oraindik ere erakargarriagoa egiten du".

Beldurra galdu

Ikastaroetan, "sare sozialak erabiltzen ikasteko ariketa errazak egingo dituzte". Horrez gain, ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, ikasgai garrantzitsuenetako bat "ordenagailuari, Interneti eta teknologia berriei zaien beldurra galtzea izango da".

2011/03/23

Firefox 4 nabigatzaileak Explorer 9ari irabazi egin dio

Atzo, martxoak 22, kaleratu zuten Firefox 4aren azken bertsioa eta, gaur goizean, 5 milioi deskarga zituen nabigatzaileak.

Firefox 4 nabigatzaileak arrakasta handia izan du kaleratu duten egunean; izan ere. Mozillaren nabigatzailearen azken bertsioak Microsoftek ateratakoa baino deskarga kopuru bikoitza izan du.

Internet Explorer 9 joan den martxoaren 16ann kaleratu zuten eta lehen 24 orduetan 2,3 milioi deskarga izan zituen, eskaini zituzten datuen arabera.

Atzo, martxoak 22, kaleratu zuten Firefox 4aren azken bertsioa eta, gaur goizean, 5 milioi deskarga zituen nabigatzaileak. 10:45ean, 4.409.000 deskarga zituen.

Mozillak eskainitako datuen arabera, minutuko 4.700 deskarga izan dira minutuko.

Europan izan dira deskarga gehien (2.283.035). Ondoren, AEBetan (1.532.706), Asian (959.786), Hego Amerikan (394.741), Ozeanian (90.087) eta Afrikan (87.462) izan du arrakasta gehien.

2011/03/21

Applek homosexualitatea 'sendatzen' duen aplikazioa onartu du

"Exodus International" izeneko elkarte kristau batek garatu du. Erabiltzaileek, bestalde, "zentzugabea" eta "lotsagarria" dela esan dute.

Iskanbila eragin duen aplikazio berria kaleratu du Applek iPhone eta iPad gailuentzat. Homosexualen hainbat elkartek atsekabea erakutsi dute konpainiak App Storean "homosexualei berriz ere heterosexual izateko aukera emango dien" aplikazioa salgai jarriko duela jakitean.

Daily Mail egunkariak argitaratu duenaren arabera, " Exodus International" izeneko elkarte kristauak garatu du aplikazioa eta "Jesukristoren boterearen bitartez" homosexualitatearen "sendagaia" dela bermatzen du.

Applek bere kalitatearen sailkapenean 4 bat eman dio; horren arabera, erabiltzailearentzat "eduki kaltegarririk" ez duela esan nahi du. Erabiltzaileek, berriz, "zentzugabea" eta "lotsagarria" esateko notarik eskasena eman diote.

Hala ere, ez da Apple horrelako egoera batean dagoen lehen aldia. Duela hilabete gutxi, konpainiak homosexualitatearen eta abortuaren aurkako beste aplikazio bat kendu behar izan zuen.

'.xxx', pornoak Interneten duen domeinu berria

Domeinu berriak gurasoei seme-alabek Interneten bisitatzen dituzten atariak kontrolatzeko balioko du. Oraingoz, domeinua ez da derrigorrezkoa izango.

Interneten Izenak eta Zenbakiak Jartzeko Korporazioaren (ICANN) zuzendaritzak, ICM enpresarekin batera, webgune pornografikoentzat domeinu esklusiboa sortu du. Domeinu berria '.xxx' da.

200.000 eskakizun egin dituzte, ICMk adierazi duenez, eta horietako bakoitzari 60 euro emango dizkiete. Domeinuaren sorkuntzak gurasoek seme-alabek bisitatzen dituzten atariak kontrolatzeko balioko du. Oraingoz, domeinua ez da derrigorrezkoa izango.

Industria pornografikoa ez dago neurri horrekin ados; izan ere, "domeinuaren blokeoa eragin dezake". Gainera, adierazi dutenez, "legez kanpoko deskargen ondorioz krisian dagoen sektore bati gastu berriak eragingo dizkiote".

Free Speech Coaltion (FSC) industria pornografikoaren eskubideak defendatzen dituen elkarteak adierazi duenaren arabera, "ICANNek ez du industriaren iritzia kontuan izan, ezta Interneteko adierazpen askatasunaren interesak ere".

Twitterrek bost urte bete ditu

Hasiera batean, erabiltzaileek ez zioten sare sozialari erabilgarritasunik ikusi, baina, gaur egun, Twitterrek komunikazio modernoaren erakusle izatea lortu du.

Lehen twita argitaratu zenetik bost urte bete direnean, Twitter komunikazio modernoaren erakusle bilakatu da. Krisi egoeretan mezu laburren sistema krisi egoeratan erabilgarria dela erakusteagatik gizartearen errespetua lortu du.

2006ko martxoaren 21ean, Jack Dorseyek (@jack), Biz Stonekin (@biz) eta Evan Williamsekin (@ev) batera sare sozialaren sortzaileak, gaur egun 200 milioi jarraitzaile baino gehiago dituen sare sozialari hasiera eman zion twita sortu zuen.

"Nire twttr konfiguratzen", izan zen argitaratu zuten lehen testua. Ondoren, "nire lankideak gonbidatzen", idatzi zuten. @jack-ek, sortzaileak bidalitako mezuak izan ziren, Garai hartan, San Franciscoko Odean konpainian lan egiten zuen @biz-ekin eta @ev-ekin.

2007ko apirilera arte, Twitter ez zen enpresa bihurtu eta beste bi urte behar izan zituen munduko fenomeno bat izateko, 2009ko ekainean.

Sare sozialaren lehen pausoak ez ziren oso onak izan, erabiltzaile askok 140 karaktere gainditu gabe edonork pentsatzen zuena hedatzeko mezuen sistema batek zertarako balio zezakeen galdetzen baitzuten. Erabiltzaileek plataformari ez zioten erabilgarritasun zehatzik ikusten.

2009an Iranen izan ziren iraultzek aldarrikatu zuten, azkenean, sare sozialaren erabilgarritasuna. Mir Husein Musavi lideraren aldekoek Mahmund Ahmadineyaden gobernuaren zentsurari iseka egiteko bidea aurkitu zuten Twitterren. Gainera, herrialdean gertatzen ari zenari buruzko euren iritzia emateko plataforma ere topatu zuten.

2010aren bukaera aldera arabiar herrialdeetan hasi ziren herritarren iraultzek ere Twitter erregimen totalitarioentzat nahiko deserosoa dela baieztatu dute.

140 twit, egunean

Twitter asko hazi da. Horren erakusle da 2010ean bataz beste 50 milioi twit argitaratzen ziren, egunean. Gaur egun, berriz, 140 milioi twit idazten dira egunean (joan den otsaileko emaitzen arabera.

Twitter, gainera, pertsonaia ospetsu askorentzat lagungarria izan da; izan ere, jarraitzaileengana gerturatu ditu eta komunikazioa bide zuzenago bat lortu dute.

Lady Gaga (@ladygaga) da jarraitzaile gehien dituena (8,78 milioi). Atzetik ditu, berriz, Justin Bieber (@justinbieber), Britney Spears (@britneyspears), Barack Obama (@barackobama) eta Kim Kardashian (@kimkardashian), besteak beste.

2011/03/18

Jokoak, saioak, Internet, telefonoak, aldizkariak... dena aldi berean

BBC kateko eta Telebista Suediarreko profesionalak, enpresa multimediekin batera, Bilbon izan dira EITBk eta Tabakalerak antolatutako Tranxmedia ekitaldian parte hartzen.Joko elkarreragileak, telesailak, Internet, telefonoak, aldizkariak... dena batera eta aldi berean konbinatzen dituzten Europako punta-puntako "transmedia" esperientzien adibideak ezagutu ahal izan dira ostiral honetan, martxoaren 18an, Euskal Irrati Telebistak eta Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) EITBren Bilboko egoitzan antolatutako Tranxmedia ekitaldian.

Simon Nelson, BBC-ko multiplataforma estrategia eta ekoizpenaren arduraduna; Martin Ericsoon, "The Company P"-ko zuzendari sortzailea eta telebista suediarrarentzako "The Truth About Marika" proiektuaren sortzaileetariko bat; eta Marta Gomes, idazle, produktore eta 10 herrialdetan jarraitu ahal den "Sophie´s diary"ren arduraduna, egon dira jardunaldian.

BBC-ko esperientzia ezberdinak azaldu ditu Nelsonek, horien artean, telesailen korapiloarekin muntatutako bideojokoak. Zentzu horretan, komunikabide publikoek entretenimenduaren alor horretan esperimentatu eta berritu behar dutela baieztatu du.

Bere aldetik, Ericssonek "The Truth About Marika"ren prozesua eta arrakasta nolakoak izan ziren azaldu du. Entretenimendu propiorako fikzio bat sortuz Internetera bideoak igotzen zituen ustezko erakunde sekretu batean oinarritzen da "The truth About Marika". Proiektu horren arrakasta itzelaren ostean, "Conspiracy for Goog" jarri dute martxan orain antzeko ideia batekin, pertsona talde bat ados jartzeko kausa on baten alde.

Aurkeztu den esperientziarik osoena, erabiltzailearentzat 360 gradukoa adituen arabera, beActive izan da. Bere lehen "transmedia" esperientzia "Sophie´s diary" izan da. 10 herrialdetan ezarri da eta honen aurre-elaborazio prozesuak 2 urte iraun zuen. Orain Brasilen ari dira lanean, prentsa, aldizkariak, irratia, telebista, internet, web aplikazioak, mugikorren aplikazioak, sms-ak...barne dituen proiektu batean. Giltzapetutako emakumeen hilketen fikziozko trama du oinarri: "Final Punishment".

Tranxmedia jardunaldia Gonzalo Madriden, Havas Digitalen estrategia arduradunaren, parte-hartzearekin amaitu da. Markak edukien banatzearen barne duten programa berriari buruz hitz egin du eta mahai-inguru bat egon da.

Ikus-entzunezkoen azken joeren azterketa Bilbon, Tranxmedia ekitaldian

EITBko Multibox aretoan antolatutako ekitaldian ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egin dute ostiral honetan hainbat adituk.

Ikus-entzunezko komunikazioaren azken joera eta ekimenen inguruan hausnarketa egin dute ostiral honetan, Bilbon, hainbat profesionalek eta ikertzailek. EITBko Multibox aretoan, Tranxmedia izeneko ekitaldia egin dute goiz osoan zehar, EITBk eta Tabakalera k antolatuta.

Zenbait profesional eta ikertzaile bildu dira bertan, azken transmedia proiektuak ezagutzeko. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea izan da, eta proiektu horien egileen eskutik, edukiak formatu eta plataforma anitzen bitartez zabaltzeko modu berriak aztertu dituzte. ''Sarearen indarra'', ''kalitatezko programen eta edukiak eskaintzen dituzten komunikabideen beharra'' eta ''publikoaren gero eta botere handiagoa'' dira aditu eta profesionalek gaur landu dituzten gaietako batzuk.

Simon Nelson izan da bertan parte hartu duen adituetako bat. Hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan da, eta egun aholkulari gisa ari da. Bere esanetan, ''webgunean ez dauden edukiak ikusezinak dira''. Simonen ustez, hedabideen emisio tradizionalak dagoneko ez dira nahikoa publikoaren erritmoari jarraitzeko. Aditu honentzat ''denboraren mugak eta muga geografikoak apurtu dituen erronka da Internet'', eta Sarearen indarra erabiltzearen alde agertu da, ''aurkitzen errazagoak diren eduki herrikoiak sortzeko''. ''Dena den'', gaineratu du, ''edukiak euskarri anitzetatik plazaratzeko beharrezkoa da programa onak sortzea, sare sozialen erabilera hutsak ez baitu arrakasta bermatzen''.

Idoia honen inguruan ere aritu da Pablo Escribano Input telebistako arauak birdefinitzeko proiektuaren arduraduna. ''Edukirik gabeko komunikabideak ez dute ezertarako balio'', esan du.

Martin Ericsson, The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea eta The Company P-n sormen zuzendaria publikoaren indarraz aritu da. Bere ustez, komunikabideen eta kultura sortzaileen indarra dagoeneko ez da norabide bakarrekoa, eta publikoak gero eta gaitasuna handiagoa du jarduteko eta norbere ideiak eta ikusmoldeak plazaratzeko.

Besteak beste, Marta Gomes (Sophia's Diary, Flatmates eta beste hainbat ekoizpen ezagunen sortzaile eta Beactive konpainiako sormen-taldeko arduraduna) eta Gonzalo Madrid (Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna) ere aritu dira jardunaldian.

Alor horretan diharduten profesionalen, inbertitzaileen, ekintzaileen, industria digitalen, ikasleen, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan da. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertuta, esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea izan dute helburu.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Tranxmedia jardunaldiak EITBren egoitzan. Argazkia: EITB

Tranxmedia conference, ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduak aztergai

EITBko Bilboko egoitzan antolatutako ekitaldian ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egiten ari dira egun osoan zehar.

Tabakalera eta EITBk elkarlanean antolatu dute Tranxmedia jardunaldia. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea da. Alor horretan diharduten profesionalak, inbertitzaileak, ekintzaileak, industria digitalak, ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan arituko dira: Simon Nelson, hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan dena eta egun aholkulari gisa ari dena; Martin Ericsson, The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea eta The Company P-n sormen zuzendaria; Marta Gomes, Sophia's Diary, Flatmates eta beste hainbat ekoizpen ezagunen sortzaile eta Beactive konpainiako sormen-taldeko arduraduna; Gonzalo Madrid, Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna eta beste hainbat aditu.

Tranxmedia jardunaldia martxoaren 18an ospatuko da Bilboko EITBren egoitzan, multibox aretoan. Etenik gabeko saioa izango da 9:30etatik 15:00etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharra dago.

Egitaraua

9:30-9:45 Tranxmedia jardunaldiaren aurkezpena

- Paco Escribano, INPUTen Espainiako zuzendari orokorra

9:45-10:40 Foundations for Innovation

- Simon Nelson, BBCren multiplataforma estrategia arduradun-ohia

10:40-11:35 Transmedia proiektuen arkitektura narratiboak: audientziarekin harremana berregitea, kolaboratzaile berriak

- Martin Ericsson, The Company P-ko sormen zuzendaria

11:35-12:30 Transmedia ekoizpena, proiektu bat nola eraiki

- Marta Gomes, idazle eta ekoizlea BeActive

12:30-13:25 Multimedia marketing elkarreragilea: 360º marketing-a, birala, social marketing-a

- Gonzalo Madrid, Havas Digitaleko estrategia burua.

13:25-14:45 Mahai-ingurua: transmedia proiektuak/esperientziak

Estatuko profesionalekin mahai-ingurua. Factoría Crossmediako Ruben Sánchezek moderatu eta dinamizatua.

Parte-hartzaileak:

- Javier Lasa: Grupo Prisa - Prisacom-eko produktu garapenaz arduratzen den atalaren zuzendari ondokoa.
- Gonzalo Martín: Arenas Entertainment España-ren zuzendariordea
- Robert Figueras: Panzer Chocolate proiektuaren zuzendaria
- Asier Quesada: Delirium Studios-en sormen zuzendaria.

Ruben Sanchez, 'Tranxmedia' jardunaldien aurkezpenean. Argazkia: EITB

2011/03/16

Kaixo.com-ek EAEko eta Nafarroako 67 udalerriren atariak sortu ditu

Horietan, erabiltzaileak aukeratutako herriko ala hiriko enpresa eta saltokien aurkibidea izango du, albistez, kale-izendegiaz eta kultura edo kirol-agendaz gain.

Kaixo.com Interneteko bilatzaileak EAEko eta Nafarroako 67 udalerriren Interneteko atariak sortu ditu. Horietan, erabiltzaileak hainbat zerbitzu izango ditu bere eskura: 110.000 saltokik osatutako denda eta enpresaren aurkibidea, albisteak, kale-izendegia, kultura edo kirol-agenda, eguraldia, bideoak, argazkiak, eta aukeratutako herri ala hiriaren orri zuriak.

Bizkaiko ia 30 udalerrik, Gipuzkoako 20 baino gehiagok, Nafarroako 9k eta Ipar Euskal Herriko 2k euren herri ataria dute. Lurralde guztietako hiriburuez gain (Bilbo, Donostia, Iruña, Gasteiz eta Baiona), beste hainbat herri eta hiri bilatzailean daude, dagoeneko: Barakaldo, Getxo, Portugalete, Irun, Eibar, Tolosa, Errenteria, Tutera, Barañain, Lizarra, Laudio, Amurrio edo Biarritz, besteak beste.

Kaixo.com-ek, automatikoki, nabigatzailearen hizkuntza antzematen du, eta, beraz, bai euskaraz bai gaztelaniaz aritzeko aukera ematen dio erabiltzaileari; gainera, informazioa argitaratzeko sistema bat abiatu du, herritarrek euren enpresa ala elkartea, eta horietan antolatzen dituzten jarduerak, ezagutarazi ahal izateko. Jendeak bere udalerria administratzeko aukera ere badu. Kaixo.com sare sozialetan dago, halaber, Facebooken eta Twitterren.

Kaixo.com 1997an sortu zuten, eta, bere garaian, lehen euskal bilatzailea izan zen Sarean; euskarazko eta gaztelaniazko zerbitzu eta edukiak eskaintzeko lan egin du beti, eta herri atari berriekin ildo horretatik jarraituko du.

Kaixo.com-ek zenbait udalerriren informazioa eskainiko du. Argazkia: EITB

Tranxmedia conference, ostiralean, EITBko Multibox aretoan

EITB eta Tabakaleran antolatutako ekitaldian ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egitea da.

Tabakalera eta EITBk elkarlanean antolatu dute Tranxmedia jardunaldia. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea da. Alor horretan diharduten profesionalak, inbertitzaileak, ekintzaileak, industria digitalak, ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan arituko dira: Simon Nelson, hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan dena eta egun aholkulari gisa ari dena; Martin Ericsson, The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea eta The Company P-n sormen zuzendaria; Marta Gomes, Sophia's Diary, Flatmates eta beste hainbat ekoizpen ezagunen sortzaile eta Beactive konpainiako sormen-taldeko arduraduna; Gonzalo Madrid, Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna eta beste hainbat aditu.

Tranxmedia jardunaldia martxoaren 18an ospatuko da Bilboko EITBren egoitzan, multibox aretoan. Etenik gabeko saioa izango da 9:30etatik 15:00etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharra dago.

Egitaraua

9:30-9:45 Tranxmedia jardunaldiaren aurkezpena

- Paco Escribano, INPUTen Espainiako zuzendari orokorra

9:45-10:40 Foundations for Innovation

- Simon Nelson, BBCren multiplataforma estrategia arduradun-ohia

10:40-11:35 Transmedia proiektuen arkitektura narratiboak: audientziarekin harremana berregitea, kolaboratzaile berriak

- Martin Ericsson, The Company P-ko sormen zuzendaria

11:35-12:30 Transmedia ekoizpena, proiektu bat nola eraiki

- Marta Gomes, idazle eta ekoizlea BeActive

12:30-13:25 Multimedia marketing elkarreragilea: 360º marketing-a, birala, social marketing-a

- Gonzalo Madrid, Havas Digitaleko estrategia burua.

13:25-14:45 Mahai-ingurua: transmedia proiektuak/esperientziak

Estatuko profesionalekin mahai-ingurua. Factoría Crossmediako Ruben Sánchezek moderatu eta dinamizatua.

Parte-hartzaileak:

- Javier Lasa: Grupo Prisa - Prisacom-eko produktu garapenaz arduratzen den atalaren zuzendari ondokoa.
- Gonzalo Martín: Arenas Entertainment España-ren zuzendariordea
- Robert Figueras: Panzer Chocolate proiektuaren zuzendaria
- Asier Quesada: Delirium Studios-en sormen zuzendaria.

Ruben Sanchez, 'Tranxmedia' jardunaldien aurkezpenean. Argazkia: EITB

2011/03/15

Metaposta, erakunde publikoen 'arrakasta kasu' bezala sarituta

Ekimenak doako postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzua eskaintzen du eta helburu nagusia ezagutzen elkar-trukaketa erraztea da.

Online zerbitzuetako Metaposta enpresak, pasa den urtean Eusko Jaurlaritzak doako postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzua emateko eratu zuena, bere prestazioen "berrikuntza eta eredugarritasunagatik" sari bat jaso du. Ekimena "arrakasta kasu" esanguratsuena izan da Estatu osoko administrazio eta organismo publikoen artean.

Metaposta Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana-ren barruan mamitutako proiektua da, online zerbitzu garatuagoak dituzten herrialde ezberdinetan arrakasta handiz funtzionatzen duten antzeko proiektuetan oinarrituta. Ekimen honek helburu nagusi gisa du ezagutzen elkar-trukaketa erraztea da, publikoki Administrazio Publikoko IKTen arduradunak aintzat hartzen diren bitartean.

2011ko edizio honetan, 77 Erakunde Publikoetako Arrakastako 94 Kasu parte hartu dute.

Aitor Velascok, Metapostako zuzendariak, atzo esan zuenez, "Euskal Herrian jaio den, baina zabaltzeko asmoa duen proiektuari aitorpena ematen dion sari hau asko eskertzen dugu". Era berean, Velascok "informazio gizartearen sustapenaren izaera estrategikoa, Metaposta bultzatzen duena", azpimarratu zuen.

Metapostak @asLAN saria irabazi du. (Argazkia: EFE)

Microsoftek Internet Explorer 9 nabigatzaile berria aurkeztu du

Nabigatzaile berria HTML 5 euskarrian hobetu dute eta erabiltzaileek Sarean duten pribatutasuna bermatuko duten sistema berriak ditu.

Microsoft konpainiak Internet Explorer 9 (IE9) nabigatzaile berria kaleratu du. Sistema berria duela gutxi Chrome, Firefox eta Safari nabigatzaileen bertsio berriak ezagutu ostean iritsi da.

Berrikuntzen artean, errendimendua eta irudiak prozesatzeko sistema hobetu dituzte. Horrela, erabiltzaileak nabigazioa hobea izango da eta webguneak ordenagailuan instalatutako programek bezala funtzionatuko dute.

Nabigatzaile berria HTML 5 euskarrian hobetu dute eta erabiltzaileek Sarean duten pribatutasuna bermatuko duten sistema berriak ditu. Internet Explorer 9k bideoak ikusteko bereizmen handiko sistema berriak ere ditu.

Gainera, Windows 7arekin bateragarria da, konpainiak adierazi duenez. Horrez gain, bi webgune edo gehiago batera ikusteko sistema berria egotzi diote leihoen sistemari.

Gainera, "Jumo List" izeneko aplikazioa ere sortu dute. Horrela, klik bakar batean erabiltzaileak gustukoen dituen atariak bisitatu ahalko ditu.

Festarik gabe Facebooken 200.000 pertsonak baiezkoa eman ostean

Nerabe batek urtebetzea ospatzeko deialdi irekia egin zuen Facebooken eta mundu osoko erabiltzaile askok baiezkoa eman zioten.

Sidneyko neska gazte batek urtebetetze festa bertan behera utzi behar izan du Facebooken 200.000 pertsonak baiezkoa eman ostean.

Jessek, 16 urteko nerabe batek, lagunekin ospatu nahi zuen urtebetetzea eta sare sozialean deialdia egitea bururatu zitzaion, Daily Telegraph egunkariak argitaratu duenez.

Ikasleak jendea banan-banan gonbidatzeko astirik ez zuela argitaratu zuen Facebooken eta, hortaz, lagunei beste pertsona batzuei abisatzea agindu zien. "Festa irekia" zela idatzi zuen.

Hurrengo egunean, Chatswoodeko gazteak 20.000 gonbidatu zituen eta, egun gutxira, 200.000.

Egunkari australiarrak argitaratu duenez, "Anonymous" izeneko talde batek bahitu zuen gonbidapena eta mundu osoan zehar birus moduan hedatu zuen. Azkenean, gazteak gertuko lagunekin festa egiteko aukera izan zuen, baina polizia etxearen atean izan zen gertakariak ekiditeko.

2011/03/13

Internetekiko mendekotasunak depresio larriak estal ditzake

Echeburua EHUko katedradunaren esanetan, "substantziarik gabeko mendekotasuna" da eta ez da nabigatzen den orduen arabera diagnostikatzen. Autoestimu baxuko pertsona bakarti edo aspergarriak dira.

Internetekiko mendekotasunak depresio larriak estal ditzakeela esan du Enrique Echeburua EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak. Horren hitzetan, "mendean erortzeko" osagai kimikorik ez egotea dute ezaugarri patologia horiek.

"Substantziarik gabeko menpekotasuna" da eta ez da nabigatzen den orduen arabera diagnostikatzen, adierazi du Echeburuak EFEri eskainitako elkarrizketan.

Profila

Autoestimu baxuko pertsona bakarti edo aspergarriak izan ohi dira mendekotasun hori duten pertsonak.

Internet "nork bere buruarentzako epe laburreko terapia" izan daitekeela uste du katedradunak; izan ere, erabiltzailearen aldartea hobetzen du baina gerora, haien egoerak okerrera egiten du.

Gaixoa, hortaz, "Sarearen esklabu" dela ohartarazten da eta eratu duen mundu hori gezurrezkoa dela. Horrek erruduntasun eta lotsa eragiten dio eta ez du laguntza eskatzen damua dela eta.

Autoestimu baxuko pertsona bakarti edo aspergarriak dira. Argazkia: photl.es

Internetekiko menpekotasunak depresio larriak estal ditzake

Echeburua EHUko katedradunaren esanetan, "substantziarik gabeko menpekotasuna" da eta ez da nabigatzen den orduen arabera diagnostikatzen. Autoestimu baxuko pertsona bakarti edo aspergarriak dira.

Internetekiko menpekotasunak depresio larriak estal ditzakeela esan du Enrique Echeburua EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak. Horren hitzetan, "mendean erortzeko" osagai kimikorik ez egotea dute ezaugarri patologia horiek.

"Substantziarik gabeko menpekotasuna" da eta ez da nabigatzen den orduen arabera diagnostikatzen, adierazi du Echeburuak EFEri eskainitako elkarrizketan.

Informazio gehiago, laster...

Autoestimu baxuko pertsona bakarti edo aspergarriak dira. Argazkia: photl.es

2011/03/11

Googlek Japoniako tsunamian desagertutakoak topatzeko ataria sortu du

Webguneak erabiltzaileak sortzen ari diren datu-base batean, desagertutakoen izenak erabiliz, horiek aurkitzeko aukera eskaintzen du.

Japoniako iparraldean tsunamia eragin duen 8,9 graduko lurrikararen ostean, Google berehala  martxan  jarri da.

Beste hondamendi natural batzuk izan direnean bezala, Zeelanda Berriko, Txileko eta Haitiko lurrikarak, besteak beste, Interneteko bilatzaileak desagertutako pertsonak topatzeko webgune berezia sortu du.

Webguneak erabiltzaileak sortzen ari diren datu-base batean, desagertutakoen izenak erabiliz, horiek aurkitzeko aukera eskaintzen du.

Bilatzailean izena sartzerakoan, datu-basean dagoen informazioren batekin bat badator, pertsona horren profila agertzen da eta senideek informazio hori kontsultatzeko edota datu gehiago gehitzeko aukera dute. Informazio berria argitaratzeko eta mezu bat bidaltzeko aukera ere eskaintzen du atariak.

Erabiltzaileek euren buruari buruzko informazioa ere utzi dezakete. Oraingoz, 1.000 erregistro egin dituzte.

Applek iPad 2 berria salgai jarri du, AEBetan

Martxoaren 25ean Espainian eta Mexikon kaleratuko dute aurrekoaren prezio bera izango du, 360 euro gailu merkeenak eta 577 euro, 3G eta WiFi konexioak dituenak.

Applek iPad 2 berria salgai jarri du gaur. Eguneko lehen orduetan webgunean salduko du konpainiak gailu berria eta, ondoren, AEBetako dendetara iritsiko da. Martxoaren 25ean Espainian eta Mexikon kaleratuko dute aurrekoaren prezio bera izango du, 360 euro gailu merkeenak eta 577 euro, 3G eta WiFi konexioak dituenak.

Kontsumitzaileek Appleren webgunean erosi dezakete iPad 2 gailua. Denda batean eskuratu nahi dutenek, berriz, gauera arte itxaron beharko dute.

Best Bur, Target eta Wal-Mart Appleren sozio txikiek ere gailua salgai jarriko dute gaur.

Steve Jobs, iPad 2 berriaren aurkezpenean. EFE

Sonyren PS3 kontsolak berriz ere banatuko dira Europan

LGk Blu-rayaren patenteak urratzeagatik salatu zuen Sony, Hagan. Orain LGk epaiketaren gastuengatik 130.000 euro eta Sonyren gailuak geldituta egon ziren egun bakoitzeko 200.000 euro ordainduko ditu.

Otsailaren amaiera aldera, LG Electronics konpainiak patenteen inguruko salaketa egin ostean, Hagako epaitegiak Sony multinazionalari PlayStation3 (PS3) gailuen banaketa gelditzea agindu zion. Orain, Sonyk berak jakinarazi duenez PS3ak berriz ere banatzen hasi dira.

Guztira, 300.000 PS3 geldiarazi ziren Holandan, kontsola gehien banatzen diren herrialdeetako bat, adituen aburuz.

Seulen, LGk ez du adierazpenik egin nahi izan. Epailearen aginduaren arabera, LGk epaiketaren gastuengatik 130.000 euro eta Sonyren gailuak geldituta egon ziren egun bakoitzeko 200.000 euro ordaindu beharko ditu.

Sony Corporationeko bozeramaile batek martxoaren 10ean banaketa berriz ere hasi zela esan du, baina ez du kalteen inguruko xehetasunik eman nahi izan. Gainera, ordainik eskatzen jarraituko ez duela adierazi du.

Hala ere, bi konpainien arteko gatazkek aurrera jarraituko dute; izan ere, oraindik ere hainbat auzi ditu argitzeko zain.

2011/03/10

Tuentik Icaro Moyano Komunikazio zuzendaria galdu du

Hiru urtez, Moyanok komunikatu gutxi egin ditu eta kongresuen bitartez enpresaren berri ematearen alde egin du.

Icaro Moyanok (@viejomoeb) Twitterren duen kontu pertsonalean argitaratu du Tuenti sare sozialaren Komunikazio zuzendaria izateari utziko diola.

Moyanok adierazi duenez, proiektu berri bat du eta erabaki pertsonala izan da. "Motoan milaka kilometro, ehunka bidai eta hiru urte igaro ostean, Tuenti utziko du. Plazer bat eta abentura bat izan da", argitaratu du.

Hiru urtez, Moyanok komunikatu gutxi egin ditu eta kongresuen bitartez enpresaren berri ematearen alde egin du.

iPhone eta iPad aplikazioen I. Kongresua antolatu du Ideatecak

Aplikazio horien sektoreko profesional guztiak bildu nahi ditu euskal enpresak ekimen honekin eta App Storean izandako arrakasta kasuak aztertzea da helburua.

IPhonentzako eta iPadentzako aplikazioen garapenarekin zerikusia duten 250 lagun baino gehiagok (programatzaileak, ikasleak, bideojoko sortzaileak, bloggerrak etab.) parte hartuko dute martxoaren 18an Bartzelonan ospatuko den lehen kongresu espezializatuan.

Iphone Devup by Ideateca kongresuaren baitan hainbat ponentzia entzun eta beste hainbeste mahai ingurutan parte hartzeko aukera egongo da, nazioartetik etorritako iOS adituekin batera.

Hitzaldien ostean, networking-koktela izango da, parte hartzaile guztiek elkar ezagutu eta hitz egin ahal izateko.

Baieztatuta dauden parte hartzaileen artean Mango, Hyundai eta Zinkia-Pocoyó enpresetako ordezkariak nabarmendu daitezke, baita Paypal, Tapjoy eta Inmobi ordainketa mugikorra delako ataletakoak.

Espainian egiten den horrelako lehen ekimena da hau. Orain arte iPhonaren garapenaren inguruko ponentziak aztertu, aztertu dira, bateko zein besteko kongresu edo jardunalditan baina inoiz ez da antolatu kongresurik gai hori ardatz hartuta. Sektoreko profesional guztiak bildu nahi dituzte ekimen honekin eta App Storean izandako arrakasta kasuak aztertu.

iPhonerako aplikazio onenari Ideateca Saria

iPhone DevUp Kongresuaren barruan, iPhonerako Espainian egin den aplikazio onenari Ideateca Saria emango diote. Irabazlea martxoaren 18an bertan erabakiko da, Kongresuan bertan. Finalera iristen diren 6 aplikazioetatik aterako da irabazlea eta kontuan izan behar da finalista horietako bi publikoak erabakiko dituela.

Zer da Ideateca?

DevUp Ideateca euskal enpresak sortu du. Ideateca iPhonetarako aplikazioen garapenean aritzen da eta azken hilabeteotan sakelako telefonoentzako apropos garatutako bideojokoetan murgildu da. Hori da iBasket saskibaloi jokoaren kasua. Mundu osoan 7 milioi pertsonek jaitsi dute joko hau eta azken asteotan Frantziako, Alemaniako eta AEBetako aplikaziorik deskargatuenen Top 3an egon da. Txinan eta Kanadan, berriz, Top 1ean dago.

Ideatecarena da Videopuzzle! Joko berritzailea ere. Mugimenduan dauden irudiekin egiten den lehen puzlea da. Atzeko eta aurreko kamarei esker, posible da unean uneko irudiekin nahiz norbere aurpegiarekin egitea puzleak.

Iphone Devup by Ideateca kongresuaren logoa

70.000 pertsonak baino gehiagok Charlie Sheenen bekadun izan nahi dute

Hollywoodeko izarrak Twitterren babesten dituen enpresa batek adierazi duenez, Sheenen twittek 50.000 dolar (36.000 euro inguru) balio dute.

Guztira, 181 herrialdetako 74.040 pertsonak bidali dute zortzi hilabetez Charlie Sheenen bekadun izateko eskaeraz, TMZ.com atariak argitaratu duenez. Lana aktoreak sare sozialetan dituen profilen kudeaketarekin lotura du.

Lanpostuari buruzko informazioak hurrengoa jasotzen du: "Tigrearen odola duzu? Irabazle bat zara? Inork baino hobeto kudeatzen duzu? Horrela bada, Charlieren lantaldean nahi zaitugu komunikabide sozialetako bekadun izateko".

Azken asteetan, Sheen AEBetako komunikabideetako protagonista bilakatu da alkoholarekin eta drogekin dituen arazoengatik eta Two and a Half Men telesaiotik bota dutelako.

Azken adierazpenak Jon Cryer telesaioko lankide ohiari eta Rob Lowe, Sheen ordezkatu dezakeen aktoreari buruzkoak izan dira.

"Johnek ez dit deitu", esan zuen Sheenek lanetik bota ostean. "Traidore bat da. Hori deitzea beharrezko al da ni ulertzeko?", gaineratu zuen.

Loweri buruz, berriz, zera esan zuen: "Rob lagun zahar bat eta aktore bikaina da. Eta ederra da". "Hala ere, beste bide batetik joatea gomendatzen diet. Nik 177.000 kapitulutan egin dudan lan bikaina ahaztu. Berria den zerbait egin", gaineratu zuen.

Sheen jaunak Twitterren duen arrakasta, beste hainbat enpresek sare sozialari eman diezaioketen erabileraren erakusle da; izan ere, egun gutxitan jarraitzaile mordoa bildu du. Aktorearentzat Twitter enpresa oso errentagarria bihurtu da. Ad.ly Hollywoodeko izarrak Twitterren babesten dituen enpresa batek adierazi duenez, Sheenen twittek 50.000 dolar (36.000 euro inguru) balio dute.

Charlie Sheenen artxiboko irudia.

70.000 pertsonak baino gehiagok Charlie Seenen bekadun izan nahi dute

'Vaya Semanita', iTunesen gehien jaitsi duten podcast edukia

EITB taldea duela bi hilabete inguru sartu zen iTunesen bideo eta audio edukiekin.

EITB pozik egoteko moduan dago, izan ere,  'Vaya Semanita' saioa iTunesen, Espainia mailan, gehien jaitsi duten podcast edukia baita.

ITunes Appleren aplikazio bat da musika eta bideoak ordenagailuan antolatzeko eta horiek iPhonean, iPaden, iTouchen eta iPoden sartzeko, eta horrez gain, edukiak jaisteko ere balio du.

Duela bi hilabete inguru EITB taldea iTunesen sartu zen bideo eta audio edukiekin. Iragan udatik 'Radio Euskadi', 'Euskadi Irratia', 'Gaztea' etatelebistako edukiak sartzen dituzte bertan jaitsi ahal izateko. Egun, iTunesen zintzilikatzen duten telebistako eduki bakarra 'Vaya Semanita' da, baina gutxi barru saio eta telesail gehiago sartzeko asmoa dago, umore saioak izan duen arrakasta ikusita. 'Vaya Semanita' gehien deskargatzen diren podcast (jaisteko dauden irrati eta telebista saioak) zerrendako lehen postura igo da bi hilabetetan.

'Vaya Semanita'ren podcasta, zerrendako lehena. Foto: iTunes

2011/03/08

Skypek publizitatea izango du

Konpainiak adierazi duenez, iragarkiak ez dira erabiltzailearentzat traba izango; izan ere, ez dira bannerrak edo push-up moduko publizitate erremintak erabiliko.

Skype konpainiak aste honetatik aurrera publizitatea erabiltzen hasiko dela adierazi du. Hala ere, konpainiak adierazi duenaren arabera, iragarkiek ez diote erabiltzaileari trabarik egingo.

Blogean argitaratu duenez, Skypek hainbat proba egin ditu eta zerbitzuarentzat komenigarrienak diren iragarkiak zeintzuk diren aztertu ditu. "Publizitatea, era egokian egiten denean, produktu bikainak sortzeko erabilgarria izango dela uste dugu", esan dute.

Oraingoz, AEBetako, Erresuma Batuko eta Alemaniako zerbitzuetan jarriko dute publizitatea eta, gainera, Windows sistema duten erabiltzaileek bakarrik izango dute.

Groupon, Universa Pictures eta Visa enpresak dagoeneko Skypen dira. Gainera, erabiltzaileei publizitatea egunean behin bakarrik azalduko dela adierazi dute.

2011/03/07

Facebookek Google AdSense debekatu du bere aplikazioetan

Facebookek Googleren zerbitzuetan bere erabiltzaileen datuak partekatzeari uko egin ostean, Googlek bere terminal mugikorretan Facebookerako sarbideak ukatzea eragin du.

Facebookerako edukiak sortzen dituzten garatzaileek beste publizitate sistema bat bilatu beharko dute aurrerantzean, orain arte Google AdSense erabili badute.

Facebookek bere aplikazioetan onargarriak diren publizitate plataformen zerrenda bat argitaratu du, eta plataforma erabilienetako bat, Google AdSense, kanpoan utzi du. Diru-sarrerak izateko, euren lanetan publizitatea jarri nahi duten garatzaileek zerrenda horretako aukeretako bat hautatu beharko dute.

Sare sozialak garatzaileei emandako azalpenen arabera, 'Facebooken arauak eta politika onartu duten hornitzaileak' egongo dira zerrendan. Googlek, baina, ez omen ditu horiek onartu.

Google AdSense doan erabiltzeko plataforma bat da, garatzaileei euren aplikazioetan publizitatea sartu eta, bilatzailearen konpainiarekin diru-sarrerak partekatuz, etekin ekonomikoa lortzeko aukera ematen diena. Programatzaile askok erabiltzen dute

Paquirrin, Twitterreko Charlie Sheen berria

Asteburuan, bidalitako mezuengatik eskerrak eman dizkie bildutako jarraitzaileei. Gainera, Torrente 4 pelikularen estreinaldia gogoratu du eta "laguntxoekin" argazkiak argitaratu ditu.

Joan den astean, Charlie Sheen aktore estatubatuarrak Twitterren kontu bat ireki zuen eta, hiru egunetan, milioi eta erdi jarraitzaile biltzea lortu zuen. Orain, asteburu honetan bertan, Kiko Rivera Pantoja Paquirrinek ere Twitterren profila irekitzea erabaki du.

Isabel Pantojaren semeak @riverakiko izeneko kontua sortu zuen larunbatean eta dagoeneko 7.226 jarraitzaile bildu ditu.

"Alakanten, Rafa Mora nire lagunarekin, Lagartijarekin eta burusoilarekin!!!". Hori izan zen Paquirrinek utzi zituen lehen mezuetako bat eta larunbatean gai jarraituenetako bat izan zen.

Asteburuan, jarraitzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie. Horrez gain, Torrente 4 pelikularen estreinaldia gogoratu du. Santiago Seguraren azken lanean, Kiko Riverak aktore lana egin du lehen aldiz.

Mezuez gain, argazkiak ere argitaratu ditu. Irudi horietan, aktoreekin, abeslariekin eta kirolariekin agertzen da: Santiago Segura, Marta Sanchez eta Rafa Nadal, besteak beste.

Hala ere, Lagartija bere laguna eta Marimar neskalagun berria ere aurkeztu ditu.

Rafa Mora, Kiko Rivera eta

Eraso informatiko handia Frantziako Gobernuaren aurka

Erasoa abenduan hasi zuten, eta gutxienez joan den asteburua arte iraun du. Guztira 150 ordenagailuri egin diete eraso.

Frantziako Gobernuko Ekonomia Ministerioa eraso informatiko handi baten biktima izan da azken hilabeteetan, herrialde horretako hedabideek gaur jakinarazi eta iturri ofizialek baieztatu dutenez.

Erasoa abenduan hasi zuten, eta gutxienez joan den asteburua arte iraun du. Guztira 150 ordenagailuri egin diete eraso, batik bat G20 taldeko presidentetza frantziarrean lan egiten duten funtzionarioenak, Paris Match egunkariak zehaztu duenez.

François Baroin Aurrekontu ministroak adierazi du hainbat "aztarna" dituztela erasoaren jatorriaren inguruan.

Frantziako Administrazioak inoiz jasandako infiltrazio handiena izan da.

2011/03/06

Twitterreko inkesta faltsu batek birus bat sartu du ordenagailuetan

Webgune maltzur batera eramaten zaitu inkesta honek eta publizitate-erauntsi ere sortzen du. Aplikazio honen baimena berehala baliogabetzea gomendatu du Sophos segurtasun konpainiak.

Twitterreko iruzurrezko inkesta batek programa maltzur bat sartu ohi du ordenagailuetan, Sophos segurtasun eta datuen zainketa konpainiak ohartarazi duenez. Aplikazio honek profil pertsonalaren datuak nahiz ordenagailuan kalteak eragitea ditu helburu.

Sare sozial honen milaka erabiltzaileak kaltetu ditu dagoeneko programa honek. Twitterren erabiltzaileek ematen dituzten orduei buruzko inkesta batean parte hartzera gonbidatzen du inkesta faltsu honek.

2011/03/04

Ashton Kutcherren Twitterreko kontua hackeatu dute

Hackerrak Internetko segurtasun eza salatu nahi omen zuen. Aktoreak kontua berreskuratu du eta dagoeneko "@plusk bueltan da" twiteatu du.

Pertsonaia ezagunek sare sozialetan dituzten kontuak hackerren helburua izaten dira askotan. Oraingoan, Ashton Kutcher akotorearena erasotu dute. Kutcherrek (@aplusk) Twitterren duen jarduera sutsuarekin sare sozialaren hedapenean lagundu du.

"Ashton, adarra jo dizute. Kontu hau ez da segurua. Motel, non dago nire SSL (Secure Sockets Layer, segurtasun protokoloa)?", idatzi zuen hackerrak aktorearen kontuan.

Erasotzailearen helburua Interneten dagoen segurtasun eza salatu nahi zuen. Hainbat protesta egin ostean, Kutcherren kontua hurrengoa idatzi zuen: "Facebooken eta Twitterren dituzten kontuak hackeatzea merezi ez duten munduko gazte protestante guztiei zuzendua dago hau. #SSL".

Demi Mooren senarrak gaur berreskuratu du kontua (erasoa asteazkenean izan zen). Aktoreak berehala mezua bidali du: "Prestigioa buru-argiarentzat, baina ez dago diplomazia apur batek konpondu ezin duenik. @plusk bueltan da".

Aktorea Twitterreko erabiltzailerik ospetsuenetako bat da; izan ere, 6,4 milioi jarraitzaile ditu. Bere kontua jarraitzaileei mezuak bidaltzeko, informazio profesionalaren berri emateko eta bizitza pribatuko argazkiak argitaratzeko ere erabili du. 6.500 twit baino gehiago idatzi ditu.

Horrelako eraso baten biktima izan zen Selena Gómez Justin Bieberren neskalaguna ere. Abeslariaren kontuan, "Justin Bieber Sucks!" ("Justin Bieberrek nazak ematen du!" idatzi zuten.

Ashton Kutcherrek Twitterren argitaratutako argazkietako bat.

Apple munduko enpresa miretsiena da beste behin

Konpainiak gailu berriak ateratzeko duen maiztasunari esker gainontzeko enpresak gainditu ditu.

Applek munduko enpresarik "miretsiena" izatea lortu du beste behin, Fortune aldizkariak argitaratu duenaren arabera. Googlek bigarren postua lortu du eta Berkshire Hathaway taldeak, hirugarrena.

Gainontzeko lehen hamar postuei dagokienez, aurten, Southwest Airlines, Procter & Gamble, Coca-Cola, Amazon.com, FedEx, Microsoft eta McDonald's izan dira.

Fortunek jakinarazi duenaren arabera, konpainiak gailu berriak ateratzeko duen maiztasunari esker gainontzeko enpresak gainditu ditu. Gainera, Steve Jobs bajan izan arren, iPad berrairen aurkezpenean agertu zela eta konpainiak primeran funtzionatzen jarraitzen duela adierazi zuela azpimarratu du aldizkariak.

Horrez gain, aldizkariak hainbat sektore eta industrietako enpresa miretsienen zerrendak ere egin ditu. Horrela, Applek informatika alorreko enpresarik miretsiena izatea ere lortu du. Telekomunikazioan, berriz, Telefonica espainiarra izan da.

Bestalde, Coca Colak edarien enpresetako gailurrera iritsi da, McDonald's elikagai zerbitzuenera, Novartis farmazia alorrekora, Statoil findegietakora, BMW autoenetakora eta Delta Air Lines airelonienetakora.

2011/03/02

Steve Jobsek itzal egin dio iPad 2 berriari

Apple konpainiako sortzaileak ustekabekoa eman du eta aurkezpenean izan da. iPad berria aurrekoa baino arinagoa, meheagoa eta azkarragoa da.

'Tablets izenekoen zoramena hasi zenetik urtebete baino gehiago pasa da eta Apple konpainiak iPad 2, iPad arrakastatsuaren bigarren belaunaldia, aurkeztu du gaur.

Azkenean, Steve Jobs Apple-ko presidentea ekitaldian izan da. "Denbora asko daramat honetan lanean eta ez nuen galdu nahi", adierazi du Jobsek. Azken orduetan parte hartu behar ez zuela esan dute iturri askok, izan ere, iragan hilean baja hartu zuen berriro eta konpainiak ez du bere osasun egoeraren berririk eman.

2010ean 9.500 milioi dolarreko mozkinak lortu ditu Apple konpainiak iPad produktuari esker, Jobsek azaldu duenez: "Izan dugun produkturik arrakastatsuena, % 90eko merkatu-kuota batekin".

Apple-ko sortzailea bajan zegoen, baina ustekabekoa eman eta iPad berria aurkezteko ekitaldian izan da. iPad 2 aurrekoa baino askoz azkarragoa eta mehegoa da, eta bi kamera izango ditu.

iPad 2 martxoaren 11n merkaturatuko dute AEBetan, eta Espainian eta Mexikon martxoaren 25ean egongo da salgai. Aurreko iPad-aren salneurri berdina izango du bigarren belaunaldiak, merkeenak 360 euro, alegia, eta 3G eta Wifi modeloak 577 euroko prezioa izango du.

"2011 iPad 2aren urtea izango da"

San Franciscoko Yerba Buena aretoan bildutako lagunek Jobs txalotu dute. 2010 iPad-aren urte izan baldin bazen, "2011 iPad 2 berriaren urtea izango" dela adierazi du Jobsek.

Jobs oso argal azaldu da, jertse beltz eta bakeroekin jantzita, Apple-ko buruzagiaren ohiko irudia, alegia. Enpresaren buruzagitzan jarraitzeko gaitasuna zalantzan jarri dute batzuek eta gaur zurrumurru horiek isilarazi ditu Jobsek.

Bi kolore

iPad 2 bi koloretan izango da salgai, zurian eta beltzean. Era berean, % 33 meheagoa izango da, iPhone 4 baino meheagoa. Prozesadorea askoz azkarragoa izango da eta argazkiak, bideoak eta bideo-deiak egiteko bi kamera izango ditu.

USB edo Adobe flash atakarik ez du izango, baina iPad 2k HDMI konexio bat izango du audio eta bideo digitalarentzako.

Steve Jobs Apple konpainiako sortzailea iPad 2 produktuaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

iPad arrakastatsuaren bigarren belaunaldia aurkeztu du Apple enpresak

iPad berria aurrekoa baino arinagoa, meheagoa eta azkarragoa da. Steve Jobs Apple konpainiako sortzaileak ustekabekoa eman du eta aurkezpenean izan da.

'Tablets izenekoen zoramena hasi zenetik urtebete baino gehiago pasa da eta Apple konpainiak iPad 2, iPad arrakastatsuaren bigarren belaunaldia, aurkeztu du gaur.

Azkenean, Steve Jobs Apple-ko presidentea ekitaldian izan da. "Denbora asko daramat honetan lanean eta ez nuen galdu nahi", adierazi du Jobsek. Azken orduetan parte hartu behar ez zuela esan dute iturri askok, izan ere, iragan hilean baja hartu zuen berriro eta konpainiak ez du bere osasun egoeraren berririk eman.

2010ean 9.500 milioi dolarreko mozkinak lortu ditu Apple konpainiak iPad produktuari esker, Jobsek azaldu duenez: "Izan dugun produkturik arrakastatsuena, % 90eko merkatu-kuota batekin".

Apple-ko sortzailea bajan zegoen, baina ustekabekoa eman eta iPad berria aurkezteko ekitaldian izan da. iPad 2 aurrekoa baino askoz azkarragoa eta mehegoa da, eta bi kamera izango ditu.

iPad 2 martxoaren 11n merkaturatuko dute AEBetan, eta Espainian eta Mexikon martxoaren 25ean egongo da salgai. Aurreko iPad-aren salneurri berdina izango du bigarren belaunaldiak, merkeenak 360 euro, alegia, eta 3G eta Wifi modeloak 577 euroko prezioa izango du.

"2011 iPad 2aren urtea izango da"

San Franciscoko Yerba Buena aretoan bildutako lagunek Jobs txalotu dute. 2010 iPad-aren urte izan baldin bazen, "2011 iPad 2 berriaren urtea izango" dela adierazi du Jobsek.

Jobs oso argal azaldu da, jertse beltz eta bakeroekin jantzita, Apple-ko buruzagiaren ohiko irudia, alegia. Enpresaren buruzagitzan jarraitzeko gaitasuna zalantzan jarri dute batzuek eta gaur zurrumurru horiek isilarazi ditu Jobsek.

Bi kolore

iPad 2 bi koloretan izango da salgai, zurian eta beltzean. Era berean, % 33 meheagoa izango da, iPhone 4 baino meheagoa. Prozesadorea askoz azkarragoa izango da eta argazkiak, bideoak eta bideo-deiak egiteko bi kamera izango ditu.

USB edo Adobe flash atakarik ez du izango, baina iPad 2k HDMI konexio bat izango du audio eta bideo digitalarentzako.

Steve Jobs Apple konpainiako sortzailea iPad 2 produktuaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

EBk ezusteko ikuskatzeak egingo ditu liburu elektronikoaren sektorean

Europako Batzordeak azaldu duenez, ikuskapenak ohizkoak izaten dira konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketatak egiten direnean eta ez dute konpainiak errudunak direla esan nahi.

Bruselak ezusteko ikuskatzeak egingo ditu liburu elektronikoaren sektoreko hainbat herrialdeetako enpresetan; izan ere, konkurrentziaren legea urratu dutela susmatzen dute.

Europako Batzordeak (EB) ez du konpainia horiek zeintzuk diren edota zein herrialdetan dauden zehaztu nahi izan.

"Europako Batzordeak kaltetutako enpresek Europako konkurrentzia arauak urratu dituztela pentsatzeko arrazoiak ditu", azaldu du EBk nota batean.

Hainbat argitaratzaile frantsesek, Albin Michelek, Hachettek, Flammarionek eta Gallimardek, besteak beste, Batzordeko funtzionarioren bisita izan zuten joan den asteartean, O1.net webguneak adierazi duenez.

EBk azaldu duenaren arabera, ikuskapenak ohizkoak izaten dira konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketatak egiten direnean eta ez dute konpainiak errudunak direla esan nahi.

Bruselak gogoratu du enpresen babeserako eskubidea eta, batez ere, ikerketa egiten den bitartean entzunak izateko eskubidea errespetatzen duela.

Horrez gain, konkurrentziaren aurkako jarduerei buruzko ikerketek epe mugarik ez dutela esan du EBk; izan ere, "arazoaren konplexutasunaren, kaltetutakoen lankidetzaren eta horiek egiten duten babes eskubidearen erabileraren araberakoa da".

Charlie Sheen aktoreak milaka jarraitzaile bildu ditu Twitterren

"Langabezian dagoen irabazlea" esaldiarekin deskribatu du aktoreak bere burua; izan ere, Sheenek lan egiten uen telesaioa bertan behera utzi dute aktorea desintoxikazio klinika batean izan ostean.

Charlie Sheenek pentsatzen duenaren berri emateko plataforma paregabea topatu du: Twitter sare soziala. Bertan, aktoreak kontua ireki du eta ordu gutxitan milaka jarraitzaile biltzea lortu du.

@charliesheen profila ireki eta minutu gutxira, aktore estatubatuarrak 60.000 jarraitzaile zituen.

Sheenek lehen tuita argitaratzeko orduak behar izan zituen arren, jarraitzaile kopuruak goraka jarraitu zuen eta 60 segundotan 4.812 jarraitzaile berri biltzea ere lortu zuen, The Huffington Post egunkariaren arabera.

"Irabazten!... Aukeratu zure bizioa", esan du Sheenek bere lehen tuitean. Horrekin batera, argazki bat ere igo du. Irudi horretan txokolate-irabiakia eskuan duela azaltzen da aktorea eta, ondoan, zuku bat edaten duen modelo bat agertzen da.

"Langabezian dagoen irabazlea" esaldiarekin deskribatu du aktoreak bere burua; izan ere, Sheenek lan egiten uen telesaioa bertan behera utzi dute aktorea desintoxikazio klinika batean izan ostean.

Sheenen kontua joan den astean aktoreak NBC katearen "Today" saioan komunikabideetan adierazpen gehiago egongo ez zituela esan ostean iritsi da.

Charlie Sheen akotreak milaka jarraitzaile bildu ditu Twitterrean

2011/03/01

LGk Playstation 3 kontsola Europan ez banatzea lortu du

Hagak LGk Blu-rayaren patenteak urratzeagatik Sonyren aurka aurkeztutako argudioak onartu ditu eta datozen 10 egunetan banaketa gelditzea agindu du.

Hagako epaitegi zibilak datozen 10 egunetan PlayStation 3 kontsola Europan banatzea debekatzeko agindua eman du. Epaitegiak LGk Blu-rayaren patenteak urratzeagatik Sonyren aurka aurkeztutako argudioak onartu ditu. Europako aduanazainek kontinentean egingo duten PlayStation 3 kontsolaren banaketa geldiarazteko agindua dute.

Sonyk eta LGk patenteekin erlazionatutako hainbat auzi dituzte. Guztira, zazpi auzi dituzte bi enpresek epaitegietan. Auzi horietako bat, LGk Sonyri PlayStation 3an Blu-ray sistema erabiltzeagatik egindako salaketa da. LGk Hagako epaitegiak kasua aztertzea eta agindu judiziala ematea lortu du.

Datozen 10 egunetan, aduanazainek topatzen dituzten PlayStation 3 kontsola guztiak konfiskatuko dituzte. Epailearen aginduaren ondorioz, agenteek Sonyk Europan dituen biltegietara joan eta kontsolen banaketa geldiaraztea eragin dute. Holandan, Sonyk Europan duen biltegi handienetako bat geldiarazi dute eta milaka gailu bertan gelditu dira.

LGk egindako akusazioek Sonyk bere kontsoletan erabilitako Blu-rayaren lau patenterekin erlazionatuta daude. Konpainia korearrak hainbat instituziotan akusazio bera egin du, baita erakunde estatubatuarretan ere. Salaketa horiek aztertu dituen lehena Hagako epaitegi zibila izan da.

Adituek LGk esandakoa egia dela baieztatzen badu, ondorioak Sonyrentzat oso kaltegarriak izan daitezke; izan ere, LGk kontsolak suntsitzea edo, bestela, indemnizazio ordaintzea eska lezake. Bigarren kasuan, Sonyk saldutako kontsola bakoitzaren dirua ordaindu beharko lioke LGri eta konpainiarentzat gastu ikaragarria izango litzateke.

Bila itzazu zure Facebookeko lagunak Google Mapsi esker

Sistema berriak erabiltailearen Facebookeko lagunak sinkronizatzen ditu eta kontaktuak mapa batean kokatzen ditu.

Azken hilabeteetan, "geolokalizazioa" geroz eta gehiago erabili da. Azken pausoa, Facebookek eskaini duena da; izan ere, sare sozialak "Non daude nire lagunak?" ("Where My Friends Be?") aplikazio berriari esker, gure Facebookeko lagunak Google Mapsen topatuko ditugu.

Aplikazio berri hori Facebookeko kontaktuen zerrendarekin sinkronizatzen da eta laguna horiek dauden lekuekin mapa bat osatzen du.

Sistema berriak funtzionatzeko, Facebookeko lagunek bizilekua eguneratua izan behar dute euren profiletan.