2011/03/04

Apple munduko enpresa miretsiena da beste behin

Konpainiak gailu berriak ateratzeko duen maiztasunari esker gainontzeko enpresak gainditu ditu.

Applek munduko enpresarik "miretsiena" izatea lortu du beste behin, Fortune aldizkariak argitaratu duenaren arabera. Googlek bigarren postua lortu du eta Berkshire Hathaway taldeak, hirugarrena.

Gainontzeko lehen hamar postuei dagokienez, aurten, Southwest Airlines, Procter & Gamble, Coca-Cola, Amazon.com, FedEx, Microsoft eta McDonald's izan dira.

Fortunek jakinarazi duenaren arabera, konpainiak gailu berriak ateratzeko duen maiztasunari esker gainontzeko enpresak gainditu ditu. Gainera, Steve Jobs bajan izan arren, iPad berrairen aurkezpenean agertu zela eta konpainiak primeran funtzionatzen jarraitzen duela adierazi zuela azpimarratu du aldizkariak.

Horrez gain, aldizkariak hainbat sektore eta industrietako enpresa miretsienen zerrendak ere egin ditu. Horrela, Applek informatika alorreko enpresarik miretsiena izatea ere lortu du. Telekomunikazioan, berriz, Telefonica espainiarra izan da.

Bestalde, Coca Colak edarien enpresetako gailurrera iritsi da, McDonald's elikagai zerbitzuenera, Novartis farmazia alorrekora, Statoil findegietakora, BMW autoenetakora eta Delta Air Lines airelonienetakora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario