2011/03/07

Eraso informatiko handia Frantziako Gobernuaren aurka

Erasoa abenduan hasi zuten, eta gutxienez joan den asteburua arte iraun du. Guztira 150 ordenagailuri egin diete eraso.

Frantziako Gobernuko Ekonomia Ministerioa eraso informatiko handi baten biktima izan da azken hilabeteetan, herrialde horretako hedabideek gaur jakinarazi eta iturri ofizialek baieztatu dutenez.

Erasoa abenduan hasi zuten, eta gutxienez joan den asteburua arte iraun du. Guztira 150 ordenagailuri egin diete eraso, batik bat G20 taldeko presidentetza frantziarrean lan egiten duten funtzionarioenak, Paris Match egunkariak zehaztu duenez.

François Baroin Aurrekontu ministroak adierazi du hainbat "aztarna" dituztela erasoaren jatorriaren inguruan.

Frantziako Administrazioak inoiz jasandako infiltrazio handiena izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario