2011/03/25

iPad 2 berria, gaur Espainian salgai

Tablet berria lehen bertsioa baino meheagoa eta arinagoa da, eta bateriak 10 orduko iraupena du.

Appleren iPad 2 berria Europako 25 herrialdetan jarriko dute gaur salgai, baita Espainian ere. 16 GBko bertsio oinarrizkoenak 479 euro (BEZa barne) balioko ditu eta WiFi eta 3G konexioa dituen 64 GBko gailuak, berriz, 799 eurotan (BEZa barne) salduko dute.

Tablet berria lehen bertsioa baino meheagoa eta arinagoa da, eta bateriak 10 orduko iraupena du.

Gailu berria Espainian kaleratzeaz gain, Alemania, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Japonia, Luxemburgo, Norvegia, Zeelanda Berria, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia eta Suitza herrialdeetan ere salgai jarriko dute.

Applek , ohiturari jarraiki, aurkeztu eta egun gutxira kaleratu du iPad berria. Duela 23 egun egin zuen konpainiak aurkezpen ofiziala AEBetan.

iPad berriak 9,7 hazbeteko pantaila du eta Applek garatutako nukleo bikoitzeko prozesadorea du. Hori dela eta, gailuari etekin gehiago atera diezaiokegu eta azkarragoa da. Horrez gain, iPad 2k bi kamera ditu eta FaceTime aplikazioarekin bideokonferentziak egiteko aukera emango dio erabiltzaileari. Orain arte, iPhone 4 deta iPod Touch gailuek bakarrik zuten aukera hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario