2011/03/10

iPhone eta iPad aplikazioen I. Kongresua antolatu du Ideatecak

Aplikazio horien sektoreko profesional guztiak bildu nahi ditu euskal enpresak ekimen honekin eta App Storean izandako arrakasta kasuak aztertzea da helburua.

IPhonentzako eta iPadentzako aplikazioen garapenarekin zerikusia duten 250 lagun baino gehiagok (programatzaileak, ikasleak, bideojoko sortzaileak, bloggerrak etab.) parte hartuko dute martxoaren 18an Bartzelonan ospatuko den lehen kongresu espezializatuan.

Iphone Devup by Ideateca kongresuaren baitan hainbat ponentzia entzun eta beste hainbeste mahai ingurutan parte hartzeko aukera egongo da, nazioartetik etorritako iOS adituekin batera.


Hitzaldien ostean, networking-koktela izango da, parte hartzaile guztiek elkar ezagutu eta hitz egin ahal izateko.


Baieztatuta dauden parte hartzaileen artean Mango, Hyundai eta Zinkia-Pocoyó enpresetako ordezkariak nabarmendu daitezke, baita Paypal, Tapjoy eta Inmobi ordainketa mugikorra delako ataletakoak.


Espainian egiten den horrelako lehen ekimena da hau. Orain arte iPhonaren garapenaren inguruko ponentziak aztertu, aztertu dira, bateko zein besteko kongresu edo jardunalditan baina inoiz ez da antolatu kongresurik gai hori ardatz hartuta. Sektoreko profesional guztiak bildu nahi dituzte ekimen honekin eta App Storean izandako arrakasta kasuak aztertu.

iPhonerako aplikazio onenari Ideateca Saria

iPhone DevUp Kongresuaren barruan, iPhonerako Espainian egin den aplikazio onenari Ideateca Saria emango diote. Irabazlea martxoaren 18an bertan erabakiko da, Kongresuan bertan. Finalera iristen diren 6 aplikazioetatik aterako da irabazlea eta kontuan izan behar da finalista horietako bi publikoak erabakiko dituela.

Zer da Ideateca?

DevUp Ideateca euskal enpresak sortu du. Ideateca iPhonetarako aplikazioen garapenean aritzen da eta azken hilabeteotan sakelako telefonoentzako apropos garatutako bideojokoetan murgildu da. Hori da iBasket saskibaloi jokoaren kasua. Mundu osoan 7 milioi pertsonek jaitsi dute joko hau eta azken asteotan Frantziako, Alemaniako eta AEBetako aplikaziorik deskargatuenen Top 3an egon da. Txinan eta Kanadan, berriz, Top 1ean dago.


Ideatecarena da Videopuzzle! Joko berritzailea ere. Mugimenduan dauden irudiekin egiten den lehen puzlea da. Atzeko eta aurreko kamarei esker, posible da unean uneko irudiekin nahiz norbere aurpegiarekin egitea puzleak.

Iphone Devup by Ideateca kongresuaren logoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario