2011/03/18

Jokoak, saioak, Internet, telefonoak, aldizkariak... dena aldi berean

BBC kateko eta Telebista Suediarreko profesionalak, enpresa multimediekin batera, Bilbon izan dira EITBk eta Tabakalerak antolatutako Tranxmedia ekitaldian parte hartzen.Joko elkarreragileak, telesailak, Internet, telefonoak, aldizkariak... dena batera eta aldi berean konbinatzen dituzten Europako punta-puntako "transmedia" esperientzien adibideak ezagutu ahal izan dira ostiral honetan, martxoaren 18an, Euskal Irrati Telebistak eta Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) EITBren Bilboko egoitzan antolatutako Tranxmedia ekitaldian.

Simon Nelson, BBC-ko multiplataforma estrategia eta ekoizpenaren arduraduna; Martin Ericsoon, "The Company P"-ko zuzendari sortzailea eta telebista suediarrarentzako "The Truth About Marika" proiektuaren sortzaileetariko bat; eta Marta Gomes, idazle, produktore eta 10 herrialdetan jarraitu ahal den "Sophie´s diary"ren arduraduna, egon dira jardunaldian.

BBC-ko esperientzia ezberdinak azaldu ditu Nelsonek, horien artean, telesailen korapiloarekin muntatutako bideojokoak. Zentzu horretan, komunikabide publikoek entretenimenduaren alor horretan esperimentatu eta berritu behar dutela baieztatu du.

Bere aldetik, Ericssonek "The Truth About Marika"ren prozesua eta arrakasta nolakoak izan ziren azaldu du. Entretenimendu propiorako fikzio bat sortuz Internetera bideoak igotzen zituen ustezko erakunde sekretu batean oinarritzen da "The truth About Marika". Proiektu horren arrakasta itzelaren ostean, "Conspiracy for Goog" jarri dute martxan orain antzeko ideia batekin, pertsona talde bat ados jartzeko kausa on baten alde.

Aurkeztu den esperientziarik osoena, erabiltzailearentzat 360 gradukoa adituen arabera, beActive izan da. Bere lehen "transmedia" esperientzia "Sophie´s diary" izan da. 10 herrialdetan ezarri da eta honen aurre-elaborazio prozesuak 2 urte iraun zuen. Orain Brasilen ari dira lanean, prentsa, aldizkariak, irratia, telebista, internet, web aplikazioak, mugikorren aplikazioak, sms-ak...barne dituen proiektu batean. Giltzapetutako emakumeen hilketen fikziozko trama du oinarri: "Final Punishment".

Tranxmedia jardunaldia Gonzalo Madriden, Havas Digitalen estrategia arduradunaren, parte-hartzearekin amaitu da. Markak edukien banatzearen barne duten programa berriari buruz hitz egin du eta mahai-inguru bat egon da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario