2011/03/21

'.xxx', pornoak Interneten duen domeinu berria

Domeinu berriak gurasoei seme-alabek Interneten bisitatzen dituzten atariak kontrolatzeko balioko du. Oraingoz, domeinua ez da derrigorrezkoa izango.

Interneten Izenak eta Zenbakiak Jartzeko Korporazioaren (ICANN) zuzendaritzak, ICM enpresarekin batera, webgune pornografikoentzat domeinu esklusiboa sortu du. Domeinu berria '.xxx' da.

200.000 eskakizun egin dituzte, ICMk adierazi duenez, eta horietako bakoitzari 60 euro emango dizkiete. Domeinuaren sorkuntzak gurasoek seme-alabek bisitatzen dituzten atariak kontrolatzeko balioko du. Oraingoz, domeinua ez da derrigorrezkoa izango.

Industria pornografikoa ez dago neurri horrekin ados; izan ere, "domeinuaren blokeoa eragin dezake". Gainera, adierazi dutenez, "legez kanpoko deskargen ondorioz krisian dagoen sektore bati gastu berriak eragingo dizkiote".

Free Speech Coaltion (FSC) industria pornografikoaren eskubideak defendatzen dituen elkarteak adierazi duenaren arabera, "ICANNek ez du industriaren iritzia kontuan izan, ezta Interneteko adierazpen askatasunaren interesak ere".

No hay comentarios:

Publicar un comentario