2011/03/10

'Vaya Semanita', iTunesen gehien jaitsi duten podcast edukia

EITB taldea duela bi hilabete inguru sartu zen iTunesen bideo eta audio edukiekin.

EITB pozik egoteko moduan dago, izan ere,  'Vaya Semanita' saioa iTunesen, Espainia mailan, gehien jaitsi duten podcast edukia baita.

ITunes Appleren aplikazio bat da musika eta bideoak ordenagailuan antolatzeko eta horiek iPhonean, iPaden, iTouchen eta iPoden sartzeko, eta horrez gain, edukiak jaisteko ere balio du.

Duela bi hilabete inguru EITB taldea iTunesen sartu zen bideo eta audio edukiekin. Iragan udatik 'Radio Euskadi', 'Euskadi Irratia', 'Gaztea' etatelebistako edukiak sartzen dituzte bertan jaitsi ahal izateko. Egun, iTunesen zintzilikatzen duten telebistako eduki bakarra 'Vaya Semanita' da, baina gutxi barru saio eta telesail gehiago sartzeko asmoa dago, umore saioak izan duen arrakasta ikusita. 'Vaya Semanita' gehien deskargatzen diren podcast (jaisteko dauden irrati eta telebista saioak) zerrendako lehen postura igo da bi hilabetetan.


'Vaya Semanita'ren podcasta, zerrendako lehena. Foto: iTunes

No hay comentarios:

Publicar un comentario