2011/03/16

Tranxmedia conference, ostiralean, EITBko Multibox aretoan

EITB eta Tabakaleran antolatutako ekitaldian ikus-entzunezkoen ekoizpen ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egitea da.

Tabakalera eta EITBk elkarlanean antolatu dute Tranxmedia jardunaldia. Helburua ikus-entzunezkoen ekoizpen, hedapen eta kontsumo ereduetan izaten ari diren aldaketen inguruan hausnarketa sustatzea da. Alor horretan diharduten profesionalak, inbertitzaileak, ekintzaileak, industria digitalak, ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.

Baliabide digitalek errotik aldatu duten testuinguru berrian, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.

Gai horien guztien inguruan arituko dira: Simon Nelson, hamalau urtez BBCn multiplataforma estrategiaren arduraduna izan dena eta egun aholkulari gisa ari dena; Martin Ericsson, The Truth about Marika ekoizpen arrakastatsuaren sortzailea eta The Company P-n sormen zuzendaria; Marta Gomes, Sophia's Diary, Flatmates eta beste hainbat ekoizpen ezagunen sortzaile eta Beactive konpainiako sormen-taldeko arduraduna; Gonzalo Madrid, Havas Digital konpainiaren estrategia arduraduna eta beste hainbat aditu.

Tranxmedia jardunaldia martxoaren 18an ospatuko da Bilboko EITBren egoitzan, multibox aretoan. Etenik gabeko saioa izango da 9:30etatik 15:00etara. Izena ematea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharra dago.

Egitaraua

9:30-9:45 Tranxmedia jardunaldiaren aurkezpena

- Paco Escribano, INPUTen Espainiako zuzendari orokorra

9:45-10:40 Foundations for Innovation

- Simon Nelson, BBCren multiplataforma estrategia arduradun-ohia

10:40-11:35 Transmedia proiektuen arkitektura narratiboak: audientziarekin harremana berregitea, kolaboratzaile berriak

- Martin Ericsson, The Company P-ko sormen zuzendaria

11:35-12:30 Transmedia ekoizpena, proiektu bat nola eraiki

- Marta Gomes, idazle eta ekoizlea BeActive

12:30-13:25 Multimedia marketing elkarreragilea: 360º marketing-a, birala, social marketing-a

- Gonzalo Madrid, Havas Digitaleko estrategia burua.

13:25-14:45 Mahai-ingurua: transmedia proiektuak/esperientziak

Estatuko profesionalekin mahai-ingurua. Factoría Crossmediako Ruben Sánchezek moderatu eta dinamizatua.

Parte-hartzaileak:

- Javier Lasa: Grupo Prisa - Prisacom-eko produktu garapenaz arduratzen den atalaren zuzendari ondokoa.
- Gonzalo Martín: Arenas Entertainment España-ren zuzendariordea
- Robert Figueras: Panzer Chocolate proiektuaren zuzendaria
- Asier Quesada: Delirium Studios-en sormen zuzendaria.

Ruben Sanchez, 'Tranxmedia' jardunaldien aurkezpenean. Argazkia: EITB

No hay comentarios:

Publicar un comentario